Nafarroako konkista: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
tNo edit summary
25. lerroa:
Azken borroka militarren epelean, [[Nafarroako sorgin ehiza (1525)|lehen sorgin-ehiza handia]] piztu zen Nafarroa Garaian (1525 eta 1527), Inkisizioaren interbentzio gero eta handiagoaz. 1528ko Madrilgo Itunak orduko kontrol militarraren araberako su-etena berretsi zuen, Pirinioen gutxi gorabeherako marrari lotuz. Nafarroa Garaiak erresuma estatus erdi-autonomo bati eutsi zion Gaztelako Koroan, tentsio handien artean bada ere. Nafarroa-Biarnoko Erresuma subiranoak 1620 arte iraun zuen Pirinioez iparraldera, erlijio erreformismora lerratuz, Frantziatik gero eta hurbilago, eta Espainiar Koroarekiko gerra giroan.
 
== Gaztela eta Aragoi arteko itunak ==
{{Euskal Herriko historia aurkibidea
| irudia =Bandera_Navarra.svg
| irudi tamaina = 180px
}}
[[Fitxategi:Evolucion escudo de navarra.svg|ezkerrera|150px|thumb|[[Nafarroako armarria]], egungoaren jatorrizko bertsioa.]]
[[XI. mendea]]n zehar [[Gaztelako Erresuma|Gaztela]] eta [[Aragoiko Erresuma|Aragoiko Erresumen]] artean zenbait itun eta azpijoko prestatu zituzten [[Nafarroako Erresuma]] kontrolatzeko.
* [[1037]]an [[Ramiro I.a Aragoikoa]]k eginiko erasoa, [[Gartzea III.a Santxez Naiarakoa|Gartzia III.a Santxezek]] [[Tafalla]]n gelditua<ref>Antonio Ubieto Arteta: ''"Estudios en torno a la división del Reino por Sancho el Mayor de Navarra"'', Vianako Printze Erakundea, 21. Liburukia.</ref>.
* [[1054]]an [[Fernando I.a Leon eta Gaztelakoa]]k [[Atapuercako gudua]] egin zuen, [[Gartzea III.a Santxez Naiarakoa|Gartzia III.a Santxez]] Naiarakoa erregea erailduz<ref>[http://www.nabarralde.info/sagredo/?p=25 Iñaki Sagredoren blog:''"Algún apunte sobre una conquista poco conocida"'']</ref>.
* [[1076]]an [[Antso IV.a Gartzez Peñalengoa|Antso IV.a Nafarroakoa]] Ermesinda arrebak eta Raimundo anaiak eraila izan zen. Hori zela eta, [[Leongo Erresuma|Leon]] eta [[Gaztelako Erresuma|Gaztelako]] erregea zen [[Alfontso VI.a Gaztelakoa|Alfontso VI.ak]], lehengusua zena, [[Errioxako Autonomia Erkidegoa|Errioxa]] eta mendebaldeko [[Euskal Herria]] kontrolpean hartu zituen, [[Bizkaiko jaurerria|Bizkaiko jauna]] zen [[Lope Eneko|Haroko Lope Eneko]] basailu hartuz. Gainerako lurraldeak [[Antso V.a Ramirez|Antso V.a]] izendatu zuen errege. [[Aragoiko Erresuma|Aragoiko erregeak]] [[Nafarroa]]koak ere izango ziren [[1134]] arte.
 
*
[[XII. mendea]]n [[Leongo Erresuma|Leon]] eta [[Gaztelako Erresuma|Gaztelako]] erresumak eta [[Aragoi]]ko koroak [[Nafarroako Erresuma]] banatzeko zenbait itun sinatu zituzten, muga [[Arga]] ibaian kokatuz.
 
