«Lazkao»: berrikuspenen arteko aldeak

45.196 bytes removed ,  Duela 1 hilabete
t
Hasley wikilariaren aldaketak ezabatuz, 80.59.232.96 wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
t (80.59.232.96 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Aihotz wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.)
Etiketak: lehengoratzea SWViewer [1.3]
t (Hasley wikilariaren aldaketak ezabatuz, 80.59.232.96 wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.)
Etiketak: Ordezkatuta lehengoratzea SWViewer [1.3]
PUTO EL QUE LO LEA
{{Gipuzkoako udalerri infotaula
| izena = Lazkao
| bandera = Flag of Lazkao.svg|130px
| armarria = Coat of Arms of Lazkao.svg|65px
| nongo = Lazkaoko
| ofiziala = Lazkao
| eskualdea = [[Goierri]]
| postakodea = 20210
| irudia = Lazkaoko-plaza.jpg
| irudiaren testua = Lazkaoko udaletxea, Euskadi enparantza eta pilotalekua.
| koordenatuak = {{koord|43|2|16|N|2|11|14|W|region:EH-GI_type:city(5285)|display=inline,title}}
| garaiera = 160
| azalera = 11.37
| distantzia = 42
| euskaldunak = 63,08
| sorrera = [[1053]]{{sup|1}}
| herritarra = lazkaotar
| ezizena = [[antzar]]rak
| alkate = [[Felix Urkola]] ([[EAJ]])
| webgunea = http://www.lazkao.net/
| oharrak = {{sup|1}} Idatzi historikoen arabera, urte hartan ''Lahçano'' izeneko herrigune bat zegoen.
}}
'''Lazkao''' [[Gipuzkoa]]ko hegoaldeko [[udalerri]] bat da, [[Goierri]] eskualdeko herri jendetsuenetan hirugarrena, {{formatnum:{{Gipuzkoako_udalerrien_biztanleria|Lazkao}}}} biztanle baititu. [[Aralar]] mendilerroaren magalean dago, eta [[Oria]] ibaira doan [[Agauntza]] errekak zeharkatzen du herria. [[Itsas maila]]tik 160 m gorago kokatua, 11,4 km² ditu.
 
jajajajajajajajajjajajajajajjajajaj
Dokumentuetan jaso den aipu zaharrena [[1053]]koa da, eta ingurunea populaturik zegoela adierazten du. [[1950eko hamarkada|1950]] eta [[1970eko hamarkada|1970eko]] hamarkaden artean izan zuen biztanleria hazkunderik handiena, [[industrializazio]]aren eraginez. [[1980ko hamarkada]]tik aurrera hazkundea egonkortu egin zen.
 
BIch
== Geografia ==
=== Udalerri mugakideak ===
{{Kokapen geografikoa
|width = auto
|Erdigunea = Lazkao
|Iparraldea = [[Ordizia]] / [[Beasain]]
|Ipar-ekialdea =
|Ekialdea = [[Zaldibia]]
|Hego-ekialdea =
|Hegoaldea = [[Ataun]] / [[Idiazabal]]
|Hego-mendebaldea =
|Mendebaldea = [[Olaberria]]
|Ipar-mendebaldea =
}}
 
=== Auzoak ===
Lazkao udalerriak hiru auzo ditu:
* [[Senpere (auzoa)|Senpere]]: [[Beasain]]ekin muga egiten duen auzoa. Bi herriek partekatzen dute Senpere, udalerri bakoitzak [[auzo]] horren zati bat baitu. Auzo horretan daude '''Ibabe industrialdea''' eta [[Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles|CAF]] enpresa.
* [[Zubierreka]]: [[Ataun]]ekin muga egiten duen auzoa. Han daude Lazkaoko presa txikia eta '''Zubierreka indutrialdea'''. Auzo horretatik [[Agauntza]] erreka igarotzen da, eta leku paregabea da [[arrantza]] egiteko.
* [[Lazkaomendi]]: [[Ordizia]] eta [[Zaldibia]]rekin muga egiten duen auzoa. Lazkaomendi bere paisaia ikusgarriengatik da ezaguna. Han jaio zen [[Lazkao Txiki]] lazkaotar bertsolari famatua.
 
