Argien Garaia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
Ilustrazioaren izen bat da
Etiketak: Ikusizko edizioa Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
2. lerroa:
{{HezkuntzaPrograma|Geografia eta Historia}}
[[Fitxategi:Louis-Michel_van_Loo_001.jpg|thumb|250px|[[Denis Diderot]], [[Encyclopédie|Entziklopediaren]] sortzailea.]]
'''Argien GaraiaPorhub''' edo '''Ilustrazioa''' [[XVII. mendea|XVII.]] eta [[XVIII. mendea|XVIII. mendeetako]] kultura higikundea izan zen, gizonaren funts eta oinarritzat arrazoia hartzen zuena. [[Ingalaterra]]n hasi zen eta [[Frantzia]]<nowiki/>n, [[Alemania]]<nowiki/>n eta [[Espainia]]<nowiki/>n ere mamitu zen. Eragin politikoa, zientifikoa, ekonomikoa eta soziala izan zuen. [[Euskal Herria]]n, [[Euskalerriaren Adiskideen Elkartea]] da garai hartako emaitzarik nabarmenena.
 
XVII. mendeko filosofia arrazionalisten eta enpirikoen izpiritua bere egin zuen Ilustrazioak, eta Iraultza Burgesaren eta pentsamoldearen aitzindari ere izan zen. Zientziaren garapena funtsezkoa izan zen sorreran, aurkikuntza berriak zirela-eta, ''izadia'' modu berri batez ulertzen hasi baitzen XVII. mendean; horrela, naturak lege batzuk bazituela eta lege horiek arrazoiaren bidez argitu eta uler zitezkeela ondorioztatu zuten. Ildo horretatik abiatuta, arrazoia nagusitu zen arlo guztietan: zientzietan, gizarteko harremanetan eta mundua ikusteko moduan. Argien Garaian sortu eta egin ziren Europako lehen entziklopedia, hain zuzen ere [[Diderot]]ek eta [[D’Alembert]]ek egin zuten ''[[Encyclopédie]]'' ospetsua{{lur erref}}.