Sukzinato deshidrogenasa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
18. lerroa:
 
== Inhibitzaileak ==
Bi inhibitzaile mota agertzen ditu, ubikinonaren antzekoak direnak karboxi edo tenoiltrifluoroazetona adibidez, eta sukzinatoaren antzekoak direnak, malatoa edo oxalazetatoa adibidez, biak ere Krebs zikloan azaltzen direnak. Ez da ongi ezagutzen zergatik Krebsen zikloak inhibi dezakeen sukzinato deshidrogenasa, arrazoi posible bat I konplexuaren superoxido ekoizpena ekiditea izan daiteke.
 
Ubikinonaren antzeko produktuak fungizida gisa erabili izan dira nekazaritzan 1960. hamarkadatik aurrera.
 
[[Zianuro]] pozoiak kaltetzen duen molekuletako bat ere bada. Konplexuaren aktibitatea geraraziz ATP ekoizpena mozten du eta zelularen hipoxi eragiten du horrela.
 
== Gaixotasunak ==
II konplexuak elektroien garraio katean duen rola ezinbestekoa da energia lortzeko eta honen gabeziak edo azpiunitateren baten gabeziak gaixotasun larriak eragin ditzake.
 
== Erreferentziak ==