== Historia ==
=== Armarria ===
[[Fitxategi:Coat of Arms of Lazkao.svg|eskuinera|thumb|75px|Armarria]]
Lazkaoko udalerriko armarria honela osatzen da: {{aipu|Armarri ebakia, 1. urdinez, urrezko izarra eta zilarrezko ilgora beherantz; gorriz margotua, bost urrezko sagar 2, 2 eta 1 eran jarrita; eta 2. urrez, sustrai gabeko artea berdez.<ref>{{Web erref|izena=Heráldica|url=http://www.euskomedia.org/aunamendi/99774/65108|artikulua=Lazkao|entziklopedia=Auñamendi Eusko Entziklopedia|sartze-data=2010-07-05|hizkuntza=es}}</ref>}}
 
[[Olaberria]]koaren ia berdina da, baina koloreak aldatuta, garai batean [[Olaberria]] [[Lazkaoko Kontzejua|Lazkaoko Kontzejuko]] auzoa baitzen.<ref>{{Web erref|izena=Memoria Historikoa eta Heraldika|url=http://www.olaberrikoudala.com/eu/ficheros/1_2464eu.pdf|sartze-data=2010-07-05|egilea=Olaberriko Udala|orrialdea=6}}</ref>
 
=== Lazkanotarren Etxea ===
{{sakontzeko|Lazkanoko Jauna|Lazkanotarren jauregia}}
Lazkanotarren etxea edo jauregia, Lazkaoko noblezia-leinua da. [[Oinaztar]]ren buruzagiak, Lazkaoko elizen eta [[Ataun]] eta [[Zumarraga]]ko herrien ugazabak izan ziren. [[Gaztela|Gaztelako Erregeen]] zerbitzura jarduteagatik izan ziren ezagunak. Etxe honen ondorengoek [[Valmedianoko Markes]] eta [[Infantadoko duketza|Infantadoko Dukea]] tituluak lortu zituzten, hala nola [[espainia]]r [[errege]]ek emandako hainbat titulu.
 
[[Irudi:Lazkao,_Gipuzkoa,_Euskal_Herria.jpg|thumb|center|600px|Lazkao udalerriaren herrigunea eta urrutira [[Txindoki]] mendia.]]
 
[[Irudi:Lazkao 00, Gipuzkoa, Euskal Herria.jpg|thumb|center|600px|Lazkao udalerriko San Jose, Zubizkitza eta Gurutze auzoetako etxebizitza eta eraikinak, eta eskuinera Zubierreka industrialdea, urrutira [[Txindoki]] mendia.]]
 
=== Gerrak ===
==== 1792an, Suitzako errejimentuko batailoia Lazkaon ====
[[1792]]ko [[azaroaren 16]]an, [[Gipuzkoa|Gipuzkoako probintziak]] Lazkaoko udalari ofizio idatzia bidali zion D. Antonio Ricardo Carrillo kapitain jeneralaren izenean. Horrek zioen [[Gipuzkoa]]ko probintzian biltzekoak zirela [[Katalunia]]ko boluntarioen batailoia (800 gizonez osatua), [[Toledo]]ko infanteriako 2. batailoia (indarrez aurrekoaren parekoa zena), Redingo [[suitza]]rrak eta Kataluniako infanteria, errege bidean ziren herriak babestera. Suitzarren errejimentuko batailoietako bat, gainera, [[Bergara]]n izango omen zen eta bestea, berriz, [[Ordizia]]n eta Lazkaon. Toro eta Leongo miliziak [[Loiola (argipena)|Loiolan]] izango omen ziren, Kataluniako boluntarioak [[Oñati]]n, Infanteria arineko errejimentua [[Tolosa]]n eta Toledoko 2. batailoia [[Gasteiz]]tik [[Hernani]]ra joatekoa omen zen. Probintziak Gipuzkoako herri guztiei,eta batez ere hemen aipatuei, armada eta soldadu haiei beharrezkoak zitzaizkien eraikin eta laguntza emateko eskatzen zien.
[[Fitxategi:Lazkaopalace.jpg|230px|eskuinera|thumb|[[Lazkanotarren jauregia]]]]
 
