Doris Lessing: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
8. lerroa:
 
[[1944]]<nowiki/>an Gottfried Lessingekin ezkondu zen, [[Alemania|Alemaniatik]] erbesteratuta zegoen judutarra, literatura talde marxista batean ezagutu zuena. Harekin bere hirugarren semea izan zuen, Peter. Egonezin intelektual eta literarioak zirela eta eta ama, emaztea eta langilea izateko presioagatik, berriro ere dibortziatu egin zen. Gizonaren abizena kontserbatu zuen liburuak argitaratu ahal izateko. [[1949]]<nowiki/>an, 36 urte zituela, [[Erresuma Batua|Erresuma Batura]] joan zen bere seme gazteenarekin, [[Londres|Londresen]] ''The Grass is Singing'' argitaratu zuen eta Alderdi Komunista Britainiarrean militatu zuen, arma nuklearrak eta [[apartheid]] hegoafrikarra kritikatuz. [[1954]]<nowiki/>an ilusioa galdu zuen eta alderdia utzi zuen, [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasunare]]<nowiki/>n gehiegikeriaren ondorioz; desilusio hori ''Retreat to innocence'' ([[1956]]) liburuan ikusi daiteke. 1956an, [[Hegoafrikar Errepublika|Hegoafrikara]] joatea debekatu zitzaion, bereziki Rhodesiara.
 
''The Golden Notebook'' (1962) nobela feministaren arrakastaren ondoren, narrazioa idazten jarraitu zuen. Horrek materialismo historikoak utzitako hutsunea betetzen lagundu zion. [[Sufismo|Sufismoagatik]] interes handia azaldu zuen, bere lagun eta irakasle Idries Shah-ri esker ezagutu zuena.
 
Lessingen osasuna gainbeheran zegoen, hainbat buruko isuri izan zituen. Bidaiatzeko zailtasunak zituenez, Londresen hil zen [[2013]]<nowiki/>ko azaroaren 17an, 94 urte zituela.