«Hermann Hoth»: berrikuspenen arteko aldeak

irudia
(zuz. gramat.)
(irudia)
 
Gauzak horrela, [[abenduaren 24]]ean Goardia Sobietarren 2. Armada eta 51. Errusiar Armada azaldu ziren eta alemaniarrei eraso zioten. 2.ak aurretik ekin zion Kotelnikovo bidean, eta 51.ak eskuinaldetik eraso zuen. Albo hau, 4. Armada [[Errumania]]rrak gordetzen zuena, berehala desegin eta errusiarrak Verjne-Rubezhni-Tormosin-Gluboki lerrora ailegatu ziren. Hothek, bere armadak inguratuak izateko arriskua ikusi zuenez, atzera egin zuen ia 240 kilometroz. Horrela, VI. Armada laguntzeko operazioak porrot egin zuen.
[[Fitxategi:Kursk-1943-Plan-GE.svg|thumb|Alemaniarren plana errusiarren aurregoardia inguratu eta isolatzea zen, baina ez zuten lortu.]]
 
[[1943]]ko uztailean, Hothek [[Kurskeko gudua]]n hartu zuen parte bere 4. Panzer Armadarekin (orain bost Panzer dibisiok, motorizatutako dibisio batek eta infanteriako sei dibisiok osatzen zuten 4. Panzer Armada). Berriz ere Hoth [[Erich Von Manstein|Von Mansteinen]] agintaritzapean zegoen. Honek, Hothen eta Kempfen armadak baturik alemaniar armaden artean inoiz ikusitako indar blindatu handiena zeukan. Baina aurrean, [[Nikolai Vatutin|Vatutin]] errusiar jeneralak sei armada osorik zabaldu zituen eta 6/5 proportzioa lortu zuen bere alde. Hala ere, Hothen hegoaldeko aurrerakadak arrakasta izan zuen hasieran. Baina iparraldean alemaniarrak galera asko sufritzen ari ziren. Gainera, ingelesek eta amerikarrek [[Sizilia]] eraso zuten eta, horrela, Kursko bataila, aliatuen alde inklinatu zen. Hothek berriro ere atzera egin behar izan zen bere 4 Panzer Armadarekin.
 
Kurskeko guduaren ondoren, Hoth zorigaiztu egin zen [[Adolf Hitler|Hitlerren]] aurrean. Honek, ahal izan zuen guztia ez egitea leporatu zion, Hothek [[Kiev]] hiria berreskuratu ezin izan zuelako. Beraz, Hitlerrek Hermann Hoth Führerraren erreserban jarri zuen. Hala ere, [[Bigarren Mundu Gerra|gerraren]] azken egunetan, [[1945]] eko apirilean, Hoth [[Harz]] mendien defentsa bururatu zezan deitu zuten. Han iraun zuen gerra bukatu arte.
2.759

edits