* [[1127]]an [[Leongo Erresuma|Leon]] eta [[Gaztelako Erresuma|Gaztelako]] erregea zen [[Alfontso VII.a Gaztelakoa|Alfontso VII.a]] eta [[Nafarroa]] eta [[Aragoiko Erresuma|Aragoiko erregea]]<nowiki/>zen [[Alfontso I.a Nafarroakoa|Alfontso I.ak]] [[Támarako ituna]] sinatu zuten guda egin barik erresuma bien arteko mugak finkatzeko.
* [[1136]]an [[Alfontso VII.a Gaztelakoa|Alfontso VII.a Leongoa]]<nowiki/>k eta [[Aragoi]]ko [[Ramiro II.a Aragoikoa|Ramiro II.ak]] [[Nafarroa]] banatzeko ituna sinatu zuten.
* [[1140]]an, [[Alfontso VII.a Gaztelakoa|Alfontso VII.a Leongoa]]<nowiki/>k eta [[Bartzelona]]ko [[Erramun Berenger IV.a|Ramon Berenguer IV.ak]] [[Carrióngo ituna|Carriongo ituna]] sinatu zuten.
* [[1151]]an, berriro, [[Alfontso VII.a Gaztelakoa|Alfontso VII.a Leongoak]] eta [[Bartzelona]]ko [[Erramun Berenger IV.a|Ramon Berenguer IV.ak]] [[Tudejengo ituna]] sinatu zuten [[Iberiar penintsula]] banatzeko: [[Nafarroako Erresuma]] ez ezik [[Murtziako Eskualdea|Murtzia]] eta [[Levante]] ere [[Aragoi|Aragoirentzat izango ziren]] eta gainerakoa [[Gaztela]]rentzat.
* [[1157]]an, [[Antso VI.a Nafarroakoa|Antso VI.a ''Jakintsua''k]] eraso eta gero, [[Alfontso VII.a Gaztelakoa|Alfontso VII.a Leongoak]] eta [[Bartzelona]]ko [[Erramun Berenger IV.a|Ramon Berenguer IV.ak]] [[Lleidako ituna]] sinatu zuten. [[Nafarroako Erresuma]] banatu ez ezik Alfontso Bartzelonakoa eta Antsa Gaztelakoa ezkondu zituzten<ref name=Elizari> Elizari</ref>.
[[Fitxategi:Royal Arms of England (1198-1340).svg|120px|eskuinera|thumb|[[Ingalaterra]]ko erresumaren armarria.]]
* [[1174]]an, [[Alfontso VIII.a Gaztelakoa]] eta [[Alfontso II.a Aragoikoa]]k beste itun bat sinatu zuten. [[Antso VI.a Nafarroakoa|Antso VI.a ''Jakintsua''k]] erasoak bukatzeko tregoa sinatu eta [[Henrike II.a Ingalaterrakoa]]ren bitartekaritza onartu zuen Gaztela eta Nafarroaren arteko mugak finkatzeko. Erregeak [[1177]]ko [[martxoaren 16]]an eman zuen [[Henrike II.a Ingalaterrakoaren laudoa|laudoa]]. Laudoak [[1158]]ko mugak, [[Alfontso VII.a Gaztelakoa|Alfontso VII.a]] baino lehenagokoak, mantendu zituen, hau da Nafarroak [[Errioxako Autonomia Erkidegoa|Errioxa]] eta [[Bureba]] galduko zituen. Hala ere, ez dago argi<ref name=laudo> [http://www.nabarralde.com/dok/agiriak/A101.pdf José Ángel Lema Pueyok argitaratutako laudoa]</ref>, batzuen ustez<ref name=Urzainki>Urzainki</ref> Nafarroak [[Araba]], [[Gipuzkoa]] eta [[Bizkaia]] osoa mantenduko lituzkeen, beste batzuen ustez, berriz, [[Gipuzkoa]], [[Durangaldea]], [[Errioxako Autonomia Erkidegoa|Errioxako]] Leguin eta [[Zabalateko gaztelua|Zabalate]] eta [[Araba]] [[Añana]] gabe bakarrik.<ref name=Gipu>[http://www.gipuzkoakultura.net/ediciones/versus/orella-es.htm José Luis Orellaren liburua]</ref>
* [[1177]]ko [[uztail]]an, hau da, laudoa eman eta lau hilabete geroago, [[Alfontso VIII.a Gaztelakoa]] eta [[Alfontso II.a Aragoikoa]] berriro azpijokoan aritu ziren [[Cuenca]]n.<ref name=Elizari />
* [[1179]]ko [[martxo]]an Gaztela eta Aragoik [[Cazolako ituna|Cazorlako ituna]] sinatu zuten, [[Nafarroako Erresuma]] ez ezik<ref name=Elizari /> [[musulman]]en lurraldeak ere banatzeko. Gauzak horrela, [[Nafarroako errege-erreginen zerrenda|Nafarroako erregeak]], [[apiril]]ean, [[Naiara]] eta [[Logroño]] artean Gaztelako erregea topatu eta mugak finkatu zituen.<ref name=Gipu />
* [[1198]]ko [[maiatzaren 20]]an, [[Alfontso VIII.a Gaztelakoa]]<nowiki/>k eta [[Petri II.a Aragoikoa]]<nowiki/>k [[Calatayudeko ituna]] sinatu zuten. [[Nafarroako Erresuma]]k [[Aragoi]] gelditu zuen [[Burgi]] eta [[Oibar|Aibar]] galdu ondoren,<ref name=Elizari /> [[Gaztelako Erresuma]]k berriz behin betiko lortu zituen [[Araba]], [[Gipuzkoa]], [[Durangaldea]], gainontzeko [[Bizkaia]], [[Enkarterri]] eta [[Errioxako Autonomia Erkidegoa|Errioxa]].<ref name="izko2">Serrano Izko</ref>
 
