Atseginen baratzea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
t zuz. gramat.
2. lerroa:
'''''Atseginen baratzea'''''<ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/contenidos/informacion/dih/es_5490/adjuntos/estilo_liburua/onomastika/IZEN_ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak''].</ref> [[Jeronimo Bosch]] margolariak eginiko [[Triptiko|triptikoa]] da, gaur egun [[Madril]]go [[Pradoko Museoa|Pradoko museoan]] dagoena. Margolariaren lanik ezagunena eta asmo handikoena da.
 
Erdiko panela karratua da (220 × 195 cm) eta alboetako panelak angeluzuzenak (220 × 97.5 cm). Alboetako panelak erdikoaren gainean toles daitezke, lana erabat itxiz. Ezkerreko panelean [[Jainko]]a [[Adam]] eta [[Eva]]rekin batera agertzen da, erdikoan gizaki biluzi andana sexuaageri egitenda [[Sexu harreman|sexu jardunean]], eta eskuinekoan [[Infernu|infernuratutakoen]] tormentuak.
 
Gehienetan, bizitzaren tentazioen arriskuez ohartarazten duen margolan didaktikoa dela irizten diote arte historialariek eta adituek. Hala ere, [[sinbolismo]]en ugaritasunak, batez ere erdiko panelekoak, bidea utzi du interpretazio gehiago egiteko mendeetan zehar, [[paradisu]] galduaren panorama izan zitekeelakoan.
19. lerroa:
 
=== Margolana itxita ===
Bi alboetako panelak erdikoaren gainean itxita daudenean kanpoaldeko margolana ikus daiteke (220 x 195 cm). Irudi honek [[Hasiera (Biblia)|Lurraren sorrerari]] egiten dio erreferentzia, ziurrenik sorreraren hirugarren egunari.
 
Kanpoaldeko margolan honetan ez da oraindik gizaki edo animaliarik agertzen, landare eta mineralak ikus daitezke soilik, eta dena inguratzen duen itsasoa ere bai.
 
Barruko hiru paneletan ikus daitezkeen margoekin alderatuta, kanpokoak askoz ere kolore gutxiago du, gris tonoetan egina dago batez ere, Eguzki eta Ilargirik gabeko mundu bati dagokion moduan. Koloreen erabilera ezberdin honen bidez barrukoak eta kanpokoak irudikatzen duenaren arteko kontrastea nabarmenagoa da.
 
Goiko aldean, ezkerretara, [[Jainko Aita|Jainkoaren]] irudi txiki bat ere agertzen da.
 
=== Margolana irekita ===
Margolana irekita dagoenean hiru atal bereiz ditzakegu: [[Paradisu|Paradisua]], [[Infernu|Infernua]] eta Delizien lorategia.
[[Fitxategi:El jardín de las Delicias, de El Bosco.jpg|erdian|thumb|663x663px|Atseginen baratzea. Margolana irekita.]]
 
{{zuzendu| zatia = Hemendik aurrera, artikulu}}
 
==== Ezker panela: Paradisua ====
Ezkerreko panelean Paradisuaren irudikatzea ikus dezakegu, zehazki Adam eta Evak Jainkoaren bidez ([[Jesus Nazaretekoa|Jesusen]] bidez irudikatua kasu honetan) elkar ezagutzen duten momentua. Eskuinean ikusten den palmondoak ongiaren eta gaitzaren zuhaitza irudikatzen du, tentazioaren sugea kiribilduta agertzen da bertan.

Lehen begiradan bake eta lasaitasunez beteriko Paradisu perfektua ikusten ari garela dirudien arren, hobeto begiratuz gero, perfekzio hori apurtzen duten hainbat seinale ikusiko ditugu: animalien arteko borrokak, adibidez. [[Deabru|Deabrua]] bera ezkutuan agertzen da panel honetan, urmaelean edo arroketako formetan antzeman daiteke.
 
==== Eskuin panela: Infernua ====
Eskuineko panelak infernua irudikatzen du. Goiko aldean infernua modu klasikoan irudikatzen da: kea, sua, tortura... Erdiko aldean Erdi Aroko torturetan ohikoa zen praktika ikusten dugu, hau da, hotza eta beroaren nahasketa.

Beheko zatian musika instrumentu ugari agertzen dira, horregatik Infernu"infernu musikalamusikal" bezaladeitu ezagutzenizan dazaio zati hauhoni; instrumentuak sarritan sexuarekin lotutako elementu bezala erabiltzen dira. Sinbolismoz beteriko hainbat figura agertzen dira.
 
==== Erdiko panela: Delizien lorategia ====
Erdiko panelean Paradisu faltsua agertzen zaigu, humanitateak bekatuan[[Bekatu|bekatuaren]] aurrean amore eman eta galbiderantz doanekoa. Gorputz biluzi ugari agertzen dira eta mota guztietako sexu harremanak ikus ditzakegu, baita animalia eta landareen artekoak ere.
 
Beheko zatian fruitu handiak jaten dituzten talde edo bikoteak ikus ditzakegu; fruituek [[Sexu harreman|sexuari]] eta [[Lizunkeria|lizunkeriari]] egiten diete erreferentzia. Hemen pertsonak giltzapetzen dituzten egitura bitxiak ere ikus ditzakegu; bekatuan eta lizunkerian betirako harrapatuta geratu direla ikusarazi nahi digu honek. Lakuak ere ez dira garbiak, bekatu guztiak bertatik sortzen baitira. Lakuaren inguruan persona biluzi asko animalien gainean agertzen dira lizunkeria irudikatuz.
 
Deigarria da zenbait animalia eta landareren tamaina, batzuetan gizakiak baino handiagoak baitira. Alderantzizko munduaren ideiaren erakusgarri da hau. Honekin batera, beste ezaugarri nabarmen bat da ez direla gizon eta emakumeak elkarren artean ondo bereizten, baliteke modu honetan egileak esan nahi izatea humanitate osoa zegoela bekatuan.
 
== Erreferentziak ==
 
{{Erreferentzia zerrenda}}
 
== Kanpo estekak ==
{{autoritate kontrola}}
 
{{Erreferentzia zerrenda}}
 
[[Kategoria:XV. mendeko margolanak]]