Azido desoxirribonukleiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
tNo edit summary
32. lerroa:
[[Fitxategi:Friedrich Miescher.jpg|thumb|Friedrich Miescher, 1895ean hil zen mediku suitzarra.]]
 
DNA [[1869]]ko [[negu]]an isolatu zuen lehenengo aldiz [[Friedrich Miescher]]<ref>{{Erreferentzia|izena=Ralf|abizena=Dahm|izenburua=Friedrich Miescher and the discovery of DNA|orrialdeak=274–288|hizkuntza=en|data=2005-02-15|url=http://www.sciencedirect.com/science/article/pii/S0012160604008231|aldizkaria=Developmental Biology|alea=2|zenbakia=278|issn=0012-1606|doi=10.1016/j.ydbio.2004.11.028|sartze-data=2020-02-18}}</ref> <ref>{{Erreferentzia|izenburua=Building Life On Earth|url=https://www.terradaily.com/reports/Building_Life_On_Earth_999.html|aldizkaria=www.terradaily.com|sartze-data=2020-02-18}}</ref>suitzar medikuak Tubingako Unibertsitatean lan egiten zuenean. Erabilitako benda [[kirurgia|kirurgikoetako]] [[zorne]]aren konposaketa kimikoari buruzko esperimentuak egiten ari zela, hauspeatuta zegoen substantzia ezezagun bat ikusi zuen. "Nukleina" izena eman zion, zelulen nukleoetik erauzi baitzuen<ref>{{Erreferentzia|izena=Ralf|abizena=Dahm|izenburua=Discovering DNA: Friedrich Miescher and the early years of nucleic acid research|orrialdeak=565–581|data=2008-01|url=https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pubmed/17901982|aldizkaria=Human Genetics|alea=6|zenbakia=122|issn=1432-1203|pmid=17901982|doi=10.1007/s00439-007-0433-0|sartze-data=2020-02-18}}</ref>. Ia 70 urtetako ikerketa behar izan zen azido nukleikoen egitura eta osagaiak identifikatu ahal izateko.
 
[[1919]]an [[Phoebus Levene]]k nukleotidoak base, azukre eta fosfatoez osatuta zeudela argitu zuen. Levenek, DNAk solenoide (malguki) itxurako egitura eratzen zuela eta nukleotido unitateak fosfato taldeen bidez elkartuta zeudela proposatu zuen. [[1930]]ean Levene eta bere maisu [[Albrecht Kossel]]ek nukleina lau base nitrogenatu (zitosina (C), timina (T), adenina(A) eta guanina(G)), desoxirribosa azukre eta fosfato talde batez osatutako azido desoxirribonukleikoa zela eta bere oinarrizko egitura base eta fosfato bati lotutako azukrea zela frogatu zuten. Aitzitik, Levenek katea motza zela eta baseak ordena jakin bati jarraituz errepikatzen zirela uste zuen. [[1937]]an [[William Astbury]]k DNAk egitura erregularra zuela erakusten zuen X izpien lehen difrakzio patroia asmatu zuen.