==== Nahiz eta Konbentzioko Gerra bukatu, lasaitasun gutxi ====
[[XIX. mendea]]ren hasiera ere ez zen lasaia izan. Nahiz eta Konbentzioko Gerra amaitu, egonkortasun eza nabaria izan zen. [[1801]]eko [[abuztuaren 18]]an, adibidez, Andreas Grijalbok Burgosa zeramatzan bi presok [[Donostia]]ko kartzelatik alde egin zutela eta, eskutitza jaso zuten Lazkaon galdetzen zuena ea presook han zeuden eta hala izan ezean, non zeuden begira zezaten agintzen zuena. Gerra eta gerrate garaiek egoera aldatu egiten dute. Zenbaitek [[gerra]] egitea bizimodu hartu zuten. Egonkortasun ezeko giroak aurrera egiten zuen neurrian, lapurretak eta liskarrak gero eta nabarmenagoak izan ziren.
 
==== 1808an, Iberiar penintsulako Gerra Lazkaon ====
1808tik aurrera, [[Iberiar penintsulako Gerra]]ren hotsak ozenagotuz joan ziren. Herria, espainiar herria, ez zen Napoleonen agindupean jarraitzeko prest eta altxatzen hasi zen. Egoera horri aurre egiteko, Frantziatik errefortzuak, soldaduak etortzen hasi ziren, penintsula gerra eszenatoki bihurtuz. 1808ko uztailaren 15ean, Donostian, Jose Maria Soroa Soroak eta Manuel Joaquin Uzkangak, probintziaren izenean, honela esan zioten Lazkaori (herriak frantses tropei sostengua eman ziezaien, Elgoibarren 1808ko ekainaren 9an onartutako dekretu baten bitartez): 2.000.000 erreal beharko zirela gerrako gastuei aurre egiteko, eta horiek lortzeko zerga bilketa zuzenik ezin egingo zela (egoera hartan bertakoek zituzten baliabideak eskasak ziren). Herri bakoitzak bi epetan eman ahal izango zuela zegokiona (uztailaren 30ean eta irailaren 30ean), Lazkaoren kasuan 4.337 errealeko diru kopurua. Eta herriek beharrezkoa zen dirua lortu ahal izateko, jabetzak saltzen eta galtzen hasi beharko zutela udalek (horien trukean jasotako dirua gerrako gastuak ordaintzeko erabiliko zela). Hala ere, dekretuak dekretu, Lazkao ez omen zen beti ordaintzeko unean behar bezain arin ibili.
1809ko uztailean, adibidez, Probintziak zegokion ordainketa egiteko erregutu zion (horrela egin ezean, probintziako zenbait mandatari heriotza-zigorrera kondenatuak izateko arriskuan ere egon baitzitezkeen). 1808ko irailaren 2an, Probintziak Lazkaori abisua eman zion: Tolosan 3.000 soldadu frantses bazirela (zalduneriakoak zati handi batean eta igarotzen ari ziren tropetako kideak gainontzekoak.
 
[[Fitxategi:Lazkao year 1993.jpg|230px|thumb|Lazkao, [[1993]]|eskuinera]]
[[Fitxategi:Lazkao year 2008.jpg|230px|thumb|Lazkao, [[2008]]|eskuinera]]
 
Tolosari Gerrako komisarioak biltegiak, labeak eta laurehun ohe eskatu zizkion. Tolosak ezin izan zion, ordea, behar horri erantzun eta Diputazioari eskatu zion laguntza, eta hark,berriz, inguruko herriei, tartean, Lazkaori. Lazkaok, ordea, ezin zuela lagundu esan zuen. Ezinezkoa zitzaiola. Aurreko urtean "Villafranka"k egin ziola eskaria eta hari utzi zizkiola zituen koltxoi eta mantak. Geroztik, gainera, Lazkaon bertan tokia egin behar izan zieten soldaduei,eta bertan ere oheak falta zirenez, ingurukoei eskatu beharrean aurkitu ziren. Eta ingurukoek, ezin zietela lagundu, eurek ere “Villafranka”ri utziak zizkietela eta (erantzun hau 1808ko irailaren 8an eman zen). Ez zen txantxetakoa izan oheena: azaroaren 21ean, Probintziak deia egin zion berriro ere Lazkaori. Oherik ematen ez bazuten, soldaduak bertara bila joango zirela.
 