== Nafarroako Erresumako lurraldeen galera ==
=== Bizkaiko Jaurerria ===
{{sakontzeko|Bizkaiko historia}}
[[Bizkaiko jaurerria|Bizkaiko Jaurerriak]] hasieran [[Nafarroako Erresuma]]rekin eta gero [[Gaztelako Erresuma]]rekin aliantzak mantendu zituen. [[Lope Eneko|Haroko Lope Enekok]], [[1076]]an [[Antso IV.a Gartzez Peñalengoa|Antso IV.a Nafarroakoa]] eraila izan ondoren, [[Haro]]ko Jaurerria lortu zuen [[Durangoko merindadea|Durangotik]] mendebalderantz zituen lurraldeak [[Leongo Erresuma|Leon]] eta [[Gaztelako Erresuma|Gaztelako erregearen]] menpean jartzearen truke.
[[Fitxategi:Escudo de Aragón-Sicilia.svg|120px|ezkerrera|thumb|[[Aragoiko Erresuma]]ren armarria.]]
Geroago [[Diego I.a Lopez Harokoa|Diego Lopez I.a Harokoa]] bere semea berriro Nafarroa eta Aragoiko erregea zen [[Alfontso I.a Nafarroakoa|Alfontso I.aren]] aliatu bihurtu zen.
 
[[1135]]ean, [[Lope I.a Diaz Harokoa|Lope Diaz I.a Harokoa]], [[Alfontso I.a Nafarroakoa|Alfontso I.a]] hil ondoren, [[Alfontso VI.a Gaztelakoa]]ren basailu bihurtu zen, [[Errioxako Autonomia Erkidegoa|Errioxan]] eta [[Gasteizko setioa]]n gaztelarren alde borrokatuz.<ref name="izko2"/>
 
=== Bureba eta Errioxa ===
[[1134]] eta [[1135]] artean, leondar eta gaztelar tropek [[Bureba]] eta [[Errioxako Autonomia Erkidegoa|Errioxa]] okupatu zituzten. [[1177]]ko [[Henrike II.a Ingalaterrakoaren laudoa]]ri esker behin betiko [[Gaztelako Erresuma|gaztelar]] bihurtu zen.
 
=== Durangaldea, Araba eta Gipuzkoa ===
[[1195]]. urteko bigarren partean, [[Nafarroako Erresuma|Nafarroa]] eta [[Leongo Erresuma|Leongo Erresumek]] [[islam]]iarrekin ituna sinatu zuten [[Gaztelako Erresuma]]ren erasoak gelditzeko. Hilabete batzuk geroago, [[Zelestino III.a]] aita santuak hauxe Antso VII.ari aurpegiratu zion.<ref name=Urzainki />
 
[[Egoitza Santua]]k Gaztela, Nafarroa eta Aragoi elkartzeko jukutria hasi eta, [[1196]]ko [[otsail]]ean edo [[martxo]]aren hasieran, hiru erregeek, [[Alfontso VIII.a Gaztelakoa]]k, [[Alfontso II.a Aragoikoa]]k eta [[Antso VII.a Nafarroakoa]]k, elkarrekin jan eta hitz egin zuten. Bakoitza bere erresumaren barruan zegoen mahaiaren aldean eserita zegoenez, mahaiak “Hiru Erregeen Mahaia” izena hartu zuen.<ref name=Urzainki />
 
