Nouvelle Vague: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
No edit summary
1. lerroa:
{{lang|fr|'''''La Nouvelle Vague'''''}} (euskaraz, '''Uhin Berria''') [[1950eko hamarkada]]ren bukaeratik [[1960ko hamarkada]]ren amaiera arte [[Frantzia]]n garatu zen [[zinema]]-mugimendua izan zen, aurreko hamarkadetan nagusi izan zen frantses zinemari gailendu zitzaiona bereziki. [[Zinema independente]] eta [[autore-zinema]] moduan hasi zen, [[Claude Chabrol]], [[Jacques Rivette]], [[François Truffaut]], [[Éric Rohmer]], [[Alain Resnais]], [[Agnès Varda]], [[Jean Eustache]] eta [[Jean-Luc Godard]] zinemagileak osaturik. Joera horretako film aitzindariak ''[[Le Coup du berger]]'' (Jacques Rivette, 1956) eta ''Le beau Serge'' (Claude Chabrol, 1959) izan ziren.
 
[[Italiar neorrealismo]]ak, [[Film noir]]-ek, [[Hollywood]]eko klasikoak, errealismo poetikoak, [[existentzialismo]]ak eta [[Alfred Hitchcock]]-ek eragina eduki zuten mugimendu berri honen gaineansorreran.
 
== Hastapena ==
Abiapuntua [[Alexandre Astruc]]-en manifestua izan zen, "Avant-Garde berriaren jaiotza: Camera-Styloa", L'Écran-en argitaratua 1948ko martxoaren 30ean. Bertan, azpimarratutako ideia batzuk geroago garatu zituzten François Truffaut-ek eta ''[[Cahiers du cinéma]]'' aldizkariak.
[[1957]]<nowiki/>ko urriaren 3ko [[L'Express|L’Express]] astekari frantsesean, [[Francoise Giroud]] [[Kazetari|kazetariak]] garai hartako fenomeno soziologikoei buruzko ikerketa bat plazaratu zuen eta ''Nouvelle Vague'' terminoa orduan agertu zen lehen aldiz. Urte bat beranduago, [[Pierre Brillard]] kazetari eta kritikoak berriro erabili bazuen ere, [[1959]]<nowiki/>an bilakatu zen berariaz [[Zinema|zinemarako]] termino. Urte hartan banatutako filmak izendatzeko erabili zen, bereziki zuzendari berriek [[Cannesko Zinemaldia|Cannesko Zinemaldian]] aurkeztutako lanak aipatzean.<ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=Le cinéma français des années 60 : La nouvelle vague et les autres|url=https://www.cineclubdecaen.com/analyse/cinemafrancais60.htm|aldizkaria=www.cineclubdecaen.com|sartze-data=2020-02-17}}</ref> Bi pelikula nabarmendu ziren orduan, ''Nouvelle Vague''-aren izaera lau haizetara zabaldu zutenak: [[François Truffaut]]-k zuzendari onenaren saria irabazi zuen ''[[Les Quatre Cents Coups|Laurehun kolpeak]]'' pelikularekin eta [[Alain Resnais]]-k ere, arrakasta handia lortu zuen ''[[Hiroshima mon amour|Hiroshima Mon Amour]]'' obrari esker.
 
[[Claude Chabrol|Claude Chabrol-]]<nowiki/>en ''[[Le Beau Serge]]'' hartzen da mugimendu honen aurreneko pelikulatzat, nahiz eta berez, abiapuntua [[Jacques Rivette]]<nowiki/>n 1956ko ''[[Le Coup Du Berger]]'' laburmetrailan kokatu daitekeen.
''Rive gauche'' edo "Ibaiaren ezkerraldeko" korrontean [[Henri Colpi]], [[Jacques Demy]], [[Chris Marker]], [[Alain Resnais]] eta [[Agnès Varda]] nabarmendu ziren.
 