Horrela, 1808ko abenduaren 1ean, berriz, Probintziak Lazkaori frantses jeneral batek egindako gaztiguaren berri eman zion: armada berria zetorrela eta Tolosara haragia bidaltzeko, bestela arpilatzeak-eta gerta zitezkeela. “94 Raldes de carne Res viva” eskatzen zizkieten. 1809tik 1813ra bitartean, Probintzia gerrako gastuei aurre egiteko moldatu behar izan zen. Gizonek prest egon behar zuten gerrarako, eta etsaiekin batu zirenak zaintzen jarraitu beharra izan zuten etengabean. Horren adibide, Joaquin Mitxelenak, probintziako kontseilari izan eta poliziaz arduratzen zenak, [[Pierre Thouvenot|Thouvenot baroiarengandik]] jaso zuen oharra (1811ko maiatzaren 30ean): “que le remita mensualmente una lista expresiva de los sugetos, que han dexado sus hogares para reunirse a las quadrillas con sus nombres, los de los pueblos de su naturaleza, su estado, edad, profesion u oficio, dias de su salida, vuelta a sus casas, y si son o no indultados anteriormente”.
 
Lazkao eta haren inguruan, gerra gogorkien 1813ko ekainetik abuztura bitartean bizi izan zen, baina azarora arte ez zen izan normaltasunik . Nola egin aurre horri guztiari? Herriaren ondasun zirenak salduz eta jabetza pribatu izatera pasa zitezen erraztuz. Gehiegi luzatu gabe, 1809tik 1819ra bitartean, Lazkaoko udalak saldutakoak ditugu honako hauek: Izagirreazpiko terrenua; Txentakadiko gaztainadiak; Zearrako gaztainadia; Amiribia etxea; Lapurzuloko gaztainadia; Erdikotrozoako gaztainadia; Umarkeriako hariztia; Otamendiazpiko gaztainadia, Urbarandian itxituraz mugatua zegoena; eta Altusoloburuko hariztia. Horiek guztiak 1810 eta 1811. urteen bitartean saldu ziren.
 
Nor ziren errenta gehien zutenak, beraz diru gehien aurreratu zutenak, eta horregatik herri-lurren zati handienaren jabe egin zirenak? Besteak beste, honako jaun eta andere hauek: Juan Zeberio, Maria Abaria, Juan Bauptizta Beriztain, Jose Maria Lardizabal, Martin Ignacio Intsausti, Fermin Iztueta, Francisco Aldanondo, Juan Ramos Etxave, Manuel Matias Arana eta Jose Antonio Ubila. Orain artean aipaturiko gastuez gain, kontzejuek, baita Lazkaokoak ere, dirutan ere ordaindu zuten bere herriko mutilak soldaduskara joan ez zitezen. Adibide gisa dugu Probintziak ordainagiri gisa udalari ematen dion idatzia: “He recibido de la N. y L. Villa de Lazcano la cantidad de dos mil docientos cincuenta reales de vellon por lo que ha correspondido en el reparto del donativo gracioso ofrecido a S.M. en lugar del servicio personal para el reemplazo del Ejército,por el tercer plazo correspondiente al 30 de mayo último según lo acordado por esta M.N. y M.L. Provincia de Guipuzcoa en la Junta IIª de las Generales celebradas en la N.y L. Villa de Azpeitia en el año próximo pasado. San Sebastián, 9 de Junio de 1819”.
 
Jakina denez, euskal probintzietako mutilek ez zuten derrigorrezko soldadutzarik egin beharrik. Horren ordez, beren lurrak defendatzeko prestatzen ziren eta borroka beti horien muga barruetan egiten zuten, eta aldi berean, Koroa behar gorrienean zegoenean, diru-laguntzak ematen zizkioten euskal probintziek (probintzia bakoitzak bere herrietan biltzen zuen dirua). Modu berean, probintzia barruko preso eta polizien ardura ere probintzia bakoitzarena zen (eta horietako herri bakoitzarena). Elizbarrutiko agiritegian gordetzen da 1819ko abuztuaren 5ean osatutako zerrenda, zeinetan azaltzen den mutilak soldaduskara joan ez zitezen Koroari eman beharreko donatiboa zein den.
 