[[1197]]ko [[otsailaren 20]]an,<ref name=Elizari /> [[Egoitza Santua]]k [[Antso VII.a Nafarroakoa|Antso VII.ari]] buruzko [[bulda]] argitaratu zuen. Bulda honetan “Dux Navarrae” titulua erabili zuen, hau da, erregea baino buruzagia. Beraz, Nafarroa erregerik gabeko erresuma zen. Bulda honen bitartez, [[Aita santu|Aita Santuak]] [[almohade dinastia|almohadeekin]] zuen ituna [[Jainko]]ari iraintzat hartu zuen. [[1197]]an erregea eskumikatzeko epaia eman zuen. [[1198]]an aita santua hil zenez, [[Inozentzio III.a]]k ordezkari bat bidali zion akusazioak egiaztatzeko. Nafarrek [[Gaztelako Erresuma|gaztelarrei]] aita santuaren babesa zituen zenbait gotorleku kendu eta [[almohade dinastia|almohadeekin]] ituna mantendu zituenez, laster argitaratu zuen epaia.
 
Hori zela eta, Aragoi eta Gaztelako erregeek Nafarroa inbaditu zuten. [[Antso VII.a Nafarroakoa|Antso VII.a]] eta [[Inozentzio III.a]]k adiskidetu egin zirenean, [[Aita santu|Aita Santuak]] anatema kendu eta Aragoiko erregeari bake ituna sinatuarazi zion. Gaztelak, ordea, erasotzeari ekin zion.
 
[[Alfontso VIII.a Gaztelakoa]]k [[Araba]], [[Durangaldea]] eta [[Gipuzkoa]] eraso zituen.<ref name=Urzainki /> [[Trebiñu]] eta [[Zadorra]]n hasita, erresistentzia gogorra aurkitu zuen [[Trebiñu]] eta [[Zabalateko gaztelua|Zabalateko gazteluetan]]. [[1199]]ko [[uztailaren 5]]ean [[Gasteiz]] setiatu zuen. Laster bonbardaketari ekin bazion ere, gogor defenditu ziren [[gasteiz]]tarrak. Nafarroaren aldeko buruzagia Martin Txipia zen, hiria galdu bazuen ere erregearen ustea hamar urtez mantendu zuena. 7 hilabete geroago hiria elikagairik gabe geratu eta [[1200]]ko [[urtarril]]ean amore eman zuen.
 
Bitartean gaztelarrek ia [[Araba]] osoa ([[Guardia]], [[Labraza]] eta [[Bernedo]] izan ezik<ref name=Urzainki />) eta [[Gipuzkoa]] mendean hartu zituzten<ref>[http://www.nabarralde.info/sagredo/?p=24 Iñaki Sagredoren blog:''"Historia manipulada"'']</ref>. [[Gipuzkoa]]k entregatzea negoziatu zuen<ref name="izko2"/> edo Pablo Gorosabelen esanetan ''20 zaldun''ek okupatua<ref>[http://www.ingeba.euskalnet.net/klasikoa/noticia/marnoti.htm "Noticia de las Cosas Memorables de Guipúzcoa"]</ref>
 
[[Antso VII.a Nafarroakoa|Antso VII.ak]] ezin zuen [[almohade dinastia|almohadeen]] laguntza izan galdutakoa berreskuratzeko<ref name=Elizari />. Hori zela eta, itzuli eta Gaztelarekin bakea sinatu zuen [[Araba]], [[Durangaldea]] eta [[Gipuzkoa]] okupatua zituenean<ref name=Urzainki />.
[[Fitxategi:Coat of Arms of the Crown of Castile (16th Century-1715).svg|120px|eskuinera|thumb|[[Gaztelako Erresuma]]ren armarria.]]
 
