«Lurra»: berrikuspenen arteko aldeak

No change in size ,  Duela 2 urte
eu map
t (Autoritate kontrola jartzea)
(eu map)
=== Plaken tektonika ===
{{sakontzeko|Plaken tektonika}}
[[Fitxategi:Plates tect2 eneu.svgpng|thumb|Munduko plaka tektonikoen mapa.]]
[[Fitxategi:Tectonic plate boundaries.png|thumb|Muga motak adierazten dituen eskema]]
[[Plaken tektonika]]ren teoriaren arabera, Lurraren azala plaka deritzen zenbait zatitan banatuta dago. Plaka horiek [[litosfera]]-zati mugikorrak dira; beraz, [[lurrazal kontinental]]az edota [[lurrazal ozeaniko]]z eta [[mantu]] zati batez osatuta daude, eta 80 eta 150 km bitarteko lodiera dute. Litosfera-zatiak edo plakak, denbora-eskala geologikoan, makurdurarekiko zurruntasunik gabeko fluido [[likatsu]]en gisan jokatzen duen [[astenosfera]]ren gainean mugitzen dira, 1-20 cm/u bitarteko abiadurarekin<ref>{{Erreferentzia|izena=Arturo Apraiz|abizena=Atutxa|izenburua=Plaka-tektonika: Lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria|argitaletxea=UEU|hizkuntza=eu|data=2005-12-31|url=http://www.buruxkak.eus/liburua/plaka-tektonika-lurraren-funtzionamendua-ulertzeko-teoria/216|isbn=9788484380757|sartze-data=2019-01-07}}</ref>. Beraz, plakak esfera baten gaineko estalki-zati mugikor gisa irudika daitezke. Plaken etengabeko mugimenduen eraginez, esfortzu izugarriak sortzen dira, eta horiek plaken arteko mugetan lurrikara edo prozesu magmatikoen bitartez islatzen den [[deformazio]]a eragiten dute. Deformazioa, batez ere, plaken arteko mugetan pilatzen denez, plakek gorputz zurrun gisa jokatzen dutela onartzen da. Plaken mugimenduaren arabera, hiru muga-mota bereizten dira: [[muga dibergente]]ak, non plakak elkarrengandik urrundu egiten baitira ([[rift]] kontinentalak eta [[ozeano-gandor]]rak); [[muga konbergente]] edo [[subdukzio-eremu]]ak, non plaken hurbilketa-mugimenduaren ondorioz plaka bat bestearen azpitik mantuan barneratzen baita; eta muga kontserbakorrak edo [[faila transformatzaile]]ak, zeinetan plaken mugimendua horizontalki eta norabide berean gertatzen baita litosfera sortu edo deuseztatu gabe<ref name="ZT">{{Erreferentzia|abizena=Apraiz|izena=Arturo|argitaletxea=Elhuyar|izenburua=Plaken tektonika|lana=ZT Hiztegi Berria|url=https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/eu/plaken%20tektonika|aldizkaria=zthiztegia.elhuyar.eus|sartze-data=2018-12-16}}</ref>.