Mugimendua ez da zinemaren inguruko bilaketa luze baten emaitza, baizik eta garai bateko hainbat zuzendari gazteren arteko topaketaren berehalako fruitu. Kontestu historiko eta martxan jarri ziren hainbat mugimendu sozialen adierazpidea izan zen: ikasle iraultzak, [[Aljeriako Independentzia Gerra|Algeriako gerra]], emakumearen askapen mugimenduak edota [[Hogeitamar loriotsuak|Hogeitamar Loriotsuak]] garairen hastapenak adibidez. [[La Cinematheque|''La Cinematheque'']] zentroak eta bereziki, [[Andre Bazin|André Bazin]] zine-kritikoaren ''[[Cahiers du cinéma]]'' aldizkariak eragin handia izan zuten, izan ere, zinema ulertu eta kritikarako eskola bihurtu ziren laster kamara hartzea erabakiko zutenentzat. Zinegile gehienak bertan idazle eta kritikari lanetan ibili ziren, ondoren [[gidoigile]] eta azkenik zuzendari paperean jardun aurretik.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=La Nouvelle Vague|url=https://www.popthing.com/zona_cine/la_nouvelle_vague.php|aldizkaria=www.popthing.com|sartze-data=2020-02-17}}</ref>
 
Gauzak horrela, ''Nouvelle Vague''-ari buruz ari garenean, zinema egiteko teknika berri eta iraultzaileez gain, ez dira hori osatu zuten zuzendariak ahaztu behar. Nagusiki, [[François Truffaut]], [[Éric Rohmer]], [[Agnès Varda]], [[Jean Eustache]], [[Jacques Rivette]], [[Claude Chabrol]] eta [[Jean-Luc Godard]].
 
Horiekin batera beste zinegile olatu bat nabarmendu zen, “[[Rive gauche mugimendua|Rive gauche]]” izenekoa. Denboraren joan ahala, ''Nouvelle Vague-''aren etiketapean kokatu badira ere, teorikoki abangoardistagoak ziren zuzendariak bereizi ziren, hala nola, [[Alain Resnais]], [[Chris Marker]], [[Jacques Demy]] edo [[Marguerite Duras]] eta [[Alain Robbe-Grillet]] idazleak. Horien zinema erretorikoagoa, lirikoagoa eta landuagoa dela esan daiteke ''Nouvelle Vague'' mugimenduaren bihotzean zeuden beste zuzendariekin konparatuz. <ref name=":0" />
 
== Ezaugarriak ==
''Nouvelle Vague'' mugimenduaren bultzatzaile izan ziren zuzendari gazteek oinarri kultural zinematografiko garrantzitsua zeukaten, [[La Cinematheque|''La Cinematheque'']] eta [[Zine Eskola]] ezberdinetan ikasitakoaren ondorio. [[Cahiers du cinéma|''Cahiers du Cinéma'']] aldizkarian aritu izanak zinema estiloa asko markatu zien, oso [[zinefiloak]] ziren. Izan ere, zinema klasikoaren ezagutza handia zeukaten eta euren pelikulak beraientzako erreferentzia nagusi izan ziren zuzendari, idazle edo lanei lotutako keinuz beteta daude. [[Howard Hawks]], [[John Ford]] edo [[Alfred Hitchcock]] bezalako zuzendarien zine berritzailea babesten zuten, baita [[Jean Renoir]], [[Roberto Rossellini]] edo [[Robert Bresson]]-en zinema errealista eta bisuala ere. [[Orson Welles]]-en zinemaren zale zirela aitortu zuten ere eta gauzak horrela, prestaketa teorikoak eta berritzeko nahiak [[Muntaia|muntaiaren]] garrantzia eta kameraren begiradaren indarra deskubritzera eraman zituen. Horrez gain, ikuspuntu formal batetik, pelikulak lehen pertsonan eginak zirela esan daiteke. Zinegilearen erreferentzia edo hautu formalak azpimarratzen dira eta bere hausnarketa zein barne gogoetak plazaratzen dira. Zuzendari berri hauentzat, nolabaiteko autoezagutza pertsonalerako tresna zen zinema. ''Nouvelle Vague''-eko zinegileak izan ziren zuzendariaren figuraren garrantzia azpimarratzen, ordura arte pelikula batean produktorearen izena gailentzen zen.
 
Tematikoki, [[Hollywood|Hollywoodeko]] [[Zinema klasiko|zinema klasikoarekin]] apurtzen duten gaiak bistaratzen dira, gai moral eta ideologikoek hartzen dute protagonismoa, besteak beste, oroimenak, bizi baldintzek eta burgesiaren aurkako kritikek. Gai aldaketak [[Narratiba|narrazio]] eta formalizazio berri bat behar zuela defenditzen zuten, pelikula bat politikoa izango bazen formen aldetik ere hala izan behar zela alegia, apurtua eta pertsonalagoa. Filmetako pertsonaiak ere logika berarekin eraikitzen ziren, [[Hollywood|Hollywoodeko]] zinemak pantailaratzen zituen heroiak ukatu eta nolabait, bizitzan galduta zeuden antiheroien aldeko apustua egin baitzuten. Orokorrean [[Zinema klasiko|zinema klasikoan]] istorio bat kontatzea bazen helburu ''Nouvelle Vague''-ak errealitate gordinagoa erakustea zuen xedeetako bat.
 
