«Winona Ryder»: berrikuspenen arteko aldeak

2.450 bytes added ,  Duela 5 hilabete
ez dago edizio laburpenik
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Winona Laura Horowitz''', ezagunagoa '''Winona Ryder''' ezizenaz, ([[Olmsted konderria (Minnesota)|Olmsted konderria]], [[Minnesota]] [[1971]]ko [[urriaren 29]]a - ) aktore [[Ameriketako Estatu Batuak|estatubatuarra]] da. Bere debuta ''Lucas'' filmean izan zen, 1986an, baina bere lehenengo paper garrantzitsua Lydiarena izan zen, ''[[Beetlejuice]]'' (1988) filmeko nerabe gotiko bat. [[Oscar Sariak|Oscar sarira]] nominatuta egon da eta [[Urrezko Globo Sariak|Urrezko Globo]] bat irabazia du.
 
[[2000]] urtean [[Hollywood]], [[Kalifornia|Kaliforniako]] [[Hollywoodeko ospearen pasealekua|Ospearen pasealekuan]] izar bat jarri zuten bere izenarekin.
 
== Bizitza pribatua ==
 
=== Harremanak ===
[[Rob Lowe]] aktorearekin maitasun erlazio bat izan zuen bere karreraren hasieran, 1987an. Beranduago [[Christian Slater]] aktorearekin egon zen urte batetan zehar (1988-1989).
 
Bere harreman ospetsuena [[Johnny Depp|Johnny Deppekin]] izandakoa da, 3 urte iraun zituena (1990-1993). Erlazioan zehar, Johnny Deppek "Winona Forever" (Winona betiko) zioen tatuaje bat egin zuen besoan; banandu ondoren aldaketa bat egin zion "Wino Forever" (betiko mozkorra) esan zezan.
 
1994an Dave Pirner musikariarekin, Soul Asylum taldeko kidearekin, irteten hasi zen 1996ra arte. [[Matt Damon]] izan zuen bikote gisa 1998tik 2000. urtera arte, [[Gwyneth Paltrow]] aktoreak aurkeztu ondoren.
 
2000 hasieran Julien Rivas, Pete Yorn eta Beck abeslariekin irteten aritu zen. 2003an [[Jay Kay]] izan zuen bikote gisa, [[Jamiroquai|Jamiroquai-]]<nowiki/>ko liderra. 2003-2004 bitartean Page Hamilton, Helmet metal taldeko abeslari eta gitarjolearekin egon zen.
 
2006an Henry Alex-Rubin zinema zuzendariarekin maitasun istorio labur bat izan ondoren, 2007an Blake Sennet-ekin, Rilo Kiley taldeko gitarjolearekin egon zen urtebete.
 
2011tik Scott Mackinlay Hahn moda diseinatzailea izan da bere bikotea, Rogan, Egan eta Loomstate marken kofundatzailea dena.
 
=== Atxiloketa ===
2001eko abenduaren 12an lapurretagatik atxilotua izan zen, [[Beverly Hills]] hirian, Kalifornian. 5500 dolar balio zuten diseinatzaile arropak eta osagarriak Saks Fifth Avenueko almazen batetik lapurtzea leporatu zioten. Azkenik, lapurtutakoa ordaintzea onartu zuen. Pasarte honetan zehar, legez kanpoko drogak kontsumitu zituela ere esaten da. Urte bat beranduago, 2002an, hiru urteko askatasun baldintzatua ezarri zitzaion, 480 ordu komunitate-lanean, 3700 dolarreko isuna, 6355 dolar lapurtutakoa itzultzeko eta tratamendu psikologikoa jasotzeko eskaera. 2004ko ekainaren 18an karguak deuseztatu zitzaizkion.
 
Lapurreta eta sei urte beranduago, lapurtzeagatik ez zela errudun sentitzen esan zuen, ez zuelako inor zauritu.
 
== Filmagintza ==
174

edits