«Doris Lessing»: berrikuspenen arteko aldeak

3.452 bytes added ,  Duela 5 hilabete
ez dago edizio laburpenik
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Doris Lessing''', jaiotzez '''Doris May Tayler''' ([[Kermanxah]], gaur egungo [[Iran]], [[1919]]ko [[urriaren 22]]a - [[Londres]], [[Erresuma Batua]], [[2013]]ko [[azaroaren 17]]a<ref>[http://www.eitb.com/eu/kultura/osoa/1757196/doris-lessing-hil-da--94-urte-zituela-zendu-da/ Doris Lessing idazlea hil da] Eitb.com</ref>) [[ingeles]]ezko idazlea izan zen. Batez ere, ''The Grass is Singing'' eta ''The Golden Notebook'' eleberriengatik da ezaguna. [[2007]]an [[Literaturako Nobel Saria|Literaturako Nobel saria]] jaso zuen<ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=The Nobel Prize in Literature 2007|hizkuntza=en-US|url=https://www.nobelprize.org/prizes/literature/2007/summary/|aldizkaria=NobelPrize.org|sartze-data=2020-03-01}}</ref>.
 
== Bizitza ==
[[Kermanxah]]n ([[Iran]]) jaio zen, [[Ingalaterra|ingeles]] gurasoak zituela. [[1925]]ean familia [[Hego Rhodesia]] (egungo [[Zimbabwe]]) britainiar koloniara joan zen bizitzera. 1939an inguruan han ezkondu zen, eta bi ume (John eta Jean) izan zituen bere lehen senar Frank Wisdomekin. 1943an harengandik dibortziatu eta 1945ean [[Gottfried Lessing]]ekin ezkondu zen. Harengandik ere dibortziatu ostean, [[1949]]an [[Londres]]a itzuli eta idazteari ekin zion buru-belarri. Handik urtebetera ''The Grass is Singing'' ([[1950]], ''Belarra kantari'', [[Koro Navarro]]k itzulia) eleberria argitaratu zuen. Idazle konprometitua izan zen, baina [[1954]]an [[komunismo]]az arnegatu zuen, politikarekin erabat desilusionaturik.
 
Bereak dira ere, besteak beste, ''The Golden Notebook'' ([[1962]]), ''The Four-Gated City'' ([[1969]]), ''Briefing for a Descent into Hell'' ([[1971]]), ''Memoirs of a Survivor'' ([[1974]]), ''Shikasta'' ([[1979]]), ''The Marriages Between Zones Three, Four and Five'' ([[1980]]), ''The Sirian Experiments'' ([[1980]]), ''The Making of the Representative for Planet 8'' ([[1982]]), ''The Sentimental Agents in the Volyen Empire'' ([[1983]]) eta ''The Fifth Child'' ([[1988]]). [[1999]]an Katalunia Nazioarteko Saria jaso zuen, [[2001]]ean Letretako [[Asturiasko Printzea Sariak|Asturiasko Printzea saria]]<ref name=":1">{{Erreferentzia|izenburua=Doris Lessing - Fundacion Príncipe de Asturias|data=2007-10-11|url=https://web.archive.org/web/20071011161239/http://www.fundacionprincipedeasturias.org/esp/04/premiados/discursos/discurso730.html|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2020-03-01}}</ref> eta [[2007]]an [[Literaturako Nobel Saria|Literaturako Nobel saria]].
 
== Bere lana ==
Lessingen obrak kutsu autobiografiko handia du; asko inspiratzen da bere Afrikako bizipenetan, bere haurtzaroan eta bizitzako deseingainu sozial zein politikoetan, [[Feminismo|feminista]], [[Komunismo|komunista]], [[Bakezaletasun|pazifista]] eta [[Antikolonialismo|antikolonialista]] bilakatu zutenak. Bere nobelen gaiak gatazka kulturala, arrazakeriak sortutako injustizia, kontzientzia indibiduala eta ongi komuna dira. Guztira 50 nobela inguru eta kontakizun labur ugari idatzi zituen; gainera, antzerkia, saiakera eta biografia bezalako beste alor batzuetan ere murgildu zen.
 
1962an argitaratu zuen bere lan famatuena, ''The Golden Notebook,'' errebindikazio feministen ikur bilakatu zuelarik. Aurreko liburuetan bezala, kritika sozialaz gain nobela psikologiko eta existentzialean sakondu zuen. ''Childen of Violence'' lanean bere biki literarioaren, Martha Questen, identitatearen bilaketa kontatzen du. [[Afrika]] eta [[Ingalaterra|Ingalaterran]] kokatzen da sistema koloniala kritikatu eta bere ondorioak aztertzeko; hala nola, beltzen eta zurien arteko harremanak, emakumearen egoera edota artisten egoera.
 
Idazle gazte ezezagunen egoera zaila ezagutarazteko ''The Diary of a Good Neighbour'' idatzi zuen. 1979 eta 1983 bitartean zientzia fikzioarekin saiatu zen, ''Canopus in Argos'' bildumarekin, sufismoan oinarritua.
 
76 urte zituela, 1995ean, [[Hegoafrika|Hegoafrikara]] itzuli zen bere alaba eta bilobak bisitatzera; horrez gain bere autobiografiaren lehen atala aurkeztu zuen, ''Under my Skin'' (1994). Besoak zabalik hartu zuten Doris Lessing, nahiz eta bere obran landutako gaien ondorioz herrialdetik bota zuten 40 urte lehenago.
 
Doris Lessing ideia liberaleko idazle konprometitutzat hartzen da, berak inoiz mezu politikorik bidali nahi izan ez zuen arren. Kausa marxista, antikolonialista, segregazionismoaren aurkako borrokaren eta feministen ikurra izan zen.
 
2007an [[Literaturako Nobel Saria|Literatura Nobel Saria]] jaso zuen "emakumeen bizipenak eta zibilizazioaren banaketa eszeptizismoz, pasioz eta indarrez kontatzeko gaitasunagatik"<ref name=":0" />.
 
== Sariak ==
Emakume idazle gutxitako bat izan zen Europako literatur sari ospetsuenak irabazten.
 
* Somerset Maugham Saria - 1954
* Booker Sarian finalista - 1971
* Frantziako Prix Médicis - 1976
* Europear Literaturako Austriar Saria - 1982
* Shakespeare Prize Alemaniako Errepublika Federalean - 1982
* Booker Sarian finalista - 1985
* WH Smith Literary Award - 1986
* Italiako Internazionalle Mondello Saria - 1986
* Palmero Saria - 1987
* Grinzane Cavour Prize - 1988
* James Tait Black Prize ingeles literaturan - 1995
* XI Premio Internacional de Catalunya<ref>elpais.com/diario/1999/05/21/catalunya/927248866_850215.html</ref> - 1999
* [[Asturiasko Printzesa Sariak|Asturiasko Printzea]] Saria<ref name=":1" /> - 2001
* David Cohen British Literature Prize - 2001
* Dupont Pluma de Oro Saria - 2002
* Literatura Nobel Saria - 2007
 
== Bibliografia hautatua ==
174

edits