Alternatiba estetiko eta edukiaren aldaketaz gain, ''Nouvelle Vague-''ak ekarri zuena produzitzeko era berri bat izan zen ere. Berrikuntza teknikoek eragin zuzena izan zuten korronte honek planteatzen zuena aurrera eramateko. [[Kamera]] arinago eta sofistikatuagoek adibidez, lokalizazio naturaletan [[kamera]] sorbalda gainetan jarrita grabatzeko aukera eman zuten, argi artifizial, estudio eta eszenografia handien beharrik gabe eta axolagabetasun formala bultzatuz. Horrek errodajearen denbora eta ekipo teknikoaren beharra murriztu zituen. Filmatzeko modu berriek zein planteatutako gaiek [[aktore]] izar handirik gabe grabatzea eskatzen zuten eta [[Inprobisazio|inprobisazioan]] oinarritutako aktore gazteen lanak hartu zuen protagonismoa. <ref>{{Erreferentzia|izenburua=Une histoire du cinéma : La nouvelle vague|url=https://www.cineclubdecaen.com/analyse/histoire10nouvellevague.htm|aldizkaria=www.cineclubdecaen.com|sartze-data=2020-02-17}}</ref>
 
Jarraikortasunik gabeko [[Muntaia|muntaiak]] garrantzia hartu zuen, [[Plano|planoen]] ordena nahastua eta plano luzeen erabilerarekin batera. Hausnarketa bat planteatu eta errealitatearen ahalik eta ordezkapen zehatzena bilatzen zen helburu. Gehien erabilitako planoak, plano zehatzak, plano pikatu zein kontrapikatuak eta plano sekuentzia luzeak ziren. Erabiltzen ziren kamera mugimenduak irudiari askatasun eta errealitatea eman nahi zion. Panoramikak eszena osoa bistaratzea ahalbidetu zuen, elementu eta eszena guztiak identifikatzeko aukera emanez, eta [[Travelling|travellingak]] ikuslea filmera hurbildu eta bertara sartzeko balio zuen.
 
Beste aldaketa teknologiko garrantzitsu bat [[Magnetofono|magnetofonoaren]] agerpena izan zen. Izan ere, horri esker zuzeneko ahotsa grabatzeko aukerak zabaldu zituen eta horrek soinu ezberdin gehiago grabatzeko askatasun gehiago eman zuen, aktoreen hitzak eta giro soinua ere. Horrez gain, soinuarekin jarraituz, [[Off ahotsa|Off ahotsaren]] erabilpena beste ezaugarrietako bat da, ikuslea hunkitzeko erabiltzen zen narrazio bide.
 
== Pelikula nagusiak ==
 
* ''[[Le Beau Serge]]'' (1958), [[Claude Chabrol|Claude Chabrol.]]
* ''[[Les Quatre Cents Coups|Les 400 coups]]'' (1959), [[François Truffaut|François Truffaut.]]
* ''[[Hiroshima mon amour]]'' (1959), [[Alain Resnais|Alain Resnais.]]
* ''[[À bout de souffle|A bout de souffle]]'' (1960), [[Jean-Luc Godard]].
* ''[[Paris nous appartient]]'' (1961), [[Jacques Rivette|Jacques Rivette.]]
* ''[[Jules et Jim]]'' (1961), [[François Truffaut]].
* ''[[Lola pelikula|Lola]] (1961),'' [[Jacques Demy]]
* ''[[Cléo de 5 à 7]]'' (1962), [[Agnès Varda]].
* ''[[Les carabiniers]]'' (1963), [[Jean-Luc Godard]].
* [[Pierrot Le fou]] (1965), [[Jean-Luc Godard]].
* ''[[La collectionneuse]]'' (1967) de [[Éric Rohmer|Eric Rohmer]].
* ''[[Ma nuit chez Maud]]'' (1969), [[Éric Rohmer|Eric Rohmer]].
* [[La Maman et la Putain]] (1973), [[Jean Eustache]].
 
== Ikus, gainera ==
12 ⟶ 46 lerroa:
== Kanpo estekak ==
* {{en}}{{fr}}{{es}}{{it}}{{de}}[http://www.newwavefilm.com/ "New Wave Film" webgunea.]
<references />
{{autoritate kontrola}}