[[Araba]] eta [[Gipuzkoa]] okupatu eta gero, gaztelarrek gaztelu guztiak suntsitu <ref name=Urzainki /> eta berriak eraiki zituzten<ref name=Sagredo> Sagredo</ref>. Pablo Gorosabelek, berriz, hori [[Henrike IV.a Gaztelakoa]]ren erreinalditik [[Karlos Habsburgokoa|Karlos I.a Espainiakoarenera]] egin zela dio.<ref>[http://www.ingeba.euskalnet.net/klasikoa/noticia/not08/n5037045.htm "Noticia de las Cosas Memorables de Guipúzcoa"]</ref>
 
==== Arkeologia ====
Naia Senper arkeologoa eta Iñaki Sagredo historialariaren gidaritzapean [[Eskoriatza]]ko [[Aitzorrotz]] mendian [[2009]]ko urrian eta [[2010]]eko maiatzean bi kanpaina arkeologiko egin ziren. Kanpaina horien emaitzak 2010eko [[abenduaren 16]]an ezagutzera eman ziren. Horien artean, [[XII. mendea|XII.]] eta [[XIII. mendea]] bitarteko [[balezta|baleztei]] zegozkien gezi puntak agertu ziren, baita [[Antso VI.a Nafarroakoa]], [[Alfontso VIII.a Gaztelakoa]], [[Fernando III.a Gaztelakoa]] eta [[Henrike IV.a Gaztelakoa]]ren txanponak ere, guztiak gaur egungo [[Aitzorrotzeko Gurutze Santuaren ermita]]ren ondoan.
 
== Nafarroako Erresumako lurralde egonkortasuna ==
=== Antso VII.a Indartsua ===
{{sakontzeko|Antso VII.a Nafarroakoa}}
Hainbeste lur galdu ondoren, [[Antso VII.a Nafarroakoa|Antso VII.ak]] barneko antolakuntzari ekin zion. Mendebaldeko muga birpopulatzeko [[Guardia]]ri ([[1201]]ean eta [[1208]]an) eta [[Viana]]ri ([[1219]]an) [[foru]]ak eman zizkien. Gainera, [[Aragoi]]ko muga babesteko [[Bardeetako natura parkea|Bardeetan]] gotorlekuak eraiki zituen<ref name= Elizari />. Tregoa mantentzeko, [[1207]]ko [[urri]]an [[Guadalajara]]n Gaztelako erregearekin eta [[1209]]ko [[otsail]]ean [[Monteagudo]]n [[Petri II.a Aragoikoa]]rekin elkarrizketak izan zituen. Aragoiri dirua prestatu eta trukean [[Escó]], [[Peña]], [[Petilla Aragoi|Petillako]] gazteluak eta [[1212]]an [[Trasmoz]]ekoa okupatu zituen. Horrexegatik [[1212]]an [[Navas de Tolosako gudua]]n hartu zuen parte.
 
Guduan egindako balentriak eta diruari esker [[1198]] eta [[1200]] artean galdutako gazteluak berreskuratu zituen, tartean [[San Vicente de la Sonsierra]] edo [[Burgi]]. Horrela, [[Nafarroako Erresuma]]k 12.000 [[kilometro koadro]]ko azalera mantendu zuen [[Behe Erdi Aroa]]n<ref name= Elizari />.
 
Bizitzaren azken urteetan [[Jakue I.a Aragoikoa|Jaume I.a Aragoikoa]] gazteari hurbildu zitzaion, Gaztelaren aurka elkarren defentsa bilatuz. [[Lope II.a Diaz Harokoa|Haroko Lope Diaz II.ak]] egindako erasoaren aurka [[1231]]ko [[otsailaren 2]]an ituna sinatu eta Aragoiak beste gotorleku batzuk galdu zituen. [[1234]]an Antso hil eta [[Jakue I.a Aragoikoa|Jaume I.a Aragoikoak]] [[Escó]], [[Gallur]] eta [[Trasmoz]]eko gazteluak berreskuratu zituen, nahiz eta [[Petilla Aragoi|Petillakoa]] ezin bereskuratu<ref name= Elizari />.
 
=== Xanpaina leinua ===
Nafarroako buruzagiek [[Aragoi]]ekin loturarik nahi ez zutenez, [[Xanpainako kondeen zerrenda|Xanpainako kondeari]] koroa eman zioten. [[Tibalt I.a Nafarroakoa|Tibalt I.ak]] [[Jakue I.a Aragoikoa|Jaume I.a Aragoikoa]] eta [[Fernando III.a Gaztelakoa]] erregeekin harreman onak mantendu zituen. [[Ingalaterrako errege-erreginen zerrenda|Ingalaterrako erregeak]], berriz, eraso egin zuen [[Gaskoinia|Gaskoniako]] nobleak laguntzeko. Guda ondoren, [[Nafarroako Erresuma]]k [[Nafarroa Beherea]] mantendu zuen<ref name=Arancon>García Arancon </ref>.
 
