«Berengela Nafarroakoa»: berrikuspenen arteko aldeak

t
ez dago edizio laburpenik
t
[[Antso VI.a Nafarroakoa]]ren eta [[Antsa Gaztelakoa]]ren alaba zaharrena zen. Haren haurtzaro eta gaztaroari buruz ez dago datu zehatzik. 1185ean erregeak [[Elo|Monreal]] eman zion Berengariari.<ref>{{erreferentzia | izenburua=Queens Consort, England's Medieval Queens | abizena=Hilton | izena=Lisa | orrialdea=142 | urtea=2008 | argitaletxea=Weidenfeld & Nichelson | isbn=978-0-7538-2611-9 }}</ref> Arrazoi diplomatiko eta dinastikoak kontuan izanik, 1190ean [[Leonor Akitaniakoa]]k bere seme [[Rikardo I.a Ingalaterrakoa|Rikardo Lehoi Bihotzaren]] eta Berengelaren arteko ezkontza hitzartu zuen. Ituna ospatzeko, oturuntza egin zuten [[Erriberri]]ko [[Erriberriko Errege Jauregia|Nafarroako Erregeen Jauregian]]<ref>{{erreferentzia | izenburua=Eleanor of Aquitaine, a Life | abizena=Weir | izena=Alison | orrialdea=260 | urtea=1999 | argitaletxea=Jonathan Cape | lekua=Londres | isbn=0-345-40540-4 }}</ref>.
 
[[1191]]n Berengela printzesa [[Saladin I.a|Saladinoren]] aurkako [[Hirugarren Gurutzada|Gurutzadako]] ontzidian ontziratu zen, Siziliako erregina [[Joana Ingalaterrakoa (1165-1199)|Joanarekin]] batera (Rikardo Lehoi Bihotzaren arreba). [[Marseilla]]ko portutik 200 ontzi baino gehiago irten ziren, baina handik bi egunetara ekaitz batek multzoa banandu eta hiru ontzi [[Zipre]]ra iritsi ziren, Berengela eta Joana zeramatzana barne. Isaak enperadorea zen orduan uhartearen agintean eta ontzietako bidaiariak atxilotzeari ekin zion, hauek lurra zapaldu orduko. [[Palestina]]n zegoen Rikardo Lehoi Bihotzek egoeraren berri jaso eta hirutan eskatu zion enperadoreari atxilotuak aska zitzan. Berengela eta Joana itsasontzian ziren artean. Azkenean Ingalaterrako erregeak Isaaken kanpamendua eraso eta menpean hartu zuen enperadorea. Eta Rikardoren arrebak eta Berengelak Zipreko lurra zapaldu ahal izan zuten<ref name="irazusta">{{erreferentzia|izena=Nagore |abizena=Irazustabarrena |url= https://www.argia.eus/argia-astekaria/2057/erresuma-zapaldu-ez-zuen-erregina | izenburua= Erresuma zapaldu ez zuen erregina |sartze-data=2020-3-1 |argitaletxea= ''Argia'' astekaria, 2006ko urriak 8, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0, argia.eus}}</ref> Urte bereko [[maiatzaren 12]]an ezkondu ziren Rikardo Lehoi Bihotza eta Berengela, Zipren bertan, [[Limasol]]en. Egun berean erregeak koroatu zuen emazte berria. Nafarroako printzesa zen Ingalaterrako erregina berria. Ezkontzan, besteak beste, Bernard Lakarra Baionako apezpikuak hartu zuen parte<ref name="irazusta"/>.
 
Berengela senarrarekin batera zen azken horrek Kreta menpean hartu zuenean, baita, ondoren, [[Akre (Israel)|Akre]] hiriarekin gauza bera egin zuenean ere. Rikardok Gurutzadan jarraitu zuen orduan, baina berehala lehentasunak Frantziara eraman zuen, bere aurkako erreboltak itzaltzera. Baina [[Henrike VI.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Henrike VI.a]], Alemaniako enperadoreak Rikardo atxilotu eta [[1194]]a arte giltzapean izan zuen. Orduan Berengela erreginak eta Joana koinatak Erroman bilatu zuten babesa, baita [[Zelestino III.a]] aita santuak eman ere. Sei hilabetez han izan ondoren, bidaia luze eta neketsua egokitu zitzaien biei: [[Pisa]]ra iritsi ziren lehenik, handik [[Genova]]ra joateko. Marseilla izan zen hurrengo geldialdia; handik [[Tolosa Okzitania|Tolosako]] mugetara iristea lortu zuten eta azkenik, Saint Guilleseko kondearen babesean, [[Poitou]]raino iritsi ziren<ref name="irazusta"/>.
33.898

edits