Agaramontar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
10. lerroa:
Joan Aragoikoa [[1479]]ko urtarrilean hil ondoren, Leonor bilakatu zen Nafarroako erregina, baina bi aste geroago bera ere hil zen. Beraz, [[Frantzisko I.a Nafarroakoa|Frantziskok]], Leonorren eta Gastonen semeak, jaso zuen Nafarroako tronua, [[Foixko Konderria|Foix]]ko eta [[Bearnoko Bizkonderria|Biarnoko]] jabegoekin batera. Agaramontarrak leial izan zitzaizkion Frantziskori, eta baita haren ondorengo [[Katalina I.a Nafarroakoa|Katalina I.ari]] ere. Bitartean, [[Fernando II.a Aragoikoa]], Joanen ondorengoa Aragoiko Erresuman, Nafarroako alderdien arteko etsaigoaz baliatu zen beaumontarrak beregana biltzeko.<ref name="auñamendi"/> Horiek horrela, [[1512]]an Fernandok beaumontarren babesa izan zuen [[Nafarroako konkista|Nafarroa konkistatzeko]]; agaramontarrek, berriz, zapalketa latza jasan zuten.
 
Agaramontarrak hirutan saiatu ziren [[Nafarroako Erresuma]] askatzen: [[1512]]an, [[1516]]an eta [[1521]]an. 1516koan agaramontarren burua, [[Petri II.a (Nafarroako mariskala)|Petri, Nafarroako mariskala]], preso hartu zuten [[Erronkari]]n. Lehenik [[Atienza]]n eduki zuten gatibu, eta [[Simancas]]en geroago. [[1522]]ko azaroaren 24an, labankadaz hila agertu zen Simancasko kartzelan. 1521ean, beaumontar hirietako biztanle ugarik bat egin zuten saiakera legitimistarekin, [[Iruñe]]koak esate baterako. [[Henrike II.a Nafarroakoa|Henrike Albretekoaren]] aldekoek Nafarroa osoa askatzea lortu zutenarren, bainaerabateko desegigoa pairatu zuten [[Noaingo gudua]]n erabateko desegigoa pairatu zuten.<ref>{{erreferentzia|izena= Jon |abizena=Urruxulegi |url= https://nabarralde.eus/noaingo-gudua/ | izenburua= Noaingo gudua |sartze-data=2020-1-26 |argitaletxea= Nabarralde, 2009-08-12, nabarralde.eus}}</ref> Handik aurrera erresistentzia ahalegin txiki batzuk bainoez ziren izan, hala nola [[Amaiurko gazteluaren setioa|Amaiurko gaztelukoa]] eta [[Hondarribiko setioa|Hondarribiakoa]].<ref>{{erreferentzia|izena= Carlos |abizena=Sánchez Marco |url= http://www.lebrelblanco.com/27.htm?&cap=1&sub=tercerintento&sin=1#tercerintento | izenburua= Intentos de recuperación legitimista: tercer intento de mayo 1521 |sartze-data=2020-1-26 |argitaletxea= Historia medieval del Reyno de Navarra, lebrelblanco.com }}</ref>
 
== Erreferentziak ==