William Wordsworth: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
tNo edit summary
3. lerroa:
 
== Bizitza ==
[[Iparraldeko Ingalaterra]]ko|Ingalaterrako iparraldeko]] aintziren eskualdean jaio zen, eta hango paisaiak eragin handia izan zuen idazlearen haurtzaroan eta literatura-lanetan. Ikasketak [[Cambridgeko Unibertsitatea]]n amaitu ondoren, [[Europa]]n zehar ibili zen bidaiari; [[Frantziako Iraultza]]ren aldeko agertu zen. Garai hartan idatzi zuen ''An Evening Walk'' (1793, ''Ibilaldia arratsaldean'') poema. 1795ean, nekazaritza-eremuko etxe batean hartu zuen bizilekua, eta [[Samuel Taylor Coleridge]] poeta eta kritikariaren adiskide egin zen. Handik hiru urtera, harekin batean ''Lyrical Ballads'' poesia-bilduma argitaratu zuen, ingeles [[erromantizismo]]aren bilakaeran eragin handia izan zuena. 1799an [[Grasmere]]n jarri zen bizitzen (aintziren eskualdea), ezkondu egin zen, eta poesiak idazteari ekin zion. 1805ean ''Ode: Intimations of Immortality'' (''Oda hilezkortasunari'') poema ospetsua idatzi zuen; garai berean ''The Prelude'' (''Preludioa'') poema-bildumen zirriborroa aurreratu zuen.
 
== Erreferentziak ==