==== Gerrarteko Bakea (1814-1820), Hirurteko liberala (1820-1823) ====
Nahiz eta Independentzia Gerra [[1813]]an amaitu, [[1820]]ra bitartean [[Fernando VII.a Espainiakoa|Fernando VII]].a ez zen liberalen indar eta intentzioez fio, eta beti saiatu izan zen bere aldeko indar militarrak gordetzen. [[Hego Euskal Herria|Hegoaldeko euskal probintzietan]] ere tertzio bezala ezagun zirenak mantendu egin ziren, bai eta indartu ere. Horiek, [[1823]]tik [[1833]]ra bitartean,batez ere,sendotu ziren, eta laster hastekoa zen gerratean, [[Karlismo|karlisten]] aldean hartu zuten parte. [[1828]]an,berriz, arazoa sortu zen Lazkaoko udalaren eta [[Gipuzkoako Foru Aldundia|Foru Aldundiaren]] artean.Izan ere, tertzioak nork gobernatu behar zituen erabakitzeko ez ziren ados jartzen. Diputazioan horretaz arduratzen zen Jose Joaquin de Gorosabelek tertzio guztiei dei egin zien: “para dejar arreglado todo lo concerniente al servicio de mis tercios, a los Reyes Ns. Ss.”. [[Maiatzaren 29]]an Silvestre Txintxurretakoak agindua emana zuen tertzioak [[Tolosa]]n bil zitezen, arropak hartzera eta erregeren guardiei ongi etorria egitera.
On Jose Astigarraga omen zen partidaren bigarren komandantea. Lazkaon bertako tertzioez arduratzen zena, berriz, On Jose Ignacio Arregikoa. Astigarragak Arregiri [[Gipuzkoako Foru Aldundia]]ren aginduaren berri ematen zionean, hark ez zuela beteko erantzungo zion, arautegiko 21. artikuluaren arabera, tertzioek ezin zutela inongo herri babesik gabe utzi eta ezin zietela dei arbitrarioei nolanahi erantzun. [[Ekainaren 1]]eko idazki batean,berriz, udalak dio, herriak bere tertzioen gaineko boterea galduz gero, erabaki ahalmena galduz gero, gorputz militar batez hitz egiten ariko zirela(tertzioak herriari lotutako gorputz bezala ulertzen zituzten). Tertzioak mantentzeaz gain, [[Espainia]]ko erakundeetatik Hirurteko Liberalaren ondoren, kontrol zorrotza ezarri zen errejimen liberalaren aldeko izandakoak zaintzeko.
Hala, [[Kantabria]]ko Purifikazio Juntak, [[1826]]ko [[martxoaren 14]]an dei egin zuen Lazkaora, Juana Munduatekori buruz galdezka.Izan ere, hark semea, Juan Cruz Ibarguren, Gipuzkoako boluntarioetako kide izan omen zuen.Dei berean,haien emazte-amak, pobre gisa, [[1820]]ko [[martxoaren 7]]aren aurretik eta ondoren zein jarrera izan zuen galdetzen zitzaion [[Lazkaoko Kontzejua]]ri.
 
==== Lehenengo Karlistada (1833-1839) ====
==== Bigarren Karlistada (1872-1876) ====
 
