Mary Anning: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-== Kanpo loturak == +== Kanpo estekak ==)
14. lerroa:
[[Fitxategi:Mary Anning's house and shop in Lyme Regis, drawn in 1842.JPG|thumb|300px|right|Mary Anning jaio zen etxea, Lyme Regiseko Museoa dagoen tokian. Bere etxea izan zen eta fosil denda [[1826]]ra arte]]
 
hi Mary [[Ingalaterra]]ko [[Dorset]] konderrian kokatua dagoen Lyme Regis hirian jaio zen. Haren aita, Richard, arotza zen eta irabaziak Lyme Regiseko itsas aztarnategietan fosilak aurkituz eta horiek turistei salduz osatzen zituen. [[Devon]]go Colyton herritik Lymera etxez aldatu zen eta Molly izenez ezagutzen zen Maria Moorekin ezkondu zen Blandforden [[1793]]ko [[abuztuaren 8]]an. Lymera itzuli zirenean, hiriko zubiaren ondoko etxe batean kokatu ziren eta bertako Eliza kongregazionalistara joaten ziren, bertan bataiatu zituztelarik euren seme-alaba guztiak.
 
Erlijio disidenteak izanik, Anningtarrek diskriminazio sozial eta legala pairatu behar izan zituzten. Ezkondu eta berehala Mary izena eman zioten alaba jaio zen. Bigarren alaba, Martha, jaio eta denbora gutxira hil zen eta [[1796]]an seme bat izan zuten, Joseph. [[1798]]an, euren bigarren semea, Henry, haurtzaroan hil zen eta alaba zaharrena, Mary, ustekabez bizirik erreta hil zen, seguruenik sua txirbilen bidez piztu nahian zebilela. Hurrengo maiatzean beste alaba bat jaio zenean, hildako ahizparen izena eman zitzaion, Mary.