Labayru Fundazioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Labayru Hiztegiarekin linka
tNo edit summary
18. lerroa:
Fundazioak jarduera-eremua asko zabaldu du azken urteetan. [[Euskal literatura]]<nowiki/>ko idazlan klasiko zein berriak landu, gaurko irakurleen hizkuntza-irizpideetara ekarri eta argitaratu ditu Labayru Fundazioak. Hainbat bilduma edo liburu sorta hornitu ditu: ''[[Idatz&Mintz|Idatz & Mintz]]'' eta ''Litterae Vasconicae''.
 
Labayru Fundazioaren lanik handienetariko bat ''[[Labayru Hiztegia|Labaryu Hiztegia]]'' da. Hiztegi elebiduna da, euskara-gaztelania eta gaztelania-euskara bideak jorratu baititu; 100.000 berba eta esamolde baino gehiago batzen ditu. Horrez gain, Bizkaiko euskaren lexikorik handiena zehaztu du Labayru Hiztegiak, euskara batuarekiko lokarriak ugarituz eta estutuz bide batez. Helbide honetan kontsultatu daiteke: https://hiztegia.labayru.eus/.
 
Gaur egun, euskara- eta itzulpen-ikastaroak ere eskaintzen ditu, [[Bizkaiera|bizkaieraz]] zein [[euskara batua]]<nowiki/>n. Goi-mailako ikastaroak ere ematen dira Labayrun: itzulpen-ikastaroak eta euskara-teknikaria izateko ikastaroak. Hauek dira Labayru Fundazioaren esloganak: ''Dakigunetik ez dakigunera, Bizkaieratik batura'' eta ''Hizketa bizitik hizkuntza idatzira.''