== Garraioak ==
* '''Hiri garrantzitsuetarako distantziak'''
** [[Donostia]]: 45&nbsp;km
** [[Madril]]: 428&nbsp;km
** [[Bartzelona]]: 507&nbsp;km
* '''Tren-geltokia'''
** [[Ordiziako geltokia|Ordizian]]: 2,5&nbsp;km-tara
** [[Beasaingo geltokia|Beasainen]]: 2,5&nbsp;km-tara [[Fitxategi:Lazkao europan.jpg|eskuinera|thumb|180px|Kokapena [[Europa]]rekiko]]
* '''Errepideak honako herrietara'''
** [[Ataun]] (<span style = "padding:1px .5em; color:#ffffff; background-color:#008800; font-weight:bold;">GI-2120</span>), [[Olaberria]] (<span style = "padding:1px .5em; color:#000000; background-color:#ffff00; font-weight:bold;">GI-3560</span>), [[Zaldibia]] (<span style = "padding:1px .5em; color:#ffffff; background-color:#888888; font-weight:bold;">GI-3491</span>), <br /> [[Ordizia]] (<span style = "padding:1px .5em; color:#ffffff; background-color:#888888; font-weight:bold;">GI-2131</span>) eta [[Beasain]] (<span style = "padding:1px .5em; color:#000000; background-color:#ffff00; font-weight:bold;">N-634</span>).
* '''Autobus zerbitzuak''' <small> ''(Sakontzeko: [[Goierriko autobus lineak]])''</small>
** GO04: [[Legorreta]]-[[Itsasondo]]-[[Ordizia]]-[[Beasain]]-Lazkao-[[Ataun]]
** GO05: Lazkao-[[Ordizia]]-[[Beasain]]-[[Ormaiztegi]]-[[Ezkio]]-[[Itsaso]]-[[Zumarragako Ospitalea|Ospitalea]]
** GO41G: Gauekoa (larunbatak)
** L53: [[Eibar]]-[[Iruñea]] (Lazkaon geltokia)
* '''Gertueneko aireportuak'''
** [[Donostia-Hondarribia aireportua|Hondarribiko aireportua]] ([[Donostia]]): 58&nbsp;km
** [[Gasteiz-Foronda aireportua|Forondako aireportua]] ([[Gasteiz]]): 77&nbsp;km
** [[Bilbo-Loiu aireportua|Loiuko aireportua]] ([[Bilbo]]): 84&nbsp;km
** [[Iruñea-Noain aireportua|Noaingo aireportua]] ([[Iruñea]]): 85&nbsp;km
** [[Biarritz-Angelu-Baionako aireportua]] ([[Biarritz]]): 85&nbsp;km
 
== Ekonomia ==
 
=== Lazkaoko ekonomia, gorabehera askoren ondorio ===
 
''Hainbat eta hainbat izan dira Lazkaoko ekonomian mugimenduak sortu dituzten faktoreak. Nekazaritza jarduerak, industriak... ere garrantzia izan dute ekonomian''
[[Euskal Herria|Euskal Herri]] osoan bezala, Lazkao udalerriaren historia ekonomikoa [[nekazaritza]] eta [[abeltzaintza]]ri lotuta egon da hasierako garaietatik. [[XVIII. mendea|XVIII. mendetik]] jasotako datuen arabera, herria jardunean zeuden baserriz osatuta zegoen gehiengo handi batean (apaiza, mediku eta botikariaren etxeak izan ezik). Alde batetik, etxerako jana lortzeko era guztietako barazki eta fruituak landatzen ziren: garia, artoa, sagarrak, lekaleak, barazkiak…; eta bestetik etxeko abereentzako jana: arbia, alpapa…
Inguruko mendietan, [[Urbaraundi]]n eta [[Iruremendi]]n kasu, egurra ateratzen zuten eraikin, gurdi edo ikatzetarako. [[Aralar]] mendian kobre-meatzeak ere bazeuden. Basoetan ehiza ugari egiten zen, azeri, erbinude, basurde, orein… eta ibaietan arrantza, amuarrainak, barboak, aingirak harrapatzen ziren.
[[XX. mendea|XX. mende]] hasierako Lazkaoren baserritar izaera ez da soilik nekazaritzaren garrantziaren ondorio, aitzitik industri sektorearen ahuleziaren ondorio ere bada. [[1915]]ean Lazkaoko industri jarduera hiru lantegitara mugatzen zen: gurdiak eraikitzeko, aroztegi mekanikorako eta ferrak egiteko lantegiak. Egoerak bere horretan jarraitu zuen 1936ko [[Espainiako Gerra Zibila|Gerra Zibila]] arte. [[Fitxategi:Txindoki mountain from Lazkaomendi.jpg|ezkerrera|thumb|200px|[[Larrunarri|Txindoki]] mendia [[Lazkaomendi]]tik]]
[[1940]]ko hamarkadaren amaieran hasi eta mendearen bigarren erdian izandako iraultza demografikoak Lazkaori, [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] beste udalerri askori bezala, benetako iraultza ekarri zion. Lazkaon biztanleriaren hazkundea apartekoa izan zen; [[1950]] eta [[1975]] urteen artean Lazkao izan zen [[Gipuzkoa]]n hazkunde handiena izan zuen bederatzigarren udalerria.
Esan bezala, aparteko hazkunde horrek Lazkaon benetako "iraultza" eragin zuen, bai paisaian, bai kulturan eta baita eguneroko bizimoduan ere. Hazkundea bi faktoreren ondorio izan zen: hazkunde naturala eta immigrazioa.
 
