Bi anai: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
fix lint error |
|||
80. lerroa:
=== Hamaikagarren kapitulua ===
[[Fitxategi:Gänse in Flugformation über Juist.JPG|thumb|
Festa bezperan, zinta jokoaren arduradunari eman aurretik Paulori erakutsi nahi diola aitzaikiatzat harturik, Carmenek zinta eraman eta hasieran zeukanaren ordez eraztun askoz ere txikiagoa jartzen dio, Danielek zinta eskuratzea zailagoa izan dezan. Azpikeria honen ondoren, Paulorenagan doa eta Danielek tira egin beharreko eraztuna beltza dela aipatzen dio. Paulok plana berresten du eta Carmeni zinta jarri behar al duen galdetzen dio. Carmenek bere zinta inork ez lukeela nahi eta benetan maite duen mutila beragana (Paulo, hain zuzen, aipatzen ez badu ere) inoiz ez dela etorri esanez erantzuten dio. Carmenen azpikeriaren arrazoiak agerian geratzen dira: Paulorekiko [[jeloskortasun]]a, Teresa dela eta. Biharamunean, zinta-jokoa ospatzen da: mutilak txandaka joaten dira eraztunak hartzen baina Danielen txanda denean, Daniel baldarki inguratu eta eraztuna hartzeko ahaleginetan erori egiten da bizikletatik, jendearen parre artean. Behin eta berriz saiatu arren, guztietan huts egiten du. Azkenean, beste mutil batek hartzen du eraztun beltza eta dagokion zinta. Danielek, bere onetik aterata, mutila jipoitu eta odoletan uzten du, jendeak mendean hartzea lortu arte.
|