«Tordesillasko Ituna»: berrikuspenen arteko aldeak

3.513 bytes added ,  Duela 8 hilabete
Gehiketa: Ituna aplikatzeko zailtasunak
(Gehiketa: Ituna aplikatzeko zailtasunak)
[[Kristobal Kolon]] Amerikarako lehendabiziko bidaiatik itzuli eta bere aurkikuntzaren berri jaso bezain laster, Joan II.a Portugalgoak Rui de Sande enbaxadorea bidali zuen Gaztelara, Alcaçovas-Toledoko Itunean adostutako muga horizontalaren arabera, [[Kanariak|Kanariar uharteen]] latitudetik iparraldera kokatutako lurraldeak haienak izan beharko zirela ohartarazteko. Hala ere, Gaztelak Itun horretan soilik [[Kanariak|Kanarien]] lerroaren eta [[Ginea|Ginearenaren]] arteko lurraldeak Portugalena zirela zehaztu zela defendatu zuen; hau da, oraindik zehaztu gabe zegoela bi lerro-muga horietatik iparraldeko eta hegoaldeko ozeanoaren jabegoa. Dena dela, ustekabeko aurkikuntzak lehenagoko akordioen birplanteamentu bat eskatu zuen.<ref name=":0">{{Cite book|izena=Francisco|abizena=Morales Padrón|urtea=1983|izenburua=Gran enciclopedia de España y América. Tomo IV. El descubrimiento, siglo XV-siglo XVI.|argitaletxea=Barcelona: Espasa-Calpe.|orrialdea=|orrialdeak=86-88|ISBN=|hizkuntza=}}</ref>
 
1493ko maiatzaren 3an eta 4an, Aita Santu Alexandro VI.ak ''Inter Caetera'' deituriko bi [[bulda]] egin zituen. Bigarren bulda, maiatzaren 4koa, historialari batzuen arabera, maiatzaren 25ea25 baino beranduago idatzi zen, Errege-Erregin Katolikoek Aita Santuarengan bidalitako artzapezpikuak Erromara heldu ondoren. Bigarren bulda horretan, Espainia eta Portugal bi itsas-potentzien arteko mugapenaren meridiano bat proposatu zuen, [[Azoreak|Azore]] eta [[Cabo Verde]] uharteetatik ehun lego mendebaldera kokatua. Hala ere, Joan II.ak ez zuen onartu.<ref>{{Cite book|izena=Bartolomé|abizena=Bennassar|urtea=2001|izenburua=La América española y la América portuguesa, siglos XVI-XVIII.|argitaletxea=Madrid: Akal.|orrialdea=|orrialdeak=76-77.|ISBN=|hizkuntza=}}</ref>
 
== Ituna sinatzea ==
Konplexutasunez konplexutasun, azkenean, 1494ko ekainaren 7an, Tordesillasen elkartutako bi koroen ordezkariek akordioa sinatu zuten: Tordesillasko Ituna.<ref name=":0" /> Ondoren, uztailaren 2an, [[Errege-erregina Katolikoak|Errege-Erregin Katolikoek]] [[Arévalo|Arevalon]] sinatu zuten, eta irailaren 5ean Joan II.a Portugalgoak [[Setúbal|Setubal]]-en.<ref name=":1">{{Cite aldizkari|izena=Bartolomé|abizena=Bennassar|urtea=1992|izenburua=Tordesillas: el primer reparto del mundo|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=151-159|ISBN=|hizkuntza=|aldizkaria=Estatudios de política exterior, 25}}</ref>
 
== Itunaren edukiak ==
Eta laugarrenik, Alcaçovas-Toledoko Itunak mugatutako eskualde luzanga portugesetik igarotzeko baimena izango zuten espainiar nabigatzaileek, baina bertan esploratzeko gelditu gabe. Klausula honetan, gainera, salbuespen bat jarri zen: Kolon bigarren bidaiara irten izan zenez, ekainaren 20 baino lehen eta 250 legoetako distantziaz haraindian lurrak aurkituko balitu, lur horiek Gaztelarentzat izango lirateke.<ref name=":0" />
 
== Ituna aplikatzeko zailtasunak ==
== Ondorioak ==
Ituna aplikatzerako orduan zailtasun batzuk izango zituzten.
 
