«Kristautasun»: berrikuspenen arteko aldeak

53 bytes removed ,  Duela 6 hilabete
ez dago edizio laburpenik
'''Kristautasuna''' [[abrahamdar erlijio]] [[Monoteismo|monoteista]] bat da, [[Jesus Nazaretekoa]]ren bizitza eta irakaspenetan oinarriturik dagoena. [[Kristau]]ek [[Kristo]] izena ematen diote Jesusi. [[Munduko erlijio nagusiak|Munduko erlijiorik zabalduena]] da, 2.400 milioi jarraitzaile baino gehiago baititu, gizaki bizien % 33. [[Kristautasuna herrialdeen arabera|Munduko herrialdeen bi herenetan]] [[kristandade|erlijiorik hedatuena]] da. Haren jarraitzaileen ustez, Jesus [[Jainkoaren Semea]], [[Logos]]a eta [[Salbazioa kristautasunean|gizateriaren salbatzailea]] da; [[Biblia]]ko [[Itun Zaharra|Itun Zaharrean]] aipatzen zen [[Mesias]]a dela uste dute, eta haren bizipenak [[Itun Berria]]n bildurik daude.
 
Kristautasunak eta [[Etika kristaua|bere etikak]] [[Kristautasunaren papera zibilizazioan|paper garrantzitsua]] izan dute [[Mendebaldea (kultura)|Mendebaldeko zibilizazioaren]] sorrera eta egituraketan, bereziki [[Antzinaro Berantiarra|Antzinaro Berantiarrean]] eta Erdi Aroan. [[Esplorazioen Aroa]]n zehar kristautasuna Amerika, Ozeania, Saharaz hegoaldeko Afrika eta munduko beste hainbat lekutara heldu zen [[misiolari]] eta [[kolonialismo]]aren bidezh, eta bere hedapena ziurtatu zuen [[Erlijio gerra|erlijio gerrekin]] edo [[Inkisizioa]] bezalako erakundeekin.
 
== Jatorria eta eratze-bidea ==
Anonymous user