Arabako Lautadako kuadrilla: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
No edit summary
90. lerroa:
|-
|7
|align="left"|[[IruraitzIruraiz-Gauna]]
|Fernando Pérez de Onraita Oriz
|EAJ
117. lerroa:
== Kultura ==
=== Euskara ===
[[XVIII. mendea|XVIII. mendeko]] amaiera arte euskararen erabilpena zabala zen Arabako Lautadako kuadrilla honetan, [[1787]]ko testu honek aipatu bezala: ''"Hablan el idioma bascongado muchos pueblos de la Vicaría de Vitoria, todos los de Gamboa, los más de Salvatierra (...)"''. Bestela, Eugène Coquebert de Monbret-ek [[1807]]an egindako ikerketaren arabera euskararen eremuan sartuta zeuden Asparrena, Agurain, IruraitzIruraiz-Gauna eta Barrundia, eta dezente hegoalderago zabaltzen zen. [[Luis Luziano Bonaparte]]k azkenik [[XIX. mendea|XIX. mendeko]] bigarren erdialdean Barrundiaren barruan Marieta-Larrintzar eta Elgea herri euskalduntzat jotzen zituen, erdalduntze bidean Zuhatzola, Ozeta, Hermua eta Larrea, eta erdaldunduak gainontzekoak.
 
Euskalkiei dagokienez, [[Koldo Zuazo]]k "Arabarrak Euskararen Herrian" ([[1999]]) izenburuko liburuan azaldu bezala, Arabako Lautadako kuadrilla bitan egongo zen banatuta euskalkiaren arabera: [[Barrundia]] aldea mendebaldeko eremu barruan, eta gainontzeko lurraldea erdialdekoan. Lehenengo eremuak, Barrundiak alegia, [[bizkaiera|mendebaleko euskararen]] lurraldea den eta beste aldean dagoen Debagoienarekin bat egingo zuen, Aramaioko euskalki motarekin bat beraz. Bonapartek bereizketa horixe egiten zuen, Landa eta Uribarri Ganboa herriak Leintz ibarra eta Oñatirekin batera sailkatu zituenez.
 
Bestela, [[Donemiliaga]], [[Agurain]], [[IruraitzIruraiz-Gauna]] eta eskualdeko gainontzeko herriek tarteko hizkera baten lurraldea osatuko zuten, hiru euskalki lurralderen nahasketa: Alde batetik, gipuzkeraren (gaur egun [[gipuzkera|erdialdeko euskara]]) osagarriak edukiko zituen, eta hori geografikoki erabat azalduta dago [[Zegama]] beste aldean gelditzen delarik. Beste alde batetik, Sakanako hizkerak eragin nabarmena izango zuen, jakina, [[nafarrera]]rena, alegia. Eta, azkenik, mendebaleko euskararen eragina lurralde honetara iritsiko zen.
 
Gaur egun, euskal hiztunen portzentajea % 15-20koa da, eta azken urteotan Aguraingo [[ikastola]]n eta hezkuntza arloan ezagutza areagotzea lortu dute. Azkenik, [[Araba Euskaraz]] hiru aldiz antolatu dute eskualdean, birritan Agurainen ([[1985]] eta [[2010]]ean) eta [[Araia]] eta [[Zalduondo]]n behin ([[1998]]an).
128. lerroa:
[[Historiaurre]]ko ondarea azpimarragarria dago ingurune honetan, Agurainen kokatuta dauden [[Aizkomendiko trikuharria|Egilatz]], [[Sorginetxeko trikuharria|Sorginetxe]] eta [[Larrasoilko trikuharria|Larrasoilgo]] trikuharriak besteak beste.
 
Monumentu erlijiosoei dagokionez eliza [[arkitektura erromaniko|erromanikoak]] ikusgai daude eskualdean, [[Burgu|Burgelu]], [[Dulantzi]] eta [[Gazeo]]koak ([[IruraitzIruraiz-Gauna]]) hain zuzen ere.
 
Arlo zibilean armarridun etxe eta jauregiak, [[Erdi Aroa|Erdi Aro]] eta [[Pizkundea|Pizkunde]] garaikoak, eskualde honetako garrantzi historikoaren lekukoak dira.
136. lerroa:
 
== Kanpo estekak ==
* {{eu}}{{es}} [http://www.cuadrillasalvatierra.org/eu/index.php Aguraingo koadrilari buruzko webgunea]
* {{es}}[http://maps.google.es/maps?f=q&hl=es&q=Salvatierra&ie=UTF8&z=12&ll=42.875461,-2.408066&spn=0.171338,0.431213&t=k&om=1 "Google maps"en]
{{autoritate kontrola}}