Frida Kahlo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 46.26.85.55 wikilariaren aldaketak ezabatuz, ZuiarraBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
16. lerroa:
 
[[Fitxategi:Frida Kahlo Diego Rivera 1932.jpg|thumb|200px|ezkerrera|Frida Kahlo, bere senar [[Diego Rivera]]rekin]]
Sasoi horretan, [[Mexiko]]n, mugimendu artistiko berri bat sortu zen, [[Europa]]ko modeloak atzean uzteko asmoz eta arte estilo independente berri bat sortuz, kultura mexikarraren sustrai eta folklorean oinarrituz. [[1927]]. Urtearen amaiera, Frida ia guztiz osatuta zegoen eta artista talde berri honetara batu zen [[1928]]an. Bertako jendearen bitartez ezagutuko zuen [[Diego Rivera]] muralista. Diegok Fridarengan izandako eragina ezin daiteke ukatu baina Fridak bere artearen independentzia lortzea lortu zuen bere obren ezaugarriak originalak zirela oso. Gutxinaka-gutxinaka bereizten joan zen, ez xno bakarrik Riveraren emaztea izateagatik, bere izaera pertsonalagatik batik-bat. Mexikoko jantzi mitikoak erabiltzen hasi zen, ''tehaiantepec'' deiturikoak. Orrazteko zuen era propioarekin bat. 1930.ean [[Ameriketako Estatu Batuak|EEBB]] joan ziren biak, Diegoren enkarguak zirela eta. Bertan hasiko dira Fridaren bizitzan sufrimendu handia eragindako gertaera: abortuak. Handik hiru urtera, euren aberrira bueltatu ziren. Urte honetan beste abortu bat nozitu zuen Fridak, eta Diego eta bere ahizpa Cristina elkarrekin zebiltzala jakitean, alde egin zuen, harremana hautsiz. [[1937]].urtean, [[Espainiako Gerra Zibila]] hasita zegoela, [[Leon Trotski|Trotski]] senar-emazteak iritsi ziren Mexikora, Fridaren familiaren Etxe Urdinean kokatuta. Bertan hasiko da Frida eta Sobietar Batasuneko buruzagiaren arteko maitasun- harreman laburra. Urte bat geroago, [[André Breton]], Surrealismoaren aitzindaria heldu zen Mexikora. Kahloren lana ezagutu eta miretsi zuen. Orduan hasiko dira Fridaren lehen salmenta garrantzitsuak eta bakarkako erakusketa [[New York]]en. [[1939]]an [[Paris]]era joan zen, beste erakusketa bat izan baitzuen. Bertan surrealistak ezagutu zituen baina bere osasun egoera delikatua zenez gero Mexikora bueltatu behar izan zen. Ospea eta arrakasta irabazia zuen Fridak, baina baita depresioa eta osasun arazoak ere. [[1940]]an [[Leon Trotski|Trotski]] hil zuten eta Frida atxilotuta eraman zuten bi egunez, hilketaren susmagarri baitzen. Geroxeago, [[San Frantzisko (Kalifornia)|San Frantziskora]] joan eta bigarren aldiz ezkondu zen Diego Riverarekin. Bigarren ezkontza eta urte bat geroago Guillermo aita hil zitzaion eta senar emazteak Etxe Urdinean jarriko da bizitzen.
 
[[Fitxategi:San-Angel-Casa-Rivera-Kahlo.jpg|thumb|Frida Kahloen etxea]]