Agaramontar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
4. lerroa:
Agaramont leinuaren lehendabiziko aipamena [[XII. mende]]koa da, [[Antso VII.a Nafarroakoa|Antso VII.a ''Azkarra'']] Nafarroako errege zela. Agaramontarren eta [[beaumontar]]ren arteko liskarrak [[XIV. mende]]an piztu ziren. Alabaina, [[Karlos III.a Nafarroakoa|Karlos III.aren]] heriotzak ekarri zuen dinastia arazoak areagotu egin zuen gatazka hura. Karlosek [[Zuria I.a Nafarroakoa|Zuria]] alaba utzi zuen oinordeko, [[Joan II.a Aragoikoa|Joan Aragoikoarekin]] ezkondurik zegoena. Zuriak hiru seme-alaba izan zituen: [[Karlos IV.a Nafarroakoa|Karlos, Vianako printzea]], [[Zuria II.a Nafarroakoa|Zuria]], ondorengorik gabe hil zena, eta [[Leonor I.a Nafarroakoa|Leonor]], [[Gaston IV.a Foixkoa|Gaston Foixkoa, Biarnoko bizkondearekin]] ezkondua.<ref name="auñamendi">{{erreferentzia|izena= Idoia |abizena= Estornés Zubizarreta |url= http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/agramonteses-y-beamonteses/ar-6738/ | izenburua= Agramonteses y Beamonteses |sartze-data=2020-1-25 |argitaletxea= Auñamendi Entziklopedia [on line], 2020, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus }}</ref>
 
[[1451]]n hasi ziren borrokek urte asko iraun zuten; [[Luis III.a Beaumontekoa|Luis Beaumontekoa, Leringo kondea]] buru zuten beamontarrek printzearen kausa defendatu zuten; agaramontarrak, [[Filipe III.a (Nafarroako mariskala)|Filipe, Nafarroako mariskala]] eta [[Piarres Peralta eta Ezpeletakoa|Piarres Peraltakoa]] buru, Joan Aragoikoaren eta Eleonorren alde atera ziren.<ref name="auñamendi"/> Batzuek eta besteek aliatuak zituzten [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] mendebaldean: agaramontarrek [[ganboatar]]rak, eta beaumontarrek [[oinaztar]]rak. 1451n[[1451]]n, agaramontarrek preso hartu zuten printzea [[Oibar]]ren. Bi urte geroago utzi zuten aske, baina Luis Beaumontekoa, haren seme-alabak eta beste beaumontar batzuk bahiturik geratu ziren [[Zaragoza]]n. [[1455]]ean berriro piztu ziren borrokak, eta orduan ere beaumontarrak garaituak izan ziren. [[1460]]ko urtarrileko hitzarmenaren ondorioz, Joan II.ak preso beaumontarrak aske utzi zituen, baina abenduan printzea [[Lleida]]n preso hartu zutenez gero, gerra berpiztu zen. Printzea [[1461]]eko irailean hil bazen ere, erresuma ez zen baketu. [[1464]]an hil zen haren arreba [[Zuria II.a Nafarroakoa|Zuria]], Gaston Foixkoak [[Orthez]]en preso zeukana.<ref name="auñamendi"/>
 
Hala ere, agaramondarren eta beaumontarren arteko liskarrak ez ziren amaitu. [[1468]]ko azaroan, [[Piarres Peralta eta Ezpeletakoa|Piarres Peraltakoaren]] gizonek [[Nikolas Etxabarri]] Iruñeko apezpikua hil zuten [[Tafalla]]n. [[1471]]n, Leringo kondeak ez zuen onartu Joan II.aren eta Leonorren arteko akordioa. Leonor ezkutuan sartu zen Iruñean, [[Petri I.a (Nafarroako mariskala)|Petri I.a, Nafarroako mariskalak]] lagundurik. Baina beaumontarrek eraso zieten, eta Filipe Beaumontekoak Petri hil zuen [[Nafarroako Kontuen Ganbera|Kontuen Ganberako]] patioan.<ref>{{erreferentzia|izena= Carlos |abizena=Sánchez Marco |url= http://www.lebrelblanco.com/anexos/a0171.htm | izenburua= casa de Beaumont |sartze-data=2020-1-25 |argitaletxea= Historia medieval del Reyno de Navarra, lebrelblanco.com }}</ref>
 
Agaramontarrek hasieran [[Aragoi]]ko koroa zuten aliatu baina gero [[Frantzia]]koa. Beti [[Nafarroako Erresuma|Nafarroako Koroa]] zuenaren aldeko ziren, bai hasieran [[Joanes II.a Aragoikoa|Aragoiko Joanes II.a]] errege zenean bai gero [[Katalina I.a Nafarroakoa|Foixeko Katalina]] eta [[Joanes III.a Nafarroakoa|Albreteko Joanes]] errege-erregin zirenean.