«Ampere»: berrikuspenen arteko aldeak

6.267 bytes added ,  Duela 2 urte
Testua osatzen hasi naiz.
t (Autoritate kontrola jartzea)
(Testua osatzen hasi naiz.)
{{Unitate infotaula|izena=}}[[Fitxategi:Ampere-o-meter-vintage-HDR-0h.jpg|thumb|Ampereak neurtzeko gailua. [[Amperemetro]] zaharra.]]
'''Ampere''' deritzo, nazioarteko SI unitate-sisteman, korronte elektrikoaren intentsitateari dagokion unitateari. Unitate honen izena [[André-Marie Ampère]] (1775-1836) fisikari frantziarraren ohorez eman zitzaion. Unitatearen izena —euskaraz «ampere», alegia— letra xehez idazten da, izen arrunta baita.<ref>{{Cite web|url=https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/eu/ampere|izenburua=Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=eu|formatua=}}</ref>
'''Amperea'''<ref>{{Cite web|url=http://www.euskaltzaindia.eus/index.php?sarrera=ampere&option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&Itemid=410&lang=eu&bila=bai|izenburua=Ampere|sartze-data=2018-04-20|egunkaria=Euskaltzaindiaren hiztegia|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref><ref>{{Cite web|url=https://hiztegiak.elhuyar.eus/eu/ampere|izenburua=Ampere|sartze-data=2018-04-20|egunkaria=Elhuyar hiztegiak|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref> (ikurra: A) korronte elektrikoko [[intentsitate elektriko]]aren oinarrizko unitatea da [[Nazioarteko Unitate Sistema|Nazioarteko Sisteman]]. Izena [[André-Marie Ampère]] frantziar fisikariarengatik datorkio.
 
Ampere unitatearen sinboloa <math>\text {A}</math> da. Amperea SI sistemako oinarrizko zazpi unitateetako bat da, metro (<math>\text {m}</math>), kilogramo (<math>\text {kg}</math>), segundo (<math>\text {s}</math>), kelvin (<math>\text {K}</math>), mol (<math>\text {mol}</math>) eta kandela (<math>\text {cd}</math>) unitateekin batera. Praktikan, amperearen definizioa erlazionaturik dago segundo batean gainazal bat zeharkatzen duen korronte elektrikoan pasatzen den karga elektrikoarekin; alegia, karga elektrikoaren desplazamenduarekin (fluxuarekin).
 
<br />
 
== Historia ==
Elektrizitatearen aurkikuntza ez zen iritsi XVII. mendea iritsi arte. Eta are geroago hasi zen korronte elektrikoa sortzen eta neurtzen. Atal honetan, arlo horretan emandako hasierako pausoak aipatuko dira.
 
=== Antzinako Greziako filosofoek ezaguna zuten magnetismoa ===
Antzinako filosofo greziarrek konturaturik zeuden ezen, igurtzitako anbarezko materialek erakarri egiten zituztela gorputz arinak, hala nola txirlorak eta hautsa, eta gainera magnetita izeneko mea edo minerala gai zela burdina erakartzeko. Beraz ezaguna zuten magnetismoa.
 
=== Fenomeno elektriko eta magnetikoen azterketa fisikoaren abiapuntua ===
Bi mila bat urte geroago, William Gilbertek fenómeno elektrikoak eta magnetikoak izendatu eta bereizi zituen ''De Magnete'' (1600) izeneko liburuan. Bertan, elektrizitateari buruzko lehenengo aipamenak egin zituen.
 
Ondoko bi mendeetan, asko garatu zen fenomeno elektriko eta magnetikoei buruzko ezagutza:
 
* Jadanik XVIII. dendeana bazekiten iparrorratzen perturbatu egiten zirela tximisten eraginez. Horrek elektrizitatearen eta magnetismoqaren arteko loturaren bat adierazten zuen, baina oraindik ezin zuten ulertu, ez eta egoera hori esperimentu batean birsortu.
* Charles-Augustin Coulomb-ek (1737-1806) enuntziaturiko elektrizitatearen eta magnetismoaren legeek bereizi egiten zituzten bi arlo horiek, nahiz eta forma matematiko berbera izan.
* Ondoren, 1820an, Hans Christian Ørsted-ek (1777-1851) fenomeno berezia behatu zuen esperimentu batean: korronte elektriko jarraitua zeraman kable zuzen batek desbideratu egiten zuen ingurura hurbildutako iparrarrorratza.
* Urte berean, 1820an, André-Marie Ampère-k (1775-1836) agerian jarri zituen korronte elektrikoen eta efektu magnetikoen arteko erlazioa, eta ondorioztatu zuen ezen iman oro korronte elektrikoek sortuak zirela.
 
Gauzak horrela, XIX. mendearen erdialdetik aurrera, elektromagnetismoaren eta elektrotekniaren garapenarekin batera, ohikoa izan zen korronte elektrikoaren unitatea Ampère-k proposaturiko bidetik definitzea. Baina definizioa ez zen uniformea, eta lurralde bakoitzak bere unitate estandarra zeukan.
 
