Atlantida: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→Interpretazioak: +edukiak |
|||
16. lerroa:
=== Aro Modernoa ===
Berpizkundean elezaharra humanistek berreskuratu zuten, zeinek batzuetan ahaztutako jakinduria geografiko gisa hartzen zuten, baina baita iturburu utopiko baten sinbolotzat ere. Alfonso Reyes Ochoa idazle mexikarrak Atlantidaren elezaharraren berreskurapenak Amerikaren aurkikuntzan lagundu zuela babesten du. Francisco López de Gómara idazleak ere, bere ''Historia General de las Indias'' (euskaraz, ''Indien Historia Orokorra'') lanean, 1552an argitaratua, Kolonek Atlantidaren elezaharraren eragina jaso izana pentsatzea bideragarria dela adierazten du. Idazle honek ere ''náhuatl arl'' (euskaraz, ura) hitzean azteka eta atlantiarren arteko lotura ikusten du. XVI eta XVII. mendeetan zenbait uharte (Azoreak, Kanariar Uharteak, Antillak, etab.) desagertutako kontinentearen arrasto gisa agertu ziren mapetan. 1626an, Francis Bacon filosofo ingelesak ''The New Atlantis'' (euskaraz, ''Atlantida Berria'') lana argitaratu zuen, zeina arrazoian eta aurrerapen zientifiko eta teknikoetan oinarritutako gizarte utopiko baten aldarria den. 1673an, Espainian, José Pellicer de Ossau kronikariak Atlantida Iberiar Penintsula adierazteko baliatutako hitza zela adierazten du, hala, atlantiarrak tartesiar misteriotsuekin lotu zituen.
=== Aro Garaikidea ===
Atlantidaren izatea babesten zuten lan guztiak baztertuak izan ziren 1950eko hamarkadan kontinenteen jitoaren teoria hobetsia izan zenean zientziaren aldetik. Horregatik, "kontinente galduaren" teoriaren babesleek aldatu egin dute haien ikusmoldea eta egun teoria babesten dutenek diote Platonek jada ezaguna den lurralde bati egin ziola erreferentzia, berarentzat ezezaguna zena.
==== Uholde nagusiaren aurreko herria ====
XIX. mendearen bigarren erdialdetik aurrera Atlantidaren mitoa zabaltzen hasi zen eta ospea ere lortu zuen gizartean. 1869an, Jules Verne idazle ospetsuak ''Hogei mila legoako itsas bidaia'' eleberria idatzi zuen, zeinaren IX. kapituluan protagonistek Atlantidaren urpeko arrastoak aurkitzen dituztela deskribatzen den. Beranduago, 1883an, Ignatius Donelly estatubatuar kongresistak ''Atlantida: uholde nagusiaren aurreko mundua''. Eleberri horretan Donellyk, Antzinako Egiptoko eta Erdialdeko Amerikako kulturen artean dauden zenbait antzekotasun aditzera ematen ditu eta hortik, batzuetan era nahiko zalantzagarrian, aurrekari eta behaketa batzuk aintzakotzat hartuta, antzina gizadiaren jatorria izan zen lurralde bat egon zela ondorioztatzen du, gaur suntsitua dagoena. Lurralde horretatik hedatu omen zen gizaki aurreratu kulturaduna munduko gainerako lurretara. Donellyren liburuak arrakasta handia izan zuen eta urte batzuetan zehar haren teoriak itxurazko zentzu eta egiantza izan zuen, horregatik, britainiar gobernuak Azoreetan espedizio bat burutu zuen, zeinetan kokatu behar zen Atlantida, Donellyren arabera. Ez ziren ordea antzinako zibilizazioaren lorratzik topatu eta hala, teoria ahazten joan zen; liburuaren azken argitalpena 1976an izan zen.
== Ikus gainera ==
|