Zentzumen: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
No edit summary
3. lerroa:
'''Zentzumena''' hautematearen mekanismo [[fisiologia|fisiologikoa]] da; sentipen mota jakin bat hartarako den organo baten bidez hartzeko ahalmena.
 
Fisiologiaren ikuspegitik, zentzumena edo zentzumenezko atzematea organismoak bere inguru edo barne giroan gertatzen diren aldakuntzen aurrean batez ere horretarako bereziak dituen parte edo [[organo]]en bidez aldakuntza horietan eralgitzen den energia bizi prozesuetara bihurtuz erreakzionatzeko duen gaitasun edo mekanismoa da. Konplexutasun handiko animalia guztietan barne edo kanpo kitzikadurak [[nerbio-bulkada]] bihurtzen dira; bulkada horiek garunaren arlo berezietara igortzen dira, eta han aztertzen. Behin bulkada horiek aztertu direlarik, organismoa gai da kitzikadurari egoki erantzuteko.{{autoritate kontrola}}
 
== Gizakiek igar dezaketen zentzumenak ==
Bost zentzumen bereizi ohi dira animaliengan:
 
# [[Dastamen]]a ([[mihi]]an)
# [[Entzumen]]a ([[belarri]]etan)
# [[Ikusmen]]a ([[begi]]etan)
# [[Ukimen]]a ([[Azal (anatomia)|azalean]])
# [[Usaimen]]a ([[sudur]]rean)
 
Hauetaz gain, beste animaliek ez bezala gizakiok [[mintzamen]]aren gaitasuna ere badaukagu. Eta beste zentzumen batzuk ere bereizten dira, horren agerikoak ez badira ere: beroaren zentzumena, hotzarena, presioarena, oinazearena eta orekarena.
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}
 
== Kanpo estekak ==
{{autoritate kontrola}}
 
[[Kategoria:Zentzumenak]]