== Definizioa ==
<br />
 
=== Lehenengo unitate estandarra, ''nazioarteko amperea'' ===
Nazioartean, korronte elektrikoaren unitatea definitzeko lehenengo estandarra 1983an Chicagon buruturiko Nazioarteko Kongresu Elektrikoan ezarri zen. Unitate hori finkaturik geratu zen handik hogeita bost urtera Londresen 1908an eginiko Nazioarteko Konferentzian. Bertan, era honetan definitu zen “'''''nazioarteko amperea'''''”: <blockquote>«Nazioarteko amperea da korronte elektriko jakin baten intentsitatea, zeinak zilarraren deposizio elektrolitikoa eragiten duen zilar nitratoaren disoluzioa batean zehar pasatzean, zehazki <math>\text {0,001 118 g/s}</math> kantitatean».</blockquote>Izatez, nazioarteko ampere horrek <math>\text {0,99985 A}</math> balio zuen.
[[Fitxategi:Amperearen definizioa.png|thumb|Amperearen definiziorako elementuen eskema grafikoa.]]
 
=== Amperearen definizio modernoa ===
Pisu eta Neurrrien Nazioarteko Batzordeak era honetan eman zuen amperearen definizioa  1948an:<blockquote>«Ampere bat da korronte konstante baten intentsitatea, zeinak, espazio hutsean metro bateko distantziara dauden eta luzera infinitu eta sekzio zirkular baztergarriko bi eroale lerrozuzenetatik pasatzean, 2 × 10<sup>−7</sup> N balio duen indarra sortzen duen eroale horietako metro bakoitzean.»</blockquote>Oinarrizko unitatea izanik, ampereak ez du beste ezein oinarrizko unitateren menpekotasunik, Aldi berean, oinarrizko magnitude fisikoa korronte elektrikoa da.
 
Definizio hau eman aurretik, zalantza egon zen oinarrizko magnitude fisikotzat karga elektrikoa hartzea. Karga elektrikoaren unitatea ''coulomb'' izenakoa da zuzenki erlazionaturik dagoena ampere unitatearekin era honetan: 1 C = 1 A·s. Hortaz, bazirudien logikoagoa zela oinarrizko magnitudetzat karga elektrikoa hartzea, elektroien kantitatea adieraztn baitzuen, baina praktikotasungatik, korronte elektrikoa aukeratu zen, askoz errazagoa baitzen esperimentalki neurtzeko.
 
=== Amperearen birdefinizioa, 2019tik aurrera ===
Fisikaren eta teknologiaren arloetan izandako aurrerapenak direla eta, 2011-14 bitartean izandako bileretan, Pisu eta Neurrien Nazioarteko Batzordearen (frantsesez, ''Comité international des poids et mesures'', CIPM) azpibatzorde baten proposamena kontuan harturik, oinarrizko zazpi unitateen definizioa zazpi konstante unibertsalen bidez ematea erabaki zen 2018ko 26. Batzar Orokorrean. Horren arabera, honako aldaketa hauek egitea erabaki zen, 2019ko maiatzetik aurrera indarrean jartzeko:<blockquote>«Betiere oinarrizko zazpi unitateak ('''''segundoa''''', '''''metroa''''', '''''kilogramoa''''', '''''amperea''''', '''''kelvina''''', '''''mola''''' eta '''''kandela''''') bere horretan gorderik, unitate horiek birdefinitu egin dira beraien balioak zazpi konstante fisiko unibertsalen bidez zehaztuz. Definizio berriek hobetu egin dute SI sistema, unitateen balioa aldatu gabe.»</blockquote>SI sistema zehazten duten zazpi konstante unibertsalak honako hauek dira:
 
* '''''Zesio-133 atomo ez-perturbatuaren oinarrizko egoeraren trantsizio hiperfinaren frekuentzia'''''  da,
Ezin luzeagoak, zeharkako sekzio hutsalekoak eta [[huts (fisika)|hutsean]] bata bestearen metro batera kokatuak diren [[eroale elektriko|eroale]] zuzen paralelo bitan mantenduz gero, eroale bi horren artean [[luzera]] [[metro]] bakoitzeko 2{{e|-7}} [[Newton (unitatea)|newtoneko]] [[indar]]ra sortzen duen [[korronte zuzen|korronte jarraitua]] da.
* '''''Argiak hutsean duen abiadura'''''  da,
* '''''Planck-en konstantea'''''ren balio numerikoa  da,
* '''''Oinarrizko karga elektrikoa'''''ren balioa  da,
* '''''Boltzmann-en konstantea'''''k  balio du,
* '''''Avogadroren konstantea'''''ren balioa  da,
* '''''-eko erradiazio monokromatikoaren argi-eraginkortasuna'''''ren balioa  da.
 
Zazpi oinarrizko unitateak goiko taulan adierazitako moduan daude birdefiniturik zazpi konstante unibertsal horien bitartez.
:<math>\mathrm{1 \,A= 1 \frac{\,C}{s}} \,</math>
 
Ondorioz, aurretik zeukan balioa aldatu gabe, 2019ko maiatzetik aurrera, amperearen definizio ofiziala era honetan ematen da: <blockquote>«'''Amperea''' da korronte elektrikoaren intentsitatearen unitatea. Beraren sinboloa A da, eta beraren balioa definiturik geratzen da oinarrizko karga elektrikoaren balio numeriko zehatza <math>\text {1,602 176 634} \times 10^{-19}</math> denean <math>\text {A s}</math> unitatetan ematean.»</blockquote>Zer esanik ez, amperea definitzean aldi berean definitzen da baita karga elektrikoaren unitatea ere, coulomb izenekoa, zeren, definizioz, <math>\text {1 A s = 1 C}</math> baita.
(1 '''Ampere''' = 1 [[coulomb]] / 1 [[segundo]])
 
== Erreferentziak ==
1.165

edits