Annualgo gudua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
23. lerroa:
[[1920]]ko [[otsailaren 12]]an, [[Manuel Fernández Silvestre]] jeneralak [[Melilla]]ko Komandante Orokor kargua hartu zuen. [[Al-Hoceima|Alhucemaseko]] badiara iristeko ideiarekin, izaera gerlariena zuten riftar tribuen operazio gunea zena, [[1921]]eko urtarrilean aurrerakada hasi zen geratzen zen erresistentzia urriarekin amaitzeko. Enpresa oso arriskutsua zen, espainiar soldaduak —gehienbat derrigorrezko soldadutzatik zetozen—, oso gutxi entrenatuta baitzeuden, gaizki ordaindu eta elikatuta, okerrago armatuta ([[fusil]] eta artilleria astun eta zaharrekin) eta are oinetako okerragoak jantzita (abarkak eta [[espartin]]ak): berehala jotzen zuten behea eta erabateko beldurra zieten riftarrei. Era berean, ustelkeria kasu nabarmenak zeuden, bai intendentzia eta ofizialen arloan, baita soldaduen artean ere, batzuek euren fusil eta munizioa riftarrei saltzen zizkietelako.
 
Alabaina, [[1920]]ko [[maiatz]]a eta [[1921]]eko ekaina bitartean, Silvestrek aurrerapen ikusgarria egin zuen, azkarra eta hildakorik gabea: 130 kilometro aurrera egin zituen Rifen 24 operaziotan, 46 posizio berri ezarriz bere armadan, ia hildakorik jasan gabe; [[Tafersit]] okupatu zuen, frontea [[Amekran ibaia|Amekran ibairaino]] aurreratu zuen eta [[Beni Ulixek]], [[Beni Said]] eta [[Temsaman]]eko kabilen mendekotasuna lortu zuen. haienHaien buruzagiekin akordioetara iritsi zen, eureneta beren adiskidetasunaren truke, dirua eskainizeskaini. Espainian jende guztiak pentsatzen zuen azkenean [[Al-Hoceima]]ko badiara iritsiko zela eta Marokoko sarraskia amaituko zela.
 
Nolanahi ere, ilusio hori laster zapuztu zen hildako mordo batekin. Silvestrek riftar tribuak ez desarmatu izana akatsa izan zen, haien leialtasuna soilik erosi zuelarikzuelako eta, hain zuzen ere, horregatik, zuhurtziak eskatzen zuena baino urrunago hedatu zituen bere horniguneak. Melillako Komandantziako tropak 144 postu eta gotorleku txiki edo ''blocaotan'' banatu ziren, okupatutako guneko 130 kilometro horietan zehar: horietako batzuk soilik betebehar administratiboetara baino ez ziren mugatzen. ForteakGotorlekuak beti toki altuak probestuz ezartzen ziren, baina toki haietatik lurralde zati handiak zain zitezkeen arren, normalean ez zen bertan urik egoten: hori zela eta, ur bila maiz mando taldeekin joatera behartzen zuen, batzuetan egunero. Kokagune horien arteko distantzia aldagarria zen, 20 eta 40 kilometro artekoa, lurzoruaren arabera, eta indarrak hain sakabanatuta egonik, ezin zitzaien etsaiaren erasoei modu eraginkorrean aurre egin. Soldaduen egoerak, jada berez nahiko kaxkarrak, are okerragoak ziren forteetangotorlekuetan. Hornidura oso urria zen, egunez bero handia egiten zuen, eta gauez, hotz izozgarria. Saguak eta zorriak ohikoak ziren gotorleku eta kanpamentuetan.
 
Kontuak horrela, [[1921]]eko maiatzean, espainiar armadaren zati nagusia [[Annual]] hirian ezarritako kanpamentu basean zegoen. Handik Silvestrek Al-Hoceimarako azken aurrerakada egitea espero zuen. Melillaren eta kanpamentu horren artean 30 kilometroko distantzian hiru gotorleku zeuden, eta horren inguruan, beste bi gotorleku txikik eratutako eraztun bat, horietako bakoitza 100 eta 200 soldadu bitarteko garnizio batekin. Kostaldean, Sidi Dris, Amekran ibaiaren itsasoratzetik gertu zegoena, eta [[Afrau]]ko bi posizioak okupatu ziren, azkena atzeguardiarago.
39. lerroa:
 
=== Abd el-Krimek aldekoak lortu zituen ===
Sidi Driseko porrota gorabehera, Abarran hartzeak riftarrei espainiarrak garaiezinak ez zirela frogatu zien. Abd el-Krimek ez zuen zalantzarik egin hartutako materiala eta kanoiak erakustean,: riftarrak,riftarrek elkartuta Silvestre garaitu eta harrapakin handi bat lortuko zutela konbentzituz, etakonbentzituta, honelahorrela, egun gutxitan, bere ''aguada''ko soldaduak 3.000tik 11.000ra pasa ziren<ref>Juan Pando, Historia Secreta del Annual (Madrid: Ediciones Temas de Hoy, 1999), 335-36.</ref>.
 
Silvestrek, ekintza isolatuak zirelakoan, ez zuen inongo neurri berezirik hartu. Erantzun gisan, [[Igueriben]] okupatu zuen 1921eko [[ekainaren 7]]an, horrela [[Izumma]] eta [[Yebbel Uddia]] artean posizio aurreratu bat mantentzeko, Annualgo kanpamendua hegoaldetik defendatzeko. Ondoren, Melillarantz abiatu zen, bere nagusi Berenguer Goi Komisarioarekin hitz egitera, eta errefortzuak, munizioa, biztanleentzako janaria eta riftarrak erosteko dirua eskatzera, azken erasoa hasi aurretik<ref>J.Roger-Mathieu, Memoires d'Abd-el-Krim (Paris, 1927)</ref>.