=== Inmigrazioaren garrantzia ===
 
Hazkunde naturalaren garrantzia ukatu ezin bada ere, immigrazioa izan zen hazkunde horren zalantzagabeko protagonista. Immigrazio honen arrazoia 50, 60 eta 70eko hamarkadetako boom ekonomikoa izan zen. Euskal ekonomiaren bilakaera onak [[Espainia]]ko gainbeheran zeuden hainbat eskualdetako milaka pertsona Euskal Herrira erakarri zituen bizimodu hobe baten bila. Boom ekonomiko horren eragile nagusiena industria izan zen, modernizazio prozesuari ateak zabaldu baitzizkion.
 
=== Industriaren bilakaera ===
 
Lazkaon [[XX. mendea|XX. mendeko]] lehen erdian berrogeita hamar enplegu industrial eta lantegi txiki zeuden. 1975ean industri sektore sendoa zuen herriak: hogeita zazpi lantegi eta 1.098 lanpostu zituen. Ildo horretan Lazkaoren eta [[Goierri]]ko eskualdearen arteko harreman irekia azpimarratzea ezinbestekoa da (aipagarria da [[Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles|CAF]] enpresaren protagonismoa).
1970eko hamarkadatik aurrera egoera egonkortu egin zen: biztanleria 5.000 biztanle inguruan finkatu zen. Bestalde, industriak krisi eta birmoldaketa prozesu gogorra jasan badu ere, egun zalantzarik gabe esan daiteke Lazkao industri herria dela. [[Ibabe]]ko industri gunea eta [[Zubierreka]]ko gunea, zabaldu berria, egoera honen testigu garbiak dira.
Industri jardueraren nagusitasun horren ondoan azpimarratzekoa da hirugarren sektoreak gero eta garrantzi handiagoa duela, bai biztanleriari begiratuz eta baita ekonomi jarduerari dagokionez ere.
 
=== Egungo egoera ===
 
Beste garai batzuetan indartsu eta nagusi izan diren nekazaritza eta abeltzaintza beste maila batean gelditu dira: egun [[Lazkaomendi]]ra mugatzen dira jarduera hauek eta Lazkaoko biztanleria okupatuaren %2k bakarrik hartzen du parte bertan.
Horrelakoa da mende amaierako Lazkao; demografikoki herri egonkorra, baina bizia; herri industriala eta modernoa; bere nortasuna gordetzen duen herria baina eskualdeari ateak irekitzen dizkiona; azken batez, bizi-kalitatea eta bertako gizon-emakumeen arteko bizikidetza hobetzeko erronkari aurre egin nahi dion herria; XXI. mendeko lazkaotarrek osatutako herria.
 
== Demografia ==
Dokumentuetan aurkitu eta guregana iritsi den Lazkao izenari erreferentzia egiten dion aipu zaharrena [[1053]]. urteko idatzi batekoa da.Dokumentazioak jakinarazi digu [[XI. mendea|XI. menderako]] Lazkao populatutako esparrua zela,eta, mende horren bigarren erdian, Diego Gonzalbez de Lazcano edo de Arramendi familiak bizi zirela bertan.
 
[[XII. mendea|XII. mendeko]] ibarren gizarte maparen barruan, Lazkao [[Areria]]ko eta Ozkueko ibarrek banatzen zuten. Egoera horrek herrixka sortzera, menditik jaistera, habitat berri bat ezartzera eta lurrak luberritzera eraman zuen eta batik bat aipagarria da hazkunde demografikoa, esparru tradizionala ere gainditu zuena, eta gune egonkorrak sortu zituena.
 
Urruneko garai haietatik mendez mende izandako garapenaren ondoren, [[1900]]. urtean 947 biztanleko herria genuen. Ordutik hona, abiadura ezberdinean izan bada ere, biztanleria nabarmen hazi da. Hala, lehen hamarkadetan 1900-[[1930]] (biztanleria 947tik 1.588ra pasatu zen) hazkuntza nahiko moderatua gertatu zen; batez ere, inguruko beste herrietakoekin konparatuz gero.
 
Aurrerago, 1930-[[1950]] (1.588tik 1.817ra) artean, hazkuntza erritmo hori oraindik pittin bat moteldu zen. Hala, XX. mendearen lehen zatian biztanleria mende hasierakoaren bikoitza izatera apenas iritsi zen.
 
