Agaramontar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
4. lerroa:
Agaramont leinuaren lehendabiziko aipamena [[XII. mende]]koa da, [[Antso VII.a Nafarroakoa|Antso VII.a ''Azkarra'']] Nafarroako errege zela. Agaramontarren eta [[beaumontar]]ren arteko liskarrak [[XIV. mende]]an piztu ziren. Alabaina, [[Karlos III.a Nafarroakoa|Karlos III.aren]] heriotzak ekarri zuen dinastia arazoak areagotu egin zuen gatazka hura. Karlosek [[Zuria I.a Nafarroakoa|Zuria]] alaba utzi zuen oinordeko, [[Joan II.a Aragoikoa|Joan Aragoikoarekin]] ezkondurik zegoena. Zuriak hiru seme-alaba izan zituen: [[Karlos IV.a Nafarroakoa|Karlos, Vianako printzea]], [[Zuria II.a Nafarroakoa|Zuria]], ondorengorik gabe hil zena, eta [[Leonor I.a Nafarroakoa|Leonor]], [[Gaston IV.a Foixkoa|Gaston Foixkoa, Biarnoko bizkondearekin]] ezkondua.<ref name="auñamendi">{{erreferentzia|izena= Idoia |abizena= Estornés Zubizarreta |url= http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/agramonteses-y-beamonteses/ar-6738/ | izenburua= Agramonteses y Beamonteses |sartze-data=2020-1-25 |argitaletxea= Auñamendi Entziklopedia [on line], 2020, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus }}</ref>
 
[[1451]]n hasi ziren borrokek urte asko iraun zuten; [[Luis III.a Beaumontekoa|Luis Beaumontekoa, Leringo kondea]] buru zuten beamontarrek printzearen kausa defendatu zuten; agaramontarrak, [[Filipe II.a (Nafarroako mariskala)|Filipe, Nafarroako mariskala]] eta [[Piarres Peralta eta Ezpeletakoa|Piarres Peraltakoa]] buru, Joan Aragoikoaren eta Eleonorren alde atera ziren.<ref name="auñamendi"/> Batzuek eta besteek aliatuak zituzten [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] mendebaldean: agaramontarrek [[ganboatar|ganbotarrak]], eta beaumontarrek [[oinaztar]]rak. 1451n, agaramontarrek preso hartu zuten printzea [[Oibar]]ren. Bi urte geroago utzi zuten aske, baina Luis Beaumontekoa, haren seme-alabak eta beste beaumontar batzuk bahiturik geratu ziren [[Zaragoza]]n. [[1455]]ean berriro hasipiztu ziren borrokak, eta orduan ere beaumontarrak garaituak izan ziren. [[1460]]ko hitzarmenaren bidez, Joan II.ak preso beaumontarrak aske utzi zituen.<ref name="auñamendi"/>
 
[[1461]]an [[Karlos IV.a Nafarroakoa|Bianako Printze Karlos]] hil zenean, gerrak aurrera jarraitu zuen. [[1479]]an [[Joanes II.a Aragoikoa|Aragoiko Joanes II.a]] hil zenean ere guda gertatu zen.