Nafarroako konkista: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Eztabaidaren arabera artikulua birmoldatzen
tNo edit summary
17. lerroa:
|galera2=
|}}
'''Nafarroako konkista''' 1512. urtetik 1529 arte iraun zuen eta, bertan, Gaztela-Aragoiko Koroek, monarkia beraren pean elkartuta, beren armadez iraunkorki okupatu zuten euskal erresuma hainbat erasotangatazkaren ondoren. Fernando II.a Aragoiko erregeak zuzendutako 1512ko udako inbasioak gauzatu zuen Nafarroako Erresumaren okupazioa, [[Fadrique Álvarez de Toledo|Fadrique Álvarez de Toledo Albako dukearen]] gidaritzapean; Katalina eta Joan errege-erreginak etsipenez egin zieten aurre Fernando erregearen tropa handi eta indartsuei, alferrik.
 
Nafar birkonkista ahaleginak Petri Nafarroakoa mariskalak zuzendu zituen 1516ko [[martxoaren 25]] arte. Urte horretan, nafar errege-erreginei Henrike II.a semeak hartu zien errelebua eta, agintari espainiarren aldean, Fernandori eta [[Francisco Jiménez de Cisneros|Cisneros kardinalari]] [[Karlos V.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Karlos V.a enperadore]] gazteak. Cisnerosek Nafarroako gazteluak eraisteko agindu zuen 1517an nafar erresistentzia zapuzteko. Nafar subiranistek kontraerasoa jo zuten, [[André Foixkoa]] Asparrotseko jaunak zuzenduta, 1521eko nafar-gaskoi espedizio baten buru, erresuma laburki berreskuratu zuena; Noaingo Batailan, ordea, garaituak izan ziren.