«Ampere»: berrikuspenen arteko aldeak

217 bytes added ,  Duela 1 urte
Irudi di gehitu ditut.
t
(Irudi di gehitu ditut.)
=== Antzinako Greziako filosofoek ezaguna zuten magnetismoa ===
Antzinako filosofo greziarrek konturaturik zeuden ezen, igurtzitako anbarezko materialek erakarri egiten zituztela gorputz arinak, hala nola txirlorak eta hautsa, eta gainera [[magnetita]] izeneko [[mea]] edo minerala gai zela burdina erakartzeko. Beraz ezaguna zuten [[Magnetismo|magnetismoa]].
[[Fitxategi:De Magnete Title Page 1628 edition.jpg|thumb|193x193px|''De Magnete'' (1600) liburuaren izenburu-orrialdea.]]
 
=== Fenomeno elektriko eta magnetikoen azterketa fisikoaren abiapuntua ===
Bi mila bat urte geroago, [[William Gilbert]]-ek fenomeno elektrikoak eta magnetikoak izendatu eta bereizi zituen ''[[:es:De_magnete|De Magnete]]'' (1600) izeneko liburuan. Bertan, elektrizitateari buruzko lehenengo aipamenak egin zituen.
 
Ondoko bi mendeetan, asko garatu zen fenomeno elektriko eta magnetikoei buruzko ezagutza:
* Jadanik XVIII. mendean bazekiten iparrorratzak perturbatu egiten zirela tximisten eraginez. Horrek [[Elektrizitate|elektrizitatea]]<nowiki/>ren eta magnetismoaren arteko loturaren bat adierazten zuen, baina oraindik ezin zuten lotura hori ulertu, ez eta egoera hori esperimentu batean birsortu.
*[[Charles-Augustin de Coulomb|Charles-Augustin Coulomb]]-ek (1737-1806) enuntziaturiko elektrizitatearen eta magnetismoaren legeek bereizi egiten zituzten bi arlo horiek, nahiz eta forma matematiko berbera izan.
*[[Fitxategi:Ampere Andre 1825.jpg|thumb|203x203px|André-Marie Ampére.]]Ondoren, 1820an, [[Hans Christian Ørsted]]-ek (1777-1851) fenomeno berezia behatu zuen esperimentu batean: korronte elektriko jarraitua zeraman kable zuzen batek desbideratu egiten zuen ingurura hurbildutako iparrarrorratza.
* Urte berean, 1820an, [[André-Marie Ampère]]-k (1775-1836) agerian jarri zituen korronte elektrikoen eta efektu magnetikoen arteko erlazioa, eta ondorioztatu zuen ezen iman oro korronte elektrikoek sortuak zirela.
 
Gauzak horrela, XIX. mendearen erdialdetik aurrera, elektromagnetismoaren eta elektrotekniaren garapenarekin batera, ohikoa izan zen korronte elektrikoaren unitatea Ampère-k proposaturiko bidetik definitzea. Baina definizioa ez zen uniformea, eta lurralde bakoitzak bere unitate estandarra zeukan.
1.162

edits