Parmenides: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Bandalismoa desegin
Error ortográfico corregido
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor app edizioa iOS app edit
3. lerroa:
 
== Bizitza ==
Parmenides Elean jaio zen. [[Herodoto]]ren arabera, greziar kolonia hau K.a 535 urte inguruan sortua zen. Bere daten gainean ez dago akordiorik. [[Diogenes Laerzio]]k K.a. 500 urtea aipatzen du Parmenidesen loratze-urtea bezala eta, onartzekotan, bere jaioteguna K.a. 540 inguruan. Baina [[Platon]]ek (''Parmenides ''elkarrizketan) esaten du Parmenides Atenasenen egon zela 65 urte zituela Sokrates gaztea zenean (K.a. 450). Honek, egia izatekotan, K.a. 515 jaioteguna ekarriko luke.
 
[[Xenofanes]]en eta Aminiaren ikaslea omen zen, nahiz eta bere pentsamenduan Xenofanesen eragina argiagoa izan. Nolanahi ere, kultu bat eskaini zion Aminas bere maisuari Eleako hirian. Parmenidesek Eleako Eskola sortu zuen. [[Zenon Eleakoa]] eta [[Melisos Samoskoa]] Eleako filosofoak izan ziren. Zenon bere ikasle eta ''[[eromenos]]'' (maitale gaztea) izan zen.