Atomo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
un poco de todo
4. lerroa:
'''Atomoa''' ([[greziera]]tik: ἄτομος, ''atomos'', «zatiezina») bakarka edo antzekoekin [[molekula|molekuletan]] konbinaturik existi daitekeen [[Elementu kimiko|elementu]] baten zati txikiena da. [[Protoi]]ak eta [[neutroi]]ak biltzen diren [[atomo nukleo|nukleoaz]] eta horren inguruko [[elektroi]]ez dago osatua.<ref name = "ZTH: atomo">{{Erreferentzia | | abizena = Gurrutxaga | izena = Antton | egile-lotura = Antton Gurrutxaga | izenburua=atomo | url=https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/eu/atomo | aldizkaria=Zientzia eta Teknologien Hiztegi Entziklopedikoa | sartze-data=2019-01-30 | argitaletxea = Elhuyar Fundazioa}}</ref> Atomo baten nukleoaren tamaina atomo osoaren tamaina baino 100.000 aldiz txikiagoa da; hala ere, [[masa atomiko]] gehiena nukleoan dago. Proportzioen inguruko ideia bat ematearren, atomo osoa futbol-zelai bat balitz, erdian jarritako [[dilista]] baten tamainakoa izango litzateke nukleoa, eta gainerako espazio guztia [[hodei elektroniko]] bat izango litzateke.
 
[[Solido]], [[likido]], [[gas]] zein [[Plasma (fisika)|plasma]] guztiak, atomo neutro edo ionizatuz osatuta daude. Atomoak oso partikula txikiak dira, 100 [[pikometro]] (= 1 [[Ångström|Å]]) ingurukoak,<ref>{{en}} Ghosh, D. C.; Biswas, R. (2002). «Theoretical calculation of Absolute Radii of Atoms and Ions. Part 1. The Atomic Radii». ''Int. J. Mol. Sci.'' '''3''': 87-113. DOI: [http://dx.doi.org/10.3390%2Fi3020087 10.3390/i3020087].</ref> baina haien tamaina zehaztasun osoz definitzea ez da batere erraza. Izan ere, atomoak hain txikiak izanik, haien kanpo-forma ez dago ongi definitua. Hala ere, tamaina-neurketak hainbat eratan egin ostean, antzeko balioak lortu izan dira. Hori oso ongi dago.
 
== Egitura atomikoa ==