Akitaniera Sorian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
5. lerroa:
 
== Kontestua ==
Tierras Altas eta San Pedro Manrique eskualdeak Cidacos eta Linares ibaiek zeharkatzen dituzte eta Calahorra-Alfaro eskualdeekin komunikatuta daude ibar horren bidez. Dagoneko 1988. urtean, eta orduan ezagutzen ziren inskripzioetan oinarrituta, Tierras Altas eta San Pedro Manrique eskualdeetan, zeltengandik eta zehazki zeltikoen familian sartzen diren eta Sorian kokatzen ziren pelendoneengandik bereiz zitekeen etnia batez hitz egiten hasi zen. Iberiar eragina egon zitekeela ulertu zen orduan. Errioxan aurkitutako beste inskripzio batzuekin antzekotasunak aurkitu ziren, hain zuen ere, Cidacos eta Linares ibaien ertzetan dauden eskualdeetan agertutakoekin.<ref> (esGaztelaniaz) Gómez-Pantoja Fernández-Salguero, Joaquín eta Alfaro Peña, Eduardo: [https://www.academia.edu/611604/Indigenismo_y_romanizaci%C3%B3n_en_las_tierras_altas_de_Soria Indigenismo y romanización en las tierras altas de Soria]. Hemen: ''Villar Liébana, Francisco eta Fernández Alvárez, María Pilar'' (koord.) (2001): ''Religión, lengua y cultura prerromanas de Hispania.'' 169-188 or. <nowiki>ISBN 84-7800-893-4</nowiki>.</ref>
 
2001etik aurrerako kanpainetan, guztira bost aldare-harri eta 34 hilarri aurkitu zituzten, ikerketa zeharo berri baten bidean jarri zituztenak. Hilarriei eginiko ikerketa epigrafikoen arabera, Alfaro Peñaren iritziz, [[akitaniera]] (alegia, baskoien hizkuntza, gaur egungo euskararen aurrekoa) lehenago iritsi zen Soriako iparraldera [[zeltera]] eta [[latin]]a baino.<ref>{{Erreferentzia|izena=Eduardo|abizena=Alfaro Peña|izenburua="Oppida" y etnicidad en los confines septentrionales de la Celtiberia|data=2018|url=http://uvadoc.uva.es/handle/10324/28659|hizkuntza=es-ES|sartze-data=2019-08-19}}</ref>
 
===Erromatarren ohitura funerarioak===