Laguntza:Ikusizko Editorea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
5. lerroa:
 
==Lehendabizi egin beharrekoa==
Ez da beharrezkoa, baina lehendabizi, aholkatzen dizugu '''kontu bat sortzea''': mesedez [[Berezi:KontuaSortu|bete '''formulario erraz hau''']]. Behin fitxa betetakoan eta erabiltzaile izen bat eskuratuta, sartuko dugun testua argitaratu baino lehen probak egiteko, [[Special:MyPage/Proba orria|joan '''Proba orrira''']] (1. irudia), "[[Wikipedia:Eztabaida orria|Nire eztabaida orria]]"ren aldamenean. Klikatu hor (egiaztatu <u>Euskarazko Wikipedian</u> zaudela, eta ez beste hizkuntza batean!).
 
 
 
18 ⟶ 19 lerroa:
 
==Artikulua ataletan antolatzen==
Orain, Ikusizko Editorean zaude eta, edozein testu tekleatu ahala, geratuko den bezalaxe ikusiko duzu, egin proba! Letra eta zenbaki soilak dira Wikipedia orrietan lehenetsia den testu formatua eta tamaina: "Paragrafo" formatua, testu soila. Orain, berriz, '''atalen izenburuak (atalburuak) idatzi nahi dituzu''', kodeetan denbora galdu gabe. Joan goiko menu barrako "Paragrafoa" goitibeherako menura (3. irudia), eta '''aukeratu behar duzun atalerako izenburua''' (lehen mailako atalburua, azpiatalburua, bigarren azpiatalburua, etab.).
 
 
65 ⟶ 66 lerroa:
 
 
Hala ere, agertuko ez balitz, klik egin artikuluko behealdean, erreferentziaren (aipamenaren) datu osoak agertuko diren zatian. Orain, menu barrako '''"Txertatu"ren bidez'''ren bidez (7. irudia), ireki goitibeherako menua eta '''aukeratu hor "Erreferentzia-zerrenda"'''. Erreferentziak artikuluko behealdean agertuko dira, baina txukun geratzeko, '''atal bat sortu'''ko duzu ("Paragrafoa" menuaren bidez, ikus goian). Eman atal horri '''atalburu izen bat: "Erreferentziak"'''. Horrela txukun-txukun geratuko da!
 
 
71 ⟶ 72 lerroa:
 
== Proba orrian ondu duzun artikulua argitaratu ==
Orain zure testua eta haren diseinua txukun ikusten dituzu, baditu hainbat esteka, segur aski erreferentziak, argazkiak, etab. '''Artikulua argitaratu''' nahi duzu (=gorde eta ikusgai jarri). Joan goiko eskuin ertzera eta klikatu [[File:VisualEditor_toolbar_actions-eu.png|170px|link=|alt=Esteka]] botoi angeluzuzen urdinean. Leiho bat irekiko zaizu: klikatu berriz botoi urdina (8. irudia). Orain gorde egin dira zure aldaketak, proba orrian.
 
Orain, osatu duzun artikulua Wikipediako orri nagusian jarri nahi duzu. Horretarako, ireki EU Wikipediako '''beste fitxa bat'''. Bertan, bilaketen koadroan (goiko eskuin ertzean), bilatu zure artikuluak izan ditzakeen izenburu desberdinak, oraindik existitzen ez dela egiaztatzeko (hori normalean ezer idazten hasi baino lehen egiten da).
 
Ondu duzun artikulua kontzeptu entziklopediko orokor bat bada, ez jarri artikulurik (= a/ak) hitz atzean (adibidez, "[[Eguzki-energia termiko]]"), bestela bai, jarri (adibidez, "[[Kaliforniako urre sukarra]]"). Artikulua existitzen ez bada, sartu duzun izenburua [[esteka gorri gisa|hau bezalako '''esteka gorri gisa''']] agertuko da. Klikatu hor eta ireki esteka: hutsik dago orain. Joan zure Proba orrira, eta '''kopiatu''' edizio koadroan orain arte '''egin duzun guztia''' (Ctrl+C); gero, '''joan esteka gorrira,''' ireki edizio koadroa, eta itsatsi kopiatutako guztia hor (Ctrl+V izaten da).
[[File:VisualEditor save dialog eu.png|thumb|350px|Aldaketak egindakoan agertzen den Laburpen leihoa (8. irudia)]]Behin aldaketa guztiak egin dituzunean, ikusi nola geratzen den dena eta, gustura bazaude, '''klikatu "Aldaketak argitaratu"''' botoia eta leiho bat agertuko zaizu. Bertan '''adierazi [[Laguntza:Laburtzapenak|laburki egindako aldaketak]]''', eta '''klikatu berriz''' "Aldaketak argitaratu" botoi urdinean (8. irudia). Oso ondo, orain zure aldaketak edonorentzat bistan daude!
 
==Artikulua Wikipediara saretu==