Agaramontar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
4. lerroa:
Agaramont leinuaren lehendabiziko aipamena [[XII. mende]]koa da, [[Antso VII.a Nafarroakoa|Antso VII.a ''Azkarra'']] Nafarroako errege zela. Agaramontarren eta [[beaumontar]]ren arteko liskarrak [[XIV. mende]]an piztu ziren. Alabaina, [[Karlos III.a Nafarroakoa|Karlos III.aren]] heriotzak ekarri zuen dinastia arazoak areagotu egin zuen gatazka hura. Karlosek [[Zuria I.a Nafarroakoa|Zuria]] alaba utzi zuen oinordeko, [[Joan II.a Aragoikoa|Joan Aragoikoarekin]] ezkondurik zegoena. Zuriak hiru seme-alaba izan zituen: [[Karlos IV.a Nafarroakoa|Karlos, Vianako printzea]], [[Zuria II.a Nafarroakoa|Zuria]], ondorengorik gabe hil zena, eta [[Leonor I.a Nafarroakoa|Leonor]], [[Gaston IV.a Foixkoa|Gaston Foixkoa, Biarnoko bizkondearekin]] ezkondua.<ref name="auñamendi">{{erreferentzia|izena= Idoia |abizena= Estornés Zubizarreta |url= http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/agramonteses-y-beamonteses/ar-6738/ | izenburua= Agramonteses y Beamonteses |sartze-data=2020-1-25 |argitaletxea= Auñamendi Entziklopedia [on line], 2020, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus }}</ref>
 
[[1451]]n hasi ziren borrokek urte asko iraun zuten; [[Luis III.a Beaumontekoa|Luis Beaumontekoa, Leringo kondea]] buru zuten beamontarrek printzearen kausa defendatu zuten; agaramontarrak, [[Filipe II.a (Nafarroako mariskala)|Filipe, Nafarroako mariskala]] eta [[Piarres Peralta eta Ezpeletakoa|Piarres Peraltakoa]] buru, Joan Aragoikoaren eta Eleonorren alde atera ziren.<ref name="auñamendi"/> Batzuek eta besteek aliatuak zituzten [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] mendebaldean: agaramontarrek [[ganboatar]]rak, eta beaumontarrek [[oinaztar]]rak. 1451n, agaramontarrek preso hartu zuten printzea [[Oibar]]ren. Bi urte geroago utzi zuten aske, baina Luis Beaumontekoa, haren seme-alabak eta beste beaumontar batzuk bahiturik geratu ziren [[Zaragoza]]n. [[1455]]ean berriro piztu ziren borrokak, eta orduan ere beaumontarrak garaituak izan ziren. [[1460]]ko urtarrileko hitzarmenaren bidezondorioz, Joan II.ak preso beaumontarrak aske utzi zituen, baina abenduan printzea [[Lleida]]n preso hartu zutenez gero, gerra berpiztu zen. Printzea [[1461]]eko irailean hil bazen ere, erresuma ez zen baketu. [[1464]]an hil zen haren arreba [[Zuria II.a Nafarroakoa|Zuria]], Gaston Foixkoak [[Orthez]]en preso zeukana.<ref name="auñamendi"/>
 
[[1461]]an [[Karlos IV.a Nafarroakoa|Bianako Printze Karlos]] hil zenean, gerrak aurrera jarraitu zuen. [[1479]]an [[Joanes II.a Aragoikoa|Aragoiko Joanes II.a]] hil zenean ere guda gertatu zen.
 
Agaramontarrek hasieran [[Aragoi]]ko koroa zuten aliatu baina gero [[Frantzia]]koa. Beti [[Nafarroako Erresuma|Nafarroako Koroa]] zuenaren aldeko ziren, bai hasieran [[Joanes II.a Aragoikoa|Aragoiko Joanes II.a]] errege zenean bai gero [[Katalina I.a Nafarroakoa|Foixeko Katalina]] eta [[Joanes III.a Nafarroakoa|Albreteko Joanes]] errege-erregin zirenean.
12 ⟶ 10 lerroa:
[[1512]]an, [[Nafarroako Gerra Zibila]] aitzakitzat hartuz, [[Gaztelako Erresuma]]k, [[beaumontar]]ren laguntzarekin, [[Nafarroa]] harrapatu zuen. [[Beaumontar]]ren laguntzak biziki erraztu zuen okupazioa. Agaramontarrek berriz zapalketa latz jasan zuten.
 
[[Nafarroa]]ko okupazioa aurkakotasunez beteta zegoen: alde batetik, [[agaramontar]]rek [[Fernando II.a Aragoikoa|Aragoiko Fernando II.a]]<nowiki/> lagundu zuten [[Gaztelako Erresuma]]ko erregeorde zelarik [[Elisabet I.a Gaztelakoa|Elisabet I.a]] hil ondoren. Bestetik, [[Nafarroako Erresuma|Nafar Erresumarako]] [[aragoi]]ar erregea nahi zutenak ostera burujabetzaren aldeko jarraitzaile sutsuenak izan ziren. Gainera, [[Fernando II.a Aragoikoa|Aragoiko Fernando II.ak]], berez [[Aragoi]]ko errege izanda, [[Nafarroa]] [[Gaztelako Erresuma|Gaztelar Erresumari]] eman zion.
 
Agaramontarrak hirutan saiatu ziren [[Nafarroako Erresuma]] askatzen: [[1512]]an, [[1516]]an eta [[1521]]an. [[1516]]an agaramontarren burua, [[Piarres Nafarroakoa|Nafarroako Piarres mariskala]] [[Erronkari]]n preso hartu zuten. Hasieran [[Atienza]]n eta gero [[Simancas]]en gatibu izan zuten. Simancasko kartzelan [[1522]]ko [[azaroaren 24]]an labankadaz hila agertu zen.[[1521|1521 urtean]] [[beaumontar]]rek biziki lagundu zuten agaramontar eta hauen aliatu [[Frantzia|frantsesen]] Nafarroako askapen ahalegina. [[Iruñea]] eta beste hainbat beaumontar lurralde burujabetzaren alde matxinatu ziren. Nafarrek [[Nafarroa]] osoa askatzea lortu zuten baina [[Noaingo gudua]]n hispaniar inperialek berriro Erresuma harrapatu zuten. Orduz gero eta [[1524]]. urtea arte nafarrek zenbait erresistentzia ahalegin txikiago baino ezin izan zituzten garatu, adibiderako, [[Amaiurko gazteluaren setioa|Amaiurko Gaztelua]] edo [[Hondarribiko setioa|Hondarribiako gudua]].