[[Tibalt II.a Nafarroakoa|Tibalt II.a]] ere [[Ingalaterra|Ingalaterraren aurka]] borrokatu zen. [[Donibane Garazi]]tik erregeak nafarrak [[Lurda]]raino eraman zituen. [[1266]]an tregoa sinatu eta [[1269]]an berritu zuen<ref name=Arancon/>.
 
=== Nabarreriako Gerra ===
{{sakontzeko|Nabarreriako Gerra}}
[[Henrike I.a Nafarroakoa|Henrike I.a]] [[1274]]an hil eta gero, [[Zuria Artoiskoa]] bere 18 hilabeteko alaba [[Joana I.a Nafarroakoa|Joanaren]] erregeorde bihurtu eta [[Filipe III.a Frantziakoa]]k bere lehengusuaren laguntza bilatu zuen. Biek Joana bost urteko [[Filipe I.a Nafarroakoa|Filiperekin]] ezkonduko zuela adostu zuten. Bitartean, [[Filipe III.a Frantziakoa]] tutore bihurtu eta [[Kapeto leinua|kapetar leinuak]] erresuma berria lortu zuen<ref name=Herreros> Herreros Lopetegi </ref>.
 
Leinuaren aldaketak [[Gaztelako Erresuma|Gaztela]] eta [[Aragoiko Erresuma|Aragoien]] antzinako nahiak berpiztu zituen. [[Jakue I.a Aragoikoa|Jaume I.a Aragoikoak]] [[Nafarroako Gorteak|Nafarroako Gorteen]] gehiengoaren mesedea bazuen ere, mendialdeko jauna zen [[Gartzea Almoravit|Gartzia Almoravit]], [[Iruñe eta Tuterako artxidiozesia|Iruñeko apezpikua]], kanonigoak eta [[Iruñeko burguak#Nabarreria|Nabarreria]] burguko biztanleak [[Alfontso X.a Gaztelakoa|Alfontso X.a "Jakintsua"ren]] aldekoak ziren. Bitartean Gaztelako erregeak bere tropak [[Nafarroa]]ko mugaren ondoan kokatu, [[Mendabia]] hartu eta [[Viana]] setiatu zuen.
 
[[Antso VII.a Nafarroakoa|Antso VII.aren]] garaietatik, [[Iruñea]] bere artean lehian ari ziren [[Iruñeko burguak|burguetan]] banatuta zegoen: Nabarreria eta San Miguel alde batetik eta San Zernin eta San Nikolas bestetik. Borrokak arruntak izanda ere, [[1276]]ko [[udaberri]]an areagotu egin ziren. Gaztelarrek muga eraso eta gobernadoreak gotorleku guztiak behar zituenez burguen arteko bakea eskatu zuen. Nabarreriak, gaztelarren aliatua zenak, borrokari ekin zion, San Zernin eta San Nikolas berriz gelditu egin ziren. Gobernadoreak dimitu eta [[Eustakio Beaumarchèskoa|Eustace de Beaumarchais]] gobernadore berriak makinak kendu zituenez, Nabarreriak beste burguak eraso zituen. Beuamarchaisek [[Filipe III.a Frantziakoa]]ren laguntza eskatu eta [[Frantzia]]ko armada [[irail]]aren hasieran [[Iruñea|Iruñera]] heldu zen. [[1276]]ko [[irail]]aren bukaeran, soldaduek Nabarrerian sartu eta guztiz txikitu zuten auzoa. [[Iruñeko katedrala|Iruñeko Andra Maria Errealaren katedrala]] ere oldartu zuten, bertan gordeta zeuden auzoko asko erailiz. Gaztelako armada, Nabarreria babesteko agindua zuenak, [[Erreniega]]n geldiarazi zuten frantziarrek<ref name= Jimeno>Jimeno Jurio</ref><ref name="izko2"/><ref name=Herreros />.
 
