«Erraldoiak (folklorea)»: berrikuspenen arteko aldeak

t
t
[[Ignacio Baleztena]]k dioenaren arabera, [[Arturo Kanpion]]ek bere ''Don García Almoravid'' eleberrian egiten duen kontakizunak balio literario handiagoa du historikoa baino; Kanpionek [[1276]]ko San Ferminen prozesioa deskribatzen du eleberrian, [[Nabarreria]]ko kaleetan zehar igarotzen ari dela. Autore horrek dioenez, ''“baldarki zizelatutako zurezko hiru erraldoi zihoazen aurretik: Peru Suciales, ikazkina, ikatz-zakuak ardo-zahagiekin ordezkatzen dituena; Mari Suciales, aizkoraz zekale-opilak mozten dituen egurgilea; eta Jucef Lucurari, juduekiko ezinikusiaren pertsonifikazioa, bere buztan izugarria lepoan bildua, ahotik, berriz, esneko bi txerrikume dituela erdi irentsirik”''.<ref name="gipuzkoaeus"></ref>
 
Jose Maria Coreraren iritziz, berriz, [[XVI. mende]]aren bigarren hamarkadan agertu ziren lehen aldiz erraldoiak Nafarroan, Iruñean San Ferminen prozesioaren aurretik dantzan, eta hainbat agirik erakusten du mende horretako bigarren erdialdean Migel Burladari eta honek lanean izandako lagunari 40 erreal ordaindu zizkietela, ''“San Roke dohatsuaren egunean erraldoiekin ibiltzeagatik”''. Baina ia hirurehun eta berrogeita hamar urte lehenago ageri zaizkigu jada, [[1380]]an hain zuzen, erraldoi eta buruhandi figurak [[Bartzelona]]n, [[Bestaberri]] edo Gorpuztiko ospakizun erlijiosoei loturik. [[Bilbo]]n ere badira XVI. mendearen hasierako ([[1509]]) erreferentziak, Gorpuzti Egunaeguna buruhandi eta erraldoi eta guzti ospatu izanari buruzkoak. [[Azpeitia]]k [[San Inazio Loiolakoa]]ren kanonizazioa zela-eta antolatu zituen festetan ere izan zen, jasota baitago, ''“oso eite ederreko eta aberats jantziriko erraldoien dantza bat, eta lurralde honetan berria izanik asko gustatu zitzaion jendeari”''; [[1622]]. urtea zen.<ref name="gipuzkoaeus"></ref>
 
[[Juan Garmendia Larrañaga]]k azaltzen du [[1657]]an Frantzisko Azpillagak zortzi erraldoi-buru egin zituela [[Tolosa]]n ([[Gipuzkoa]]) Iruñerako, eta horretarako eredu bat izan zuela, hain zuzen berdinak edo ahalik eta berdinenak egin zitzan. Eredua Nafarroako hiriburutik ekarri zion Joanes Loperenak, bere mandoa erabili baitzuen horretarako. Autore berak azaltzen dizkigu [[1778]]an Gipuzkoako udal horrek egin zituen gastuak, Besta Berrirako erraldoi berri batzuk eta mamu edo herensugea erosi behar zituela eta. [[Gasteiz]]en, iritsi zaigun aipamen zaharrena [[1643]]koa da; urte horretan, ''Hiriak galdatu behar dituen Eskubideen Araudi berria''-k jaso zuenaren arabera, zortzi dukat kuarto eman zizkioten erraldoiak zaintzeko ardura zuen pertsonari. Geroago, [[1728]]an, berriro agertu zen erraldoiei buruzko aipamena ''Quincuatro Seráfico Franciscano'' izeneko foileto batean. Baina [[1917]]an abiatu zen figura hauen aro modernotzat har dezakeguna, Arabari dagokionez.<ref name="gipuzkoaeus"></ref>