Azido desoxirribonukleiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
tNo edit summary
41. lerroa:
[[Arratoi]]ei S neumokoko biziak injektatuz, hauen heriotza gertatzen zen, baina R neumokoko biziak edo beroaren eraginez hildako S neumokokoekin ez zirela hiltzen ikusi zuen Griffithek. Hala ere, R neumokoko biziak eta S neumokoko hilak aldi berean injektatuz gero, arratoiak hil egiten ziren eta beren [[odol]]ean S neumokoko biziak isolatzen ziren. Hildako bakterioak arratoiaren barnean bikoiztea ezinezkoa denez, Griffithek "printzipio transformatzaile" deitu zuen arrazoinamendu bat egin zuen. Teoria horrek, substantzia aktibo baten transferentziaren bidez, bakterio mota batetik besterako aldaketa gertatzen zela azaltzen zuen. Substantzia honek R neumokokoei kapsula azukretsu bat sortu eta horrela, birulentoak bihurtzea ahalbideratuko lieke.
 
Hurrengo 15 urtean, bakterioaren andui desberdinen konbinaketak erabiliz, behin eta berriz errepikatu ziren esperimentu hauek, bai arratoietan (in vivo) eta bai [[saiodi]]etan (in vitro)<ref>{{Erreferentzia|izena=M G|abizena=Lorenz|izenburua=Bacterial gene transfer by natural genetic transformation in the environment.|orrialdeak=563–602|abizena2=Wackernagel|izena2=W|data=1994-09|url=https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pmc/articles/PMC372978/|aldizkaria=Microbiological Reviews|alea=3|zenbakia=58|issn=0146-0749|pmid=7968924|sartze-data=2020-02-18}}</ref> ere. Hasiera batean [[Birulentzia|birulentoak]] ez diren anduiak birulento bihurtzeko gaitasuna zuen printzipio transformatzailearen bilaketak, [[1944]]ra arte jarraitu zuen. Urte horretan [[Oswald Avery]], [[Colin MacLeod]] eta [[Maclyn McCarty]]k gaur egun klasikoa den [[Avery, Mc Leod eta Mc Cartyren esperimentua|esperimentu bat]] eraman zuten aurrera. Ikertzaile hauek frakzio aktiboa (printzipio transformatzailea) erauztea lortu zuten eta analisi kimiko, entzimatiko eta serologikoei esker, ez zuela [[proteina]], [[lipido]] edo [[polisakarido]] aktiborik ikusi zuten. Azido desoxirribonukleikoaren forma likatsu eta oso polimerizatu batez osatuta zegoela ikusi zuten, hau da, DNA.
 
Beroaren bidez hildako S neumokokoetatik erauzitako DNA R neumokoko biziekin nahastu zuten "in vitro". Honen ondorioz, S kolonia bakterianoak eratu ziren eta beraz, zalantzarik gabe printzipio transformatzailea DNA zela frogatu zen.