Atlantida: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
+edukiak
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
10. lerroa:
 
=== Antzinaroan eta Erdi Aroan ===
Badira zenbait idatzi zahar, [[Antzinaroa|Antzinaroko]] egileenak, [[Platon|Platonek]] Atlantidari buruz eginiko erreferentzia gaitzat dutenak. [[Estrabon]], K. a. I. mendean, [[Posidonio|Posidonioren]] (135-51 K.a.) iritziarekin bat datorrela dirudi, zeinak Platonen kontakizuna asmakizuna ez zela babesten zuen. Handik mende batera, [[Plinio Zaharra|Plinio Zaharrak]] bere ''Historia Naturala'' lanean adierazi zuen Platonen kontakizuna egiazkotzat hartuz gero, antzina Itsaso Atlantikoak lur ugari bereganatu zituela onartu beharko litzatekeela. [[Plutarko|Plutarkok]] II. mendean ustez [[Solon|Soloni ]] Atlantidaren istorioa kontatu zioten apaizen izena eman zuen: [[Saiseko Sonkhis]] eta [[Heliopoliseko Psenophis]], biak ere ezezagunak ziren aurreko idazleentzat. Bestalde, V. mendean, ''[[Timeo]]'' iruzkintzen zebilela, [[Proklo|Proklok]] [[Krantor|Krantorrek]] (K.a. 340-290, gutxi gorabehera), [[Atenasko Akademia|Atenasko Akademiako]] filosofoak, [[Antzinako Egipto|Egiptora]] bidaiatu zuela adierazten du, eta gizon honek Solonek entzundako istorioa idatzita ageri ziren estelak ikusi zituela. Alabaina, Prokloren idatzia oso zalantzagarria da eta pentsa daiteke estelak Platonek berak ikusi zituela eta Proklok ez duela istorioaren egiatasunari buruz erabakirik hartu nahi. [[Diodoro Sikulo|Diodoro Sikulok]] Itsaso Atlantikoan uharte bat dagoela dio, emankortasun handikoa eta kartagotarrek aurkitua, baina ez du inoiz Atlantida izenarekin adierazten. Gainera, sakonki aipatzen ditu uharte horretako biztanleak, zeinak libiar tribu bat ziren, atlantiarrekin loturarik egin gabe. [[Klaudio Eliano|Klaudio Elianok]] ere aipamena egiten dio Atlantidari, Teopompok[[Teoponpo|Teoponpok]] aldiz aipamen parodikoa egiten dio.
 
[[Erdi Aroa|Erdi Aroan]], [[Tesalonikako Eustazio|Tesalonikako Eustaziok]] Atlantidari aipamena egiten dio Dionisio Periegeta lanari eginiko iruzkinean. Uharteari buruzko iritzi jakitun bakarra da, izan ere, istorioak ez zuen harrabots handirik sortu, nahiz eta jakitunek ezagutu. Aro honetan zehar Itsaso Atlantikoko ustezko lurraldeei buruzko elezaharrek, hala nola, [[San Brendanen uhartea|San BrandanBrendan]] edo [[Hy Brasil]] bezalako uharteak gaitzat dituztenek, Atlantidaren istoriotik hainbat elementu hartu zituzten.
 
== Ikus gainera ==