Lehenik, 360 legoetako distantzia neurtzeko abiapuntu gisa, Cabo Verde uharteetako zein uharte konkretua zehaztu ez zenez, portugesek Hegoamerikan egingo zuten penetrazioan 50 lego inguruko aldera egongo zen. Geroago, gainera, eztabaida askoz biziagoa egongo zen [[Ekialde Urruna|Ekialde Urrunean]], besteak beste, espezie baliotsuak ekoizten zituen [[Molukak|Moluka uharteen]] gaineko jabegoaren inguruan, Itunean ezarritako mugapena Lur biribilaren meridiano bezala ulertuz gero, eta ez soilik Atlantikoaren semi-meridianoa.<ref name=":2">{{Cite book|izena=|abizena=Universidad de Valladolid. Seminario de Historia de América.|urtea=1973|izenburua=El Tratado de Tordesillas y su proyección: Segundas Jornadas Americanistas; Primer Coloquio Luso-Español de Historia Ultramarina.|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=122-123|ISBN=|hizkuntza=}}</ref> Arazo hau konpontzearren, 1529an sinatutako [[Zaragozako ituna|Zaragozako Itunaren]] arabera, lehenik, Espainiak Molukak saldu beharko zizkion Portugali, 350 mil dukatetan. Eta bigarrenik, mugapen lerro berri bat ezarriko zen bi itsas-potentziren artean, Moluketatik 297,5 lego ekialdera kokatua.<ref>{{Cite book|izena=|abizena=Universidad de Valladolid. Seminario de Historia de América.|urtea=1973|izenburua=El Tratado de Tordesillas y su proyección: Segundas Jornadas Americanistas; Primer Coloquio Luso-Español de Historia Ultramarina.|argitaletxea=|orrialdea=182|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=}}</ref>
 
Bigarrenik, Lurraren meridianoaren gradu baten neurria zehaztu gabe zegoen oraindik, eta horrek adostutako meridianoaren kokapen zehatza zaildu zuen. Izan ere, Garai hartan eredu ezberdinak zeuden, horien artean 16 2/3 legotakoa eta 17 ½ legotakoa ziren nagusi; gainera, again pilotu eta kosmografialari batzuek 18 legotakoa erabiltzen zuten. Metodo hau Duarte Pacheco Pereira nabiagatzaile eta kosmologialari portugesak 1505 eta 1507 urteen artean idatzitako ''Esmeraldo de situ orbis'' itsasketari buruzko lanean aipatutako eredua da.
 
Eta hirugarren zailtasuna berehalakoagoa zen: longitudean 370 legoetako luzera neurtzeko era. Arazo hau XVIII. mendean kronometroak asmatu arte ez zen guztiz konponduko.<ref name=":2" /> Lerro hori zehazteko, Gaztelaren aldetik, Badajozen komisio bat sortu zen, astrologialari batek, bi pilotuek eta bi kapitainek osatutakoa. Hala ere, ezin izan zuten hori lortu. Hortaz, 10 hilabeteko epetik 3 urtekora luzatu zen.<ref name=":1" />
 
1565ean, [[Filipe II.a Espainiakoa|Felipe II.a]] Gaztelako Koroaren erregeak aginduta, [[Miguel Lopez Legazpi|Miguel López de Legazpi]] [[Espainia Berriko Erregeorderria|Espainia Berritik]] Filipenetara heldu zen asentamentua ezartzera.<ref>{{Cite book|izena=William|abizena=Maltby|urtea=2011|izenburua=Auge y caída del imperio español.|argitaletxea=Madrid: Marcial Pons Historia.|orrialdea=|orrialdeak=75-100|ISBN=|hizkuntza=|atala=La conquísta de América}}</ref> Gaztelarren etorrera ikusita, 1568ko amaieran, Gonzalo Pereira kapitain portugesak zazpi aldiz eskatu zion Legazpi Filipinetako gobernatzaileari lurralde horiek emateko. Baina Legazpik ez zion amore eman.<ref>{{Cite book|izena=|abizena=Universidad de Valladolid. Seminario de Historia de América.|urtea=1973|izenburua=El Tratado de Tordesillas y su proyección: Segundas Jornadas Americanistas; Primer Coloquio Luso-Español de Historia Ultramarina.|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=255-291|ISBN=|hizkuntza=}}</ref>
 
== Itunaren ondorioak ==
Europarrek ezagutzen ez zuten mundu bat banatu zuten. Garai hartan oraindik ere Mundu Berriko kostalde kontinentalak, [[Brasil]] adibidez, europarrentzat ezezaguna zen. Beraz, hitzarmena onartzeko unean, sinatzaileek ez zituzten ekintzaren garrantzia eta ondorioak ezagutzen. Besteak beste, Brasil banaketaren ekialdean geratu zenez, Portugalentzat izan zen.
 
15

edits