Encyclopædia Britannica: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Encyclopaedia Britannica 15 with 2002.jpg|thumb|200px|Entziklopedia britainiarra, 2002ko gehigarriarekin]]
'''Encyclopædia Britannica''' [[ingeles]]ezko [[entziklopedia]] orokorra da, [[mundu]] osoan ezagunenetarikoa eta baliotsuenetarikoa, dedikazio osodun 19 argitaratzailekeditorek eta 4.000 parte hartzaile adituk osatutako taldeak idatzitakoa, tartean, [[Nobel Sari]]a irabazi duten 110 pertsona eta [[AEB|Estatu Batuetako]] bost presidente ibili dira. Artikulu horiek, oro har, zehatzak, fidagarriak eta ondo idatziak izan ohi dira.
 
Jatorrian, [[Edinburgh]]en ([[Eskozia]]n) argitaratzen zuten,. Lehen edizioa [[1768]]tik eta [[1771]] artean datatua dago. [[1901]] arte [[Edinburgh]]en argitaratu zen. Urte hartatik gaur egun arte [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuetan]] egiten dute.
 
1933an, "Etengabeko berrikuspenen" politika ezarri zuen lehen entziklopedia bihurtu zen, non entziklopedia etengabe berrinprimatzen den eta artikulu bakoitza programa batekin eguneratzen den.
 
2012ko martxoaren 13an, Entziklopedia Britainiarreko editoreek paperean inprimatzeari utzi eta web edizioan zentratuko zirela iragarri zuten, 1994. urtean hasi ziren online bertsioa eskaintzen.
 
Egungo edizioak, hamabosgarren edizioak, hiru zati bakarreko egitura du: 12 liburukiko ''Mikropædia'' bat (normalean 750 hitz baino gutxiago izaten dituztenak), 17 liburukiko ''Macropædia'' artikulu luzeekin (2 eta 310 orrialde artean dituztenak) eta giza ezagutzaren eskema hierarkikoa ematen duen bolumen bakarreko ''Propædia'' bat. ''Mikropædia'' gertaerak azkar bilatzeko pentsatuta dago, eta ''Macropædia''rako gida bat da; irakurleei ''Propædia''ren eskema aztertzea gomendatzen zaie, materia baten testuingurua ulertzeko eta beste artikulu zehatzagoak aurkitzeko.
 
Britannicaren tamaina, orokorrean, konstante mantendu da azken hirurogeita hamar urteotan; berrogei milioi hitz inguru eta '''bostehun mila artikulu'''. [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batu]]<nowiki/>etan 1901etik egiten den arren, entziklopediak bere ohiko ortografia britainiarra mantendu du idazterakoan, adibidez, ''labour'' hobetsiz ("lana" adierazteko) ''labor'' hitz estatubatuarraren ordez.
 
Bere historian zehar, Britannicak etekin ekonomikoak lortzeko zailtasunak izan ditu, entziklopedia pribatu askok bezala.
 
== Kanpo estekak ==