The Lake House (filma): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
6. lerroa:
[[2006]], [[AEB]], [[Kenosha (Wisconsin)|Kenosha]], [[Wisconsin]], Kate Forster ([[Sandra Bullock]]) sendagile bakartiak aintzira baten alboan duen etxea alokairuan utzi eta [[Chicago]]ra bizitzera erabaki du, bertako ospitale batean lanean hasiz. Damu duen gauza bakarra ordurarte bizi zen eta aintzirara ikuspegi bikainak dituen etxebizitza berezia utzi izana da. Halere, etxea utzi aurretik etxean biziko den hurrengo pertsonari postontzian ohar bat uztea erabakiko du, hara iristen gutunak bere helbide berrira bidali eta etxearen atarian dauden hanka aztarna bitxiak jada bera bizitzen jarri zenetik bertan zeudela azalduz.
 
Bi urte aurretik, [[2004]]ean, Alex Wyler ([[Keanu Reeves]]) arkitektoa etxe hartara bizitzera iristean, eraikina guztiz abandonatua topatuko du: hauts eta zikinkeriaz betea, eta lorategia belar txarrez estalia. Ikusten ez duena inondik inora hanka aztarnak izango dira...
 
== Aktoreak ==