«Kate Millett»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Testu aldaketa automatikoa (-cite journal +erreferentzia)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-cite journal +erreferentzia))
Argitaratutako liburuarekin irabazitako diruarekin, 1970eko hamarkadaren hasieran hainbat eraikin erosi zituen Poughkeepsie-n, New York, eta haiek berrizteari ekin zion. Proiektu hura, azkenean, Women's Art Colony Farm etxaldea bihurtu zen, hots, emakume artista eta eskultoreen komunitatea.<ref name="Love2006">{{cite book|author=Barbara J. Love|title=Feminists who Changed America, 1963–1975|url=https://books.google.com/books?id=kpNarH7t9CkC&pg=PA315|year=2006|publisher=University of Illinois Press|location=Urbana|isbn=978-0-252-03189-2|page=315}}</ref>
 
1974an ''Flying'' liburu argitaratu zuen, autobiografia ez-akademikoa, non beraren alderdi artistikoa erakutsi baitzuen; izan ere, beste gauza askoren artean, Millett eskultorea eta zinemagilea ere bazen. Liburu hartan Yoshimurarekiko ezkontza-bizitzaz eta emakumeekin izandako maitasunez ere hitz egiten zuen.<ref name=":1">{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=The 20th Century Go-N: Dictionary of World Biography|urtea=2014|abizena=Magill|izena=Frank N.|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=outledge|ISBN=|url=https://books.google.es/books?id=I3sBAwAAQBAJ&redir_esc=y}}</ref><ref name="In the Mind Field">{{cite journalerreferentzia | url=http://articles.latimes.com/1990-06-13/news/vw-175_1_kate-millett |title=In a Mind Field: Kate Millett attacks psychiatry in 'The Loony-Bin Trip' | author=Edward Iwata | work=LA Times | date=June 13, 1990 | accessdate=September 5, 2014}}</ref>
 
1979an Iranera joan zen, emakumeen eskubideen alde lan egitera. Halako batean deportatu egin zuten, eta itzuleran ''Going to Iran'' liburua idatzi zuen, herrialde hartan bizitako esperientziaren berri emanez. Islamean emakumeek bizi duten menderakuntza-egoera salatu zuen, eta horren kontra lan egin zuen; ondorioz, islamofobiaz salatutako lehen pertsona izan zen.<ref>{{cite journalerreferentzia | title=Going to Iran (Review) | author=Patricia J. Higgins|journal=Signs|volume=9|number=1 |date=Autumn 1983 |pages=154–156 |doi=10.1086/494034 |publisher=The University of Chicago Press | subscription=yes |jstor=3173673 }}</ref>
 
1977an ''Sita'' liburua argitaratu zuen, lesbianen arteko maitasun oinazetsu bati buruzkoa, non bakardadearekiko eta pertsona ezegokia izatearekiko beldurra azaltzen baitzuen. Hala bada, ''Flying'' liburuarekin ekindako bideari jarraitu zion, hau da, armairutik ateratzekoari, oharturik gai horretaz publikoki hitz egiteak isolamenduari eta alienazioari aurre egiten laguntzen ziola.<ref>{{Cite aldizkari|abizena=Henry|izena=Alice|egile-lotura=|izenburua="Sita (Review)"|aldizkaria=Off Our Backs|argitaratze-lekua=|liburukia=7|alea=5|data=1977ko ekaina|urtea=|url=https://www.jstor.org/stable/25792374?seq=1#page_scan_tab_contents|sartze-data=|issn=}}</ref>
''The Loony-Bin Trip'' (1990) liburuan, ostera, Millettek nahasmendu bipolarrari buruzko hausnarketak jaso zituen. Alta bada, osasun-arazoak zirela-eta ospitale psikiatrikoan izana zen, eta liburu horretan erietxeetan bizi izandako esperientziak xehatu zituen.<ref name=":0" /> Horrez gain, litio bidezko terapia bertan behera uzteko erabakiaren berri ere eman zuen.
 
1990eko hamarkadaren amaieran eta 2000koaren hasieran, liskartuta ibili zen New York hiriko agintariekin, birmoldaketa masibo baten karietara etxetik bota nahi zutelako. Millettek eta beste batzuek errekurtsoa aurkeztu zuten epaitegian, baina galdu egin zuten. Eraikina eraitsi, eta bizilagunei beste etxe batzuetan eman zieten ostatu.<ref>{{ cite journalerreferentzia | url=http://thevillager.com/villager_67/authormillett.html |title=Author Millett leaves Bower | work=The Villager | volume=74 | number=15 | date=August 11–17, 2004 }}</ref>
 
== Heriotza ==