Euskal diaspora: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
42. lerroa:
[[Asia]]ko euskal diaspora [[Amerika]]koarekin alderatuz ezezaguna da. Asian, hala ere, euskal diaspora esanguratsua bada, [[Filipinak|Filipinetan]] batez ere.
 
Asiako lehen misiolari [[kristautasun|kristauetako]] batzuk [[euskaldun]]ak ziren, hala nola [[Frantzisko Xabierkoa]] [[jesusen Konpainia|jesuita]], zeinaJaponiatik [[Shangchuan|Shangchuan uharte]] txikira (Txinako Herrihegoaldean) lehorreratu zen 1552an eta hemendik Errepublika|Txinako kontinentera sartu nahi zuen misioak aurrera eramateko. Hala ere, bertan gaixo egon eta hil zen. Frantzisko Xabierkoa izan ezik, Aro Modernoan, euskal jatorriko pertsona gehiago agertu ziren Txinako lurraldeetan, besteak beste, [[Martin Arradakoa|Martín Aradakoa]] kostaldekomisiolari Sanzianagustindarra 1575ean, Martín Leiolakoa misiolari frantziskotarra 1581ean eta 1585ean, Manuel Agote [[Filipinetako Konpainia|Filipinetako Errege Konpainiaren]] uharteetanagentea zendu1790ko baitzenhamarkadan.
 
1990ko hamarkadatik, Txinako eta munduko merkatu-ekonomiaren, bigarren eta hirugarren sektorearen hazkundeak euskaldunak hartara joatea bultzatzen du. Enpresen presentziari dagokienez, 2015erako, 187 EAEar jatorriko enpresa zeuden bertan, fabrikak, merkataritza-sozietateak eta zerbitzuetakoak barne. Adibide aipagarrietako batzuk [[Mondragon (korporazioa)|Mondragon Korporazioa]], [[Orbea]], Forjas, Iraeta eta Ormazabal izan daitezke. Geografikoki, enpresetako gehienak kostaldetik hurbil daude, hala nola, [[Jiangsu|Jiangsu probintzian]], [[Shanghai]]-n, [[Pekin|Beijing]]-en, [[Tianjin]]-en, [[Hong Kong]]-en eta [[Shenzhen]]-en, hain zuzen, garapen ekonomiko eta kontzentrazio demografiko nabarmeneko zonaldeetan, non merkatu handia eta lan-esku ugari dauden. XXI. mendearen lehen hamarkadatik euskal enpresen presentzia handiagotuz joan da. Izan ere, 2003an, [[Eusko Jaurlaritza|Eusko Jaurlaritzako]] ''Sociedad para la Promoción y Reconversión Industrial'' (SPRI) agentziak Shanghain ireki zuen ordezkaritza bulegoa, EAEko enpresen nazioartekotzea bultzatzeko Txinan. 2007an, Mondragon Korporazioak parke industriala inauguratu zuen Kunshan hirian (Zhejiang probintzia), hain zuzen, Shanghairen alboan. Kronologiari erreparatuta, EAEko enpresetako gehienak 2005 eta 2007 bitartean ezarritakoak dira, hain zuzen, [[Atzeraldi Handia|2008ko munduko krisi ekonomiko]] baino lehen eta EAE zein Txinako ekonomiaren hazkunde handiko urteetan.<ref>{{Cite aldizkari|izena=Eguzki|abizena=Urteaga|urtea=2016|izenburua=Las empresas vascas en China y la política de internacionalización del Gobierno Vasco.|argitaletxea=RIO, International Journal of Organizations=Revista Internacional de Organizaciones, 15.|orrialdea=|orrialdeak=117-139|ISBN=|hizkuntza=}}</ref>
 
Enpresetaz gain, zerbitzu arloetako langile kualifikatuak agertu dira Txinan, esate baterako, bankagintzakoak, gazteleraren irakasleak eta futbol entrenatzaileak (adibidez, Guangzhou Evergrande Futbol Klubaren harrobietan).
 
Are gehiago, kopuru oso txikikoak badira ere, epe luzean bizi diren edo bizi izan diren beste perfiletako euskaldunak ere badaude, kazetariak, artistak eta akademialariak barne.
 
== Euskal etxeak ==