Patata: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
glukosa eta zlulosa. Bideoa
11. lerroa:
 
Lurpeko zurtoinetan eratzen duen alea da jateko ona den bakarra. Gainerako zati guztietan [[solanina]] izeneko [[alkaloide]]a baitu. Lantzen diren patata guztiak ''Solanum tuberosum ''motakoak dira; mota horrek, ordea, aldaera asko ditu. Aldaera horiek alearen itxuraren edo kolorearen arabera sailka daitezke; ale hori formaz biribila, arrautza itxurakoa edo luzarana, eta ale horren azala eta mamia zuriak, horixkak, gorrixkak izan daitezke. Sailka daitezke, bestalde, duten aleari ematen zaion erabileraren arabera, batzuek gizonaren elikagaitarako erabiltzen baitira, eta besteak berriz ganaduen bazkatarako. Jateaz aparte edari biziak egiteko ere erabiltzen da. Patata [[Txile]]ko hegoaldekoa da berez. [[Andeak|Ande]] mendien inguruetako lurraldeetan zabaldua zegoen [[Kristobal Kolon]] Ameriketara iristerako, eta amerindiarren artean oso erabilia zen janari gisa. Europan espainiarrek zabaldu zuten, XVI. mendean, aurrena Espainian bertan eta gero beste lurraldeetan. Baina ez bakarrik Europan; Hego Ameriketako iparraldean eta Ipar Ameriketako hegoaldean ere zabaldu zen espainiarrak hara iritsi ondoren. Digeritzen oso erraza da patata, eta gizakiok bizitzeko behar ditugun elikagai asko ditu: [[C bitamina]], [[aminoazido]]ak, [[proteina]]k eta [[tiamina]], besteak beste. Gaur egun, mundu guztian hedatua dago patata, eta munduan gehien lantzen den barazkia da. Munduan ekoizten den patataren % 70 Europan eta Sobietar Batasuna zeneko lurraldeetan ekoizten da; Afrikan eta Asian, berriz, Japonian izan ezik, oso gutxi. Asko dira patatari eritasunak eragiten dizkioten [[birus]] eta zomorroak. Horietan ezagunena [[patata-zomorro]]a da.
[[Fitxategi:Almidoitik_zelulosara.webm|ezkerrera|thumb|Patataren glukosa-unitateen arteko lotura jakin batekin zelulosa lortzen da.]]
Patatik [[glukosa]] atera daiteke, [[zelulosa]] ere bai. Zelulosarekin filmak ikusteko [[Zeluloide|zeluloidea]] ere egiten da.
 
== Euskal Herriko aldaera ezagunenak ==