Oin Berriko Dekretuak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
14. lerroa:
1700ean, [[Austriar Etxea|Austriarren]] [[Monarkia Hispaniko|Monarkia Hispanikoa]], ofizialki Monarkia Katolikoa bezala ezagutzen zena, «Erresuma, Estatu eta Jaurerrietako» [[Monarkia konposatua|konglomeratu dinastikoa]] izaten jarraitzen zuen, ''aeque principaliter'' formularen arabera elkartuta. Formula horren azpian, erresumak elkartu ondoren, erakunde desberdintzat hartzen ziren, euren lege eta foru propioak gordetzen zituztelarik. Hau da, erregea erresuma guzti horietan berdina bazen ere, modu indibidualean gobernatu behar zituen, tokain tokiko legeak eta ohiturak errespetatuz.<ref name=":0" />
 
Egoera honen ondorio nagusia ''errege katolikoek'' lurraldearen arabera botere ezberdina zeukala zen. Hori dela eta, [[Gaztelako koroa|Gaztelako Koroan]] ekintza-askatasun handia zuen bitartean ([[Gaztelako Komunitateen Gerra|Komuneroen]] matxinada zapaldu ostean), [[Aragoiko Koroa|Aragoiko Koroako]] printzerri zein erresumetan (baita [[PortugalekoPortugalgo erreinuaErresuma|Portugalen]] ere, kontuan hartu 1580 eta 1668 tartean Monarkia Hispanikoari lotuta egon zela) bere autoritatea oso mugatua zegoen, tokian tokiko lege eta instituzioen ondorioz. Honen ondorioz, Gaztelak monarkiaren gastu karga handiena bereganatzen zuen. Hala ere, monarkiaren erdigunea izateak ere onurak ekarri zizkion Gaztelari, adibidez, [[Espainiar Inperioa|Indietako Inperioa]] atxikitua geratu zitzaion eta beste erresumek bertatik ezingo zuten etekinik lortu.<ref name=":0" />
[[Fitxategi:Conde-Duque de Olivares.jpg|thumb|[[Olivares konde-dukea|Olivares Konde-Dukearen]] erretratoa, 1635ean Diego Velázquez-ek eginda.]]
XVII. mendearen hasiera, Gaztelako egoera ez zen aurreko mendekoaren berdina. Gaztelak mende osoan zehar Monarkia Hispanikoaren zama militar zein ekonomiko gehiena eutsi ostean, Monarkia Hispanikoa, [[Joseph Pérez|Joseph Pérezek]] dioen bezala, "jota, diru gabe eta larrituta zegoen, mende osoan zehar egondako gerra iraunkorren ondorioz"<ref name=":1">{{Erreferentzia|izenburua=La Frustración de un imperio (1476-1714)|argitaletxea=Labor|data=1982|url=https://www.worldcat.org/oclc/8648547|edizioa=1a ed|isbn=84-335-9420-6|pmc=8648547|sartze-data=2020-02-25}}</ref>. Egoera honi Indietatik etorritako metal bitxien kantitatearen jaitsiera gehitu zitzaion eta Erregearen Ogasunean krisialdia sortu zuen, [[Hogeita Hamar Urteko Gerra|Hogeita Hamar Urteko Gerrarekin]] (1618-1648) nabarmenago egin zena.<ref name=":1" />