Iruña-Veleia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
79. lerroa:
2006an, ''Pompeia Valentina'' etxean, [[I. mendea]]n eraikia eta [[V. mendea|V. mende]] arte etengabe erabilia, multzo epigrafiko bat aurkitu omen zen, gela hertsi batean. Oihartzun handia izan zuen hedabideetan: «munduan parekorik ez duena», «[[Antzinako Erroma|erromatar garaiko]] garrantzitsuenetakoa» zela zioten. Hasierako une haietan ere, zenbait arkeologo eta [[euskaltzainen zerrenda|euskaltzain]] mesfidati agertu ziren.<ref>[http://www.argia.com/albistea/erromatar-garaiko-aztarnarik-garrantzitsuenetakoak-aurkitu-dituzte-veleian «Erromatar garaiko aztarnarik garrantzitsuenetakoak aurkitu dituzte Veleian»], ''Argia'', 2006-06-09.</ref> Ondorengo hauek aurkitu omen ziren, besteak beste:
* 270 idazkun eta marrazki, [[ostraka]] zeramika zatietan eginak. Batzuek [[Antzinako Egipto|Egiptoko historiaren]] hainbat pasarte adierazten zuten, horietako zenbait idazkera [[hieroglifo|hieroglifikoan]]. Ikertzaileen arabera, hieroglifiko horiek ere «anakronikoak» eta «faltsukeria» dira.<ref>[http://sustatu.com/1227160971 «Veleia: disparateen zerrenda»], ''Sustatu'', 2008-11-20.</ref>
* Egiazkoa izan balitz munduamundu osoan aurkitutako [[kalbario]]aren ([[Jesus Nazaretekoa|Jesusen]] gurutziltzatzea) lehen irudikapen izango litzatekeena, hori ere faltsua adituen esanetan.<ref>[http://www.eitb.com/albisteak/gizartea/osoa/34763/iruna-veleiako-aurkikuntzak-faltsuak-direla-ziurtatu-dute/ «Iruña-Veleiako aurkikuntzak faltsuak direla baieztatu dute zientzialariek»], ''EITB.com'', 2008-11-20.</ref>
 
Multzo epigrafiko honen garrantzia [[Ponpeia|Pompeia]], [[Erroma]] edo [[Vindolanda]] ([[Ingalaterra]]) aztarnategietan egindakoekin alderatu zuten ikerlari batzuek, hainbat espezialistak faltsutzat jo baino lehen. Hala ere, auzia bizirik dago, eta zenbait adituk laidotzat jo dute aurkeztutako ustezko 400 froga arkeologikoen koherentzia estratigrafikoa zalantzan jarri izana, eta sinestezintzat jo dute «faltsugileek» horrelako ustezko faltsuketa kopuruak egin ahal izatea.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Berria.eus|izenburua=Ezinezkoa da Iruña-Veleiako 400 grafitoak faltsifikatzea|hizkuntza=en|url=https://www.berria.eus/paperekoa/2130/023/002/2015-11-28/ezinezkoa-da-irua-veleiako-400-grafitoak-faltsifikatzea.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2019-03-31}}</ref>