Aldaketa nagusiena 1950. urtetik aurrera gertatu zen, [[1975]]. urtera arte iraun zuena. Ordura arte migrazio oso txikia izan zen, inoiz negatiboa izatera ere iritsi zena,baina 1950 eta 1970 urteen artean izandako "boom" industrialarekin batera, migrazio tasa oso handiak gertatu ziren. Urte horietan hazkuntza oso azeleratua izango da, eta populazioa ia hirukoiztu egin zen. [[1980]]. urtetik aurrera, migrazioa dezente gutxitu zen eta hazkuntza erritmoa berriro ere makaldu egin zen.
 
[[1983]]. urtean erroldatutako biztanle kopuruen gailur bat gertatu zen (5.309). Harrezkero, biztanleak pixkanaka gutxitzen joan ziren. XXI. mendearen lehen hamarkadan populazioak berriro hazteari ekin zion, eta bigarren hamarkadan 5.400 biztanleren bueltan ari da mantentzen.
 
Egun, Lazkao biztanle kopururik nagusiena biltzen duen herriguneak eta bertako lurzoruetan barreiatutako baserriek eta auzo txikiek osatzen duten 5.400 biztanle inguruko herria dugu.
 
{{col-begin}}
{{col-2}}
{{Barra bertikalen grafikoa
|izena=Lazkaoko biztanleria
|altuera=300
|zabalera=500
| 1900 | 947 | 1910 | 1176 | 1920 | 1314 | 1930 | 1588 | 1940 | 1657 | 1950 | 1817 | 1960 | 2960 | 1970 | 4214 | 1980 | 5059 | 1990 | 5097 | 2001 | 4920 | 2011 | 5406 |
}}
{{col-2}}
{{Barra bertikalen grafikoa
|izena=Biztanleria azken urteetan
|altuera=300
|zabalera=350
| 2011 | 5407 | 2012 | 5435 | 2013 | 5486 | 2014 | 5465 | 2015 | 5456 | 2016 | 5539 | 2017 | 5559 |
}}
{{col-end}}
 
{{col-begin}}
{{col-1-of-4}}
{| class=wikitaula
|-
| '''Biztanleak (2017 urtea)''' || '''5.559'''
|-
| Estatukoak || 5.082
|-
| Atzerritarrak || 477
|}
{{col-2-of-4}}
{| class=wikitaula
|-
| {{bandera|Alemania}} || 2
|-
| {{bandera|Bulgaria}} || 2
|-
| {{bandera|Frantzia}} || 1
|-
| {{bandera|Italia}} || 1
|-
| {{bandera|Polonia}} || 2
|-
| {{bandera|Portugal}} || 26
|-
| {{bandera|Erresuma Batua}} || 2
|-
| {{bandera|Errumania}} || 243
|-
| {{bandera|Ukraina}} || 14
|-
| Besteak: Europa || 18
|}
{{col-3-of-4}}
{| class=wikitaula
|-
| {{bandera|Aljeria}} || 15
|-
| {{bandera|Maroko}} || 45
|-
| {{bandera|Senegal}} || 3
|-
| {{bandera|Nigeria}} || 17
|-
| Besteak: Afrika || 6
|}
 
{| class=wikitaula
|-
| {{bandera|Txina}} || 5
|-
| {{bandera|Pakistan}} || 16
|-
| Besteak: Asia || 0
|-
| Ozeania || 0
|}
{{col-4-of-4}}
{| class=wikitaula
|-
| {{bandera|Argentina}} || 9
|-
| {{bandera|Brasil}} || 3
|-
| {{bandera|Kolonbia}} || 10
|-
| {{bandera|Kuba}} || 5
|-
| {{bandera|Txile}} || 1
|-
| {{bandera|Ekuador}} || 5
|-
| {{bandera|Dominikar Errepublika}} || 1
|-
| {{bandera|Venezuela}} || 5
|-
| Besteak: Amerika || 33
|}
{{col-end}}
 
<small>Iturria: [[Espainiako Estatistika Institutua]] (INE). [[2017]]ko datuak.</small>
 
== Politika ==
=== Hauteskundeak ===
Atal honetan, Lazkaon ospatu diren azken udal, foru