«Ampere»: berrikuspenen arteko aldeak

10 bytes added ,  Duela 1 urte
t
Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Cite web +erreferentzia)
(irudioina infotaulan)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Cite web +erreferentzia))
{{Unitate infotaula |irudi_oina=[[Amperemetro]] zaharra.}}
 
'''Ampere''' deritzo, nazioarteko SI unitate-sisteman, korronte elektrikoaren intentsitateari dagokion unitateari. Unitate honen izena [[André-Marie Ampère]] (1775-1836) fisikari frantziarraren ohorez eman zitzaion. Unitatearen izena —euskaraz ampere, alegia— letra xehez idazten da, izen arrunta baita.<ref>{{Cite weberreferentzia|url=https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/eu/ampere|izenburua=Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=eu|formatua=}}</ref>
 
Ampere unitatearen sinboloa <math>\text {A}</math> da. Amperea SI sistemako oinarrizko zazpi unitateetako bat da, metro (<math>\text {m}</math>), kilogramo (<math>\text {kg}</math>), segundo (<math>\text {s}</math>), kelvin (<math>\text {K}</math>), mol (<math>\text {mol}</math>) eta kandela (<math>\text {cd}</math>) unitateekin batera. Praktikan, amperearen definizioa erlazionaturik dago segundo batean gainazal bat zeharkatzen duen korronte elektrikoan pasatzen den karga elektrikoarekin; alegia, karga elektrikoaren desplazamenduarekin (fluxuarekin).
 
=== Amperearen birdefinizioa, 2019tik aurrera ===
Fisikaren eta teknologiaren arloetan izandako aurrerapenak direla eta, 2011-14 bitartean izandako bileretan, Pisu eta Neurrien Nazioarteko Batzordearen (frantsesez, ''Comité international des poids et mesures'', CIPM)<ref>{{Cite weberreferentzia|url=https://fr.wikipedia.org/wiki/Bureau_international_des_poids_et_mesures|izenburua=Bureau International des Poids et Mesures|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=fr|formatua=}}</ref> azpibatzorde baten proposamena kontuan harturik, oinarrizko zazpi unitateen definizioa zazpi konstante unibertsalen bidez ematea erabaki zen 2018ko 26. Batzar Orokorrean. Horren arabera, honako aldaketa hauek egitea erabaki zen, 2019ko maiatzetik aurrera indarrean jartzeko:<blockquote>«Betiere oinarrizko zazpi unitateak ('''''[[Segundo|segundoa]]''''', '''''[[Metro|metroa]]''''', '''''[[Kilogramo|kilogramoa]]''''', '''''amperea''''', '''''[[Kelvin (unitatea)|kelvina]]''''', '''''[[Mol|mola]]''''' eta '''''[[Kandela (unitatea)|kandela]]''''') bere horretan gorderik, unitate horiek birdefinitu egin dira beraien balioak zazpi konstante fisiko unibertsalen bidez zehaztuz. Definizio berriek hobetu egin dute SI sistema, unitateen balioa aldatu gabe.»</blockquote>SI sistema zehazten duten zazpi konstante unibertsalak honako hauek dira:
 
* '''''Zesio-133 atomo ez-perturbatuaren oinarrizko egoeraren trantsizio hiperfinaren frekuentzia''''' <math>\Delta \nu_{\text {Cs}} = \text {9 192 631 770 Hz}</math> da,