Gasteizko gudua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
tNo edit summary
33. lerroa:
 
== Armada inperialaren hedatzea ==
''Armée du Midi'' izeneko frantziar armada osatzen zuen lehendabiziko lerroa [[Jundiz]] mendatea eta [[Subilla Gasteiz]] artean zegoen, aitzinean [[Zadorra]] (ibaiaren harana eta [[ArgantzunArgantzon]]go haitzartea babesteko kokaguneak izanik. Bigarren lerroan ''Armée du Centre'' izeneko armada zegoen, [[Jean-Baptiste Drouet]] Erlongo kondeak zuzenduta. Hau errege-bidea eta [[Gometxa]] artean zegoen.
 
Lerro biek mendebalderantz bira egiten zuten, Bonapartek erasoaldia norabide hartatik etorriko zitzaiola pentsatzen zuelako. Errege-guardia eta zalditeria gehiena erreserban zituen, [[Gasteiz]]tik mendebalderantz, [[Zuhatzu (Gasteiz)|Zuhatzu]] parean. [[Honoré Charles Reille|Reillek]] zuzendutako ''Armée du Portugal'' izeneko armada gudu-zelaiaren iparraldean, [[Zadorra]] ibaian eta [[Arriaga]] eta [[Dura]]na artean zegoen, ibaiaren pasabidea babestuz eta iparraldeko ertzean dauden [[Abetxuku]], [[Gamarra]] eta [[Gamarragutxia]] okupatuz.
42. lerroa:
Wellingtonek zuzendutako armada, anglo-portugaldar armadaz eta Giron jeneralak zuzendutako espainiar 4. armadaz osatuta, lau zutabetan banatu zen, bakoitzak armada inperialaren giltzazko kokagune bana erasotzeko agindua zuena.<ref name = "Gates"/>
 
Hillek zuzendutako eskuinaldeko zutabeak, anglo-portugaldar 2. dibisioa, [[Pablo Morillo|Morillok]] zuzendutako espainiar 1. dibisioa, Silveirak zuzendutako portugaldarra eta Alten eta Faneren zalditeriak osatuta, [[Zadorra]] [[ArgantzunArgantzon]]dik zeharkatu behar zuen muinoetan zeuden frantziar kokaguneak erasotzeko eta [[Subilla Gasteiz]] hartzeko.
 
Wellingtonek berak 30.000 lagunek osaturiko erdiguneko bi zutabeak zuzendu zituen. Erdiguneko zutabea dibisio arina eta 4. dibisioa eta Robert Hill, Grant eta Ponsonbyk zuzendutako britainiar eta D'urbanek zuzendutako portugaldar zalditeria-brigadek osatzen zuten. Bere helburua, Hillek ArgantzungoArgantzongo muinoak hartzen zuen bitartean [[Langraiz Oka|Langraizen]] itxaron, eta gero, [[Zadorra]] zeharkatuz, armada inperialaren erdigunea erasotzea zen. Erdi-ezkerraldean zegoen zutabea 3. eta 7. dibisioek osatzen zuten eta helburua iparraldeago [[Zadorra]] pasatzea eta frantziarren erretagoardia erasotzea zuen.
 
Sir Thomas Grahamek zuzendutako laugarren zutabea britainiar 1. eta 5. dibisio, Longak zuzendutako espainiar 6. dibisio, Pack eta Bradfordek zuzendutako portugaldar brigada, Ansonek zuzendutako dragoi arinak eta Bockek zuzendutako dragoi astunek osatzen zuten. Helburua ipar-ekialdetik joatea eta [[Baiona]]ra zihoan errege-bidean frantziarren atzera-egitea saihestea zen, [[Gamarra]]n eta [[Gamarragutxia]]n zegoen frantziar lerroaren eskuinaldeko muturra erasoz.
52. lerroa:
== Gudua ==
[[Fitxategi:Gasteizko gudua 01.jpg|thumb|300px|'''Gasteizko gudua''' irudikatzen duen grabatua.]]
[[Ekainaren 21]]eko goizeko 08:30tan, Hillen gudarosteek [[ArgantzunArgantzon]]go muinoak eraso zituzten. Erasotzeko lehendabizikoak [[Pablo Morillo|Morillo]] jeneralak zuzendutako espainiar 1. dibisioa izan zen, Morillo bera zauritua izanik.
 
Anglo-portugaldar 2. dibisioa espainiarrarekin bat egin zuenean frantziarrak mendean hartu zituzten. Aurrera egin eta britainiarrek [[Subilla Gasteiz]] hartu zuten.<ref>{{Erreferentzia | izenburua = Conmemoración de la batalla de Vitoria en su 150 aniversario| izena1 =asko | abizena1 = Idazle| non= [[Gasteiz]]| urtea = [[1963]]}}</ref> Hala ere, ezin aurrerago joan Conrouxek zuzendutako ''Armée du Midi''ren 4. dibisioiaren defentsa gogorra zelako.