[[Fitxategi:France moderne.svg|120px|ezkerrera|thumb|[[Frantzia|Frantziako Erresumaren]] armarria.]]
 
Nabarreria mendean hartu eta gero Nafarroa osoan gaztelarren aldekoen aurkako kanpaina zabaldu zen, euren lurrak kenduz eta jauregi eta dorreak suntsituz. [[Ezkaba]] mendiko gotorlekuan [[frantzia]]rrak nafarrek urrunduak izan ziren. Gero nafarrek gaztelua utzi eta [[ur]]a eta elikagaiak pozoitu zituzten. Frantziarrek txakurrak hilik aurkitu zituztenez, ez ziren amarruan erori. Gotorlekua zeharo erraustu zuten.
 
Hortik [[Frantzia]]ko armadak [[Mendabia]]rantz jo zuen, oraindik gaztelarren eskuetan zegoela. Harresiaren ateak irekita zeudenez, Beaumarchais eta tropak irten egin ziren eta auzokoen segadan erori. Laster errenditu zen hiribildua. Era berean, gero [[Punicastro]], [[Lizarra]] eta [[Garaño]] gaztelua erori ziren. Horrela [[Joana I.a Nafarroakoa]]k erresuma gobernatu zuen [[Frantzia]]ren babespean<ref name=Jimeno />. Gaztelarren aldeko buruzagia zen [[Gartzea Almoravit|Gartzia Almoravit]]<nowiki/>ek, Nafarreriatik ihes egitea lortu bazuen ere, atxilotu eta [[Tolosa Okzitania|Tolosan]] hil zen<ref name="izko2" />.
 
=== Evreux leinua ===
{{Gehiago jakiteko|Nesle dorrearen gertaera}}
[[1328]]an [[Karlos I.a Nafarroakoa]] oinordekorik gabe hil zenean, Nafarroako buruzagiek [[Evreuxko kondeen zerrenda|Evreuxko]] [[Filipe III.a Nafarroakoa|Filipe]] eta [[Joana II.a Nafarroakoa]] hautatu zituzten errege-erregin. Horrela, [[Nafarroako Erresuma]] [[Frantzia]]ko koroatik atera zen. Hala ere, errege-erregina [[Frantzia]]ko interesen menpean izanda ere, Nafarroako buruzagiek eskubideak eta Foruak hobetzea lortu zuten<ref name="izko2" />.
 
[[Karlos II.a Nafarroakoa]]<nowiki/>k ,"Gaiztoa"-k, [[1349|(1349]]-[[1387|1387)]], [[Obanosko Infantzoien Biltzarrak|Nafarroako infantzoiena]] bezalako errepresioa burutzeaz gainera, Frantzia eta Gaztela eraso zituen. [[Normandia]]ko bere lurraldeetatik [[Ehun Urteetako Gerra|Ehun Urteko Gerran]] parte hartu zuen, [[Frantzia]]ko koroa lortzeko [[Ingalaterra]]rekin aliatuz. Nahiz eta [[1356]]an atxilotu zuten [[1357]]an nafar eta normandiarrek askatua izan zen<ref name="izko2" />.
[[Fitxategi:Palacio de Olite.JPG|350px|thumb|ezkerrera|[[Erriberriko Nafarroako Erregeen Jauregia|Erriberriko gaztelua]].]]
[[Gaztelako Erresuma]]n, [[Petri I.a Gaztelakoa]] eta [[Henrike II.a Gaztelakoa]]ren arteko gerra zibilean lehendabizikoaren alde parte hartu zuen. Garaipena lortuta Gaztelak [[Araba]] eta [[Gipuzkoa]] bueltatu behar zituen, baina Petrik gerra galdu eta hil zuenez ezinezkoa izan zen.<ref name="izko2" />[[1368]]an, Nafarroak herrialdeak okupatu eta [[1369]]an Henrikek garaipena lortu zuenean, erresuma bien arteko egoera kolokan zegoen. [[1373]] [[Egoitza Santua|Aulki Santuaren]] ordezkaria zen [[Guy de Boulogne]]k [[Nafarroa]]ri itzularazi zizkion [[Araba]]ko lurraldeak [[Fitero]] eta [[Tudejen]] mantenduz<ref name= Herreros />.
 
Erreginaldiaren azken urteetan, berriro [[Ingalaterra]]rekin bat egin zuen Frantziako koroa lortzeko. [[1378]]an, bere semea, [[Karlos III.a Nafarroakoa|Karlos III.a]] izango zena, [[Karlos V.a Frantziakoa]] negoziatzeko enbaxada zuzentzen ari zela atxilotua izan zen. Frantziak [[Nafarroako Erresuma]]ko lurralde guztiak okupatu zituen [[Cherbourg-Octeville|Cherbourg]] izan ezik. Galdeketan [[Logroño]] hartzeko planak aurkitu eta [[Henrike II.a Gaztelakoa]]ri esan zioten. Honek [[Nafarroa]] inbaditu eta [[Brionesko ituna]] sinatuarazi zion Karlosi<ref name= Herreros />.
 
[[Karlos III.a Nafarroakoa]] ([[1387]]-[[1425]]) [[Henrike II.a Gaztelakoa]]ren alaba zen[[Leonor Trastamarakoa|Leonor Gaztelakoarekin]] ezkondu eta barneko arazoei ekin zien. Aitak hasitako [[Nafarroako konpainia|Albania eta Greziako konkista]] ([[1376]]-[[1402]]) bukatu zuen. Bere sasikumeek [[beaumontar|beaumondar]] leinua sortu zuten, antzinako [[agaramontar|agramondar]] leinua borrokatuko zuena<ref name="izko2" />.
 
=== Nafarroako Gerra Zibila ===
{{Sakontzeko|Nafarroako Gerra Zibila}}
[[Karlos III.a Nafarroakoa|Karlos III.a]] hil zenean, haren alaba [[Zuria I.a Nafarroakoa|Zuria]] erregina bihurtu zen: hark [[Joanes II.a Aragoikoa]] senarra eta [[Karlos IV.a Nafarroakoa|Karlos]], Zuria eta [[Leonor I.a Nafarroakoa|Leonor]] seme-alabak zituen. [[1441]]ean hil zenean, Joanesek koroa usurpatu zuen. Hori zela eta [[1451]]an [[agaramontar]] eta [[beaumontar|beaumondarren]] arteko [[Nafarroako Gerra Zibila|Gerra Zibila]] hasi zen: lehendabizikoak Joanesen aldekoak zirenez hasieran [[Aragoiko Erresuma]]ren laguntza eta gero Frantziarena lortu zuten eta baita [[ganboatar|ganbotarrena]] ere; beaumondarrek, aldiz, Karlosen aldekoak ziren eta Gaztelako Erresuma eta [[oinaztar]]ren laguntza izan zuten. [[Gares]]en aita mendean hartzeko Karlosek gaztelarren laguntza izan eta Nafarroako Erresuma inbaditu eta gero, gerra hasi zen.<ref name=Ramírez>Eloisa Ramírez </ref>
[[File:Navarra_-_Guerra_Civil_(1451-1461)_Bearn_EU.svg|thumb|1451tik 1464 arteko gerra jazoerak Nafarroako Erresuman]]
[[Joanes II.a Aragoikoa]] bigarrenez [[Joana Enrikez]]rekin ezkondu eta [[1452]]an [[Fernando II.a Aragoikoa|Fernando Katolikoa]] izan zuen seme. [[1455]]ean [[Vianako Printzea]] atxilotu eta jarauntsirik gabe utzi zuten, Leonor arrebaren mesederako. [[1458]]an [[Alfontso V.a Aragoikoa]] hil zenean, Joanes Aragoiko errege bihurtu zen. Karlos [[1461]]ean hil zen, ziur asko [[tuberkulosi|birikeriak]] jota, baina Joana Enrikez amaordeak pozoitu izanaren zurrumurruek [[Katalunia]]n matxinada sortu zuten. [[1464]]an Zuria hil zen, pozoituta.<ref name="izko2">Serrano Izko</ref><ref name= Esarte>Pedro Esarte </ref>
 
Bitartean [[Henrike IV.a Gaztelakoa]]k [[1460]]an [[Viana]] hiribildu hartu zuen. Bederatzi hilabetez borrokatu ondoren, Joanesek berreskuratu zuen. Baina Aragoiko Erresumari eman zion.