Urmael: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Saint-Jean-des-Champs1.JPG|250px|thumb|Urmaela zuhaitz artean (Saint-Jean-des-Champs, [[Normandia]])]]
'''Urmaela''', '''umantzia''' edo '''urlotu''' parke eta lorategietako lakua baino txikiagoa den [[ur]] eremu txiki eta itxia da, jatorri naturala edo artifiziala ukan dezakeena. Normalean ez du gainazaleko ur iturri egonkorrik izaten, eta euri urek edo lurpeko urek sortua izaten da, baldintza naturaletan. Artifiziala delarik, gehienetan apaingarri gisa erabiltzen da parke eta lorategietan, baina ureztatzea errazteko edo arrainak eta landareak hazteko ere erabil daiteke.
 
== Ezaugarriak ==
Urmaelak, toki publikoak dira, ur gazikoak baldin badira eta itsasoarekin lotuta baldin badaude. Urmael pribatuak, jabetza eta osasun publikoari buruzko legeen mende daude, eta hartzen duten lurraren jabearenak dira. Arrainak, gehigarri hutsa baino ez dira, eta, legez, ondasun higikortzat hartzen dira.
Ez dago adostasun argirik urmaela definitzean. Batzuek laku txiki moduan definitzen dituzte sinpleki, beste batzuek ezaugarri teknikoagoak hartzen dituzte kontuan. Tamaina soilik kontuan hartzen dutenen artean ere ez da irizpide bateraturik azalera mugak ezartzeko orduan.
 
Oro har, urmaelek honako baldintzak izan ohi dituztela esan daiteke, kasu bakoitzean guztiak beti betetzen ez diren arren:
 
* Ur eremu txikia eta itxia da, sakonune batean sortzen dena.
* Ez du gainazaleko ur iturri egonkorrik, eta urak ihesbiderik ez du (ur geldia da, euri urek edo lurpeko urek elikatua).
* Sakonera txikikoa izaten da, urmaelaren ondora argi kopuru handia heltzen da.
* Ur masaren gainazalean sortzen diren uhinak txikiegiak dira ur hertzean eraginik izateko.
* Urmael asko urtaroaren arabera agertu eta desagertzen dira, baina beti toki berean agertzen dira.
 
== Urmaelen erabilera ==
Urmaelak, toki publikoak dira, ur gazikoak baldin badira eta itsasoarekin lotuta baldin badaude. Urmael pribatuak, jabetza eta osasun publikoari buruzko legeen mende daude, eta hartzen duten lurraren jabearenak dira. Arrainak, gehigarri hutsa baino ez dira, eta, legez, ondasun higikortzat hartzen dira.
 
Egun, urmaelen erabilpen garrantzitsuenetako bat, arrainen hazkuntza eta ugalketa da.