Mary Anning: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Bandalismoa desegin
18. lerroa:
Erlijio disidenteak izanik, Anningtarrek diskriminazio sozial eta legala pairatu behar izan zituzten. Ezkondu eta berehala Mary izena eman zioten alaba jaio zen. Bigarren alaba, Martha, jaio eta denbora gutxira hil zen eta [[1796]]an seme bat izan zuten, Joseph. [[1798]]an, euren bigarren semea, Henry, haurtzaroan hil zen eta alaba zaharrena, Mary, ustekabez bizirik erreta hil zen, seguruenik sua txirbilen bidez piztu nahian zebilela. Hurrengo maiatzean beste alaba bat jaio zenean, hildako ahizparen izena eman zitzaion, Mary.
 
asir y june
[[1800]]ean, 15 hilabete zituenean, ohiz kanpoko gertaera bat izan zen. Mary bizilagun baten besoetan zegoen, Elizabeth Haskingsen besoetan, eta haren bi lagunekin zumar baten azpian ikuskizun bat ikusten ari zirela, tximista bat erori zen arbolaren gainean. Hiru emakumeak bat-bateko hartan hil ziren, baina ikusleak jabetu ziren neska txikia oraindik bizirik zegoela eta berehala eraman zuten etxera. Herriko medikuak mirarizkotzat jo zuen haren biziraupena eta urte luzez herritarrek neskatoaren jakin-min, inteligentzia eta nortasun bizia gertaera harri egozten zioten.
 
Anning bikoteak lau seme-alaba gehiago izan zituen gutxienez: Henry ([[1801]]), Percival ([[1803]]), Elizabeth ([[1804]]) eta Richard ([[1809]]). Denak haurtzaroan hil ziren, Joseph eta Maryk iraun zutelarik soilik bizirik. [[1810]]ean Richard Anning 44 urterekin ziurrenik tuberkulosiaz hil zenean, Anning familia biziraupenerako bitartekorik gabe geratu zen eta euren parrokiari eskatu behar izan zioten laguntza. Bai Maryk eta baita Josephek ere aitari itsasertzean fosilak bilatzen laguntzeko ohitura zuten gero saldu eta dirua lortzeko eta, aitaren heriotzaren ondoren, usadio harekin jarraitu zuten euren biziraupenerako.