Aretxabaleta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
53. lerroa:
 
== Historia ==
 
=== Historiaurrea ===
Aretxabaletan aurkitzen den populazio aztarna zaharrena Urtaoko tumulu neolitikoa da. [[Orkatzategiko Estazio Megalitikoa|Orkatzategiko Estazio Megalitikoaren]] parte da<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Orkatzategiko Estazio Megalitikoa. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria|url=https://www.euskadi.eus/app/ondarea/arkeologia-ondarea/orkatzategiko-estazio-megalitikoa/aretxabaleta-gipuzkoa-/onati-gipuzkoa-/fichaconsulta/100309|aldizkaria=www.euskadi.eus|sartze-data=2020-03-07}}</ref>. Brontze Aroan erabiliko ziren kobazulo ugari ere badira inguruko mendietan, Gazteluarro, Iruaxpe eta Ugastegikoak besteak beste<ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=Udalean arkeologia euskal ondarea. Aretxabaleta. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria.|url=https://www.euskadi.eus/app/ondarea/udalean-arkeologia-euskal-ondarea/aretxabaleta/consultaOndarea/codmun-20013/desc-aretxabaleta/desceu-aretxabaleta/tipoinv-2&locale=EU|aldizkaria=www.euskadi.eus|sartze-data=2020-03-07}}</ref>.
 
=== Erdi Aroa ===
Herriaren lehenengo aipamenak [[X. mendea|X. mendekoak]] dira, Aretxabaleta eta bertako elizateak [[Leintz]] ibarraren barnean zeudenean, Eskoriatza, Arrasate eta Leintz Gatzagarekin batera. [[1260]]. urtean [[Arrasate]]k bailara utzi egin zuen, eta [[1331]]n [[Leintz Gatzaga]]k jarraitu zion. Ordutik aurrera, bailara 17 herrixkak osatzen zuten: [[Apotzaga]], [[Aozaratza]], [[Arkarazo]], Aretxabaleta, [[Areantza]], [[Bedoña]], [[Bolibar (Eskoriatza)|Bolibar]], [[Eskoriatza]], [[Galartza (Aretxabaleta)|Galartza]], [[Goroeta|Korueta]], [[Gellao]], [[Isurieta]], [[Larrino|Larriño]], [[Marín|Marin]], [[Mazmela]], [[Mendiola]] eta [[Zarimutz]]. [[Elizate]] bakoitzak bere alkate eta kontzejua zeuzkan, eta guztiak parekoak ziren eskubidetan eta administrazioan. Bailara osoa ordezkatzen zuen Anaiarteko Alkatea ere bazegoen; kargu hori edozein aitonen-semek bete zezakeen.
Erdi Aroan bi familia boteretsu izan ziren Aretxabaletan, Galartza familia aurrena eta beranduago Otalora familia. Galartzatarrak Murugain inguruan kokatzen ziren eta [[Galartza dorretxea|dorretxea]] bertan altxatu zuten. 1560. urtean Sancho Galartzakoa hil ondoren familia Arrasatera aldatu zen. Otaloratarrak Urkulu inguruan kokatzen ziren eta han zuten hauek [[Otalora dorretxea|dorretxea]]<ref name=":0" />.
[[Fitxategi:Malko Gorriak - Gerra zibila Aretxabaletan.webm|thumb|''Malko Gorriak, Gerra Zibila Aretxabaletan'' dokumentala.]]
[[1370]]. urtean [[Gaztelako Erresuma|Gaztelako]] [[Henrike II.a Gaztelakoa|Henrike II.a]] erregeak Leintz [[Beltran Velez Gebarakoa]] [[Oñatiko Jaurerria|Oñatiko jaunaren]] esku utzi zuen. Gebaratarren menpekotasunetik aldendu guran, [[1497]]. urtean, garai hartako Leintz Gipuzkoako Probintzian sartu zen. Geroago, [[1556]]. urtean, Gebaratarrengandik askatu egin zen eta "Valle Real de Leniz" izena hartu zuen. Egoera horretan jarraitu zuten Leintzeko gune guztiek (egungo Aretxabaleta eta Eskoriatza herrietako udalerriak osatzen duten herriguneek eta elizateek) [[1630]]. urtera arte, Eskoriatza eta Aretxabaleta herrien arteko liskarrek bailararen banaketa ekarri arte. Urte horretan Aretxabaletak "Valle Real de Aretxabaleta" izena hartu zuen.
 
=== Aro modernoa ===
XIX. mendearen erdialdera Madrildik Frantziara zihoan "Postarien Errege Bidea" eraiki zen eta Aretxabaleta zeharkatzen zuen. Honek bailara osoa biziberritu zuen eta uretza (ur sufreduna) ematen zuten iturriak zeudela aprobetxatuz bainuetxeak eraiki ziren Aretxabaleta eta Eskoriatza artean. Ibarrakoak (1843an erakia) 16 gela zituen eta [[Madril|Madrildik]] nobleak etortzen ziren bertan egonaldiak egitera. ''Portasol'' ezizena hartu zuen, Madrilgo [[Puerta del Sol]] plazari erreferentzia eginez. Gaur egun ere eremu hartan dagoen auzoak Portasol izena du. Otalorako bainuetxea 1867an zabaldu zen eta 60 gela izatera iritsi zen<ref name=":1">{{Erreferentzia|izenburua=Historia — Aretxabaletako Udala|url=https://www.aretxabaleta.eus/eu/aretxabaleta-1/historia|aldizkaria=www.aretxabaleta.eus|sartze-data=2020-03-07}}</ref>.
 
XIX. mendearen amaiera aldera [[Anglo-Vasco-Navarro trenbidea]] eraiki zen.
 
=== XX mendea ===
XX. mendearen lehenengo erdialdean nekazaritza eta abeltzaintza izan ziren herriko jarduera ekonomiko nagusia. [[Mondragon (korporazioa)|Arrasateko kooperatiba mugimenduaren]] anparoan 1950. eta 1960. hamarkadetan industriak indar handia hartu zuen. Honek elizateetako biztanleak herrigunera aldatzea ekarri zuen, bai eta Espainiako hainbat lurraldetatik etorritako inmigrazio handia ere. Hasieran zerrailagintza nagusitu zen (CVL, Ilargi...) eta ondoren iritsi zen elektrotresnen industria, COPRECI enpresari lotuta. Fundizioak ere badira, Beroa (jadanik ez dagoena) eta Ederlan (Aretxabaleta eta Eskoriatza arteko mugan) dira adibide garbiak. 1984. urtean Aretxabaletako Industrialdea eratu zen Basabe poligonoan<ref name=":1" />.
 
1979. urtean [[Urkuluko uharka]] eraiki zen. Ur biltegi garrantzitsua izateaz gain gaur egun aisialdirako gunea<ref>{{Cite web|url=https://turismoa.euskadi.eus/eu/herriak/aretxabaleta/aa30-12375/eu/|izenburua=Aretxabaleta|sartze-data=|egunkaria=www.turismoa.euskadi.eus|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref> eta hegaztientzako pausaleku garrantzitsua ere bada<ref>{{Erreferentzia|izena=Amaia|abizena=Ugalde|izenburua=Urkulu, naturari egokitutako urtegia|hizkuntza=eu|data=2010-07-11|url=https://www.argia.eus/argia-astekaria/2238/aretxabaleta-gipuzkoa|aldizkaria=Argia|sartze-data=2020-03-07}}</ref>.
 
== Ekonomia ==
117 ⟶ 133 lerroa:
 
== Ondasun nabarmenak ==
Aretxabaletak izan zuen aurreneko eliza XIII mendeko San Migel tenplua izan zen, gaur egun hilerria dena. Murugainen magalean dauden Galartza eta Isurieta auzoetako elizak ere XIII mendekoak dira. Urkulu inguruan daudenak aldiz XIV eta XV mendeen artean eraiki ziren.
[[Fitxategi:Otalora dorretxea 1.jpg|eskuinera|300px|thumb|[[Otalora dorretxea]].]]
 
Herriaren erdigunea osatzen duten eraikinak XV. mendetik aurrera altxatu ziren, Andre Mariaren jasokundearen eliza, Otalora jauregia eta Arratabe jauregia, gaur egun udaletxea dena.[[Fitxategi:Otalora dorretxea 1.jpg|eskuinera|300px|thumb|[[Otalora dorretxea]].]]
 
* [[Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Aretxabaleta)|Andre Mariaren Jasokundearen eliza]]: herriko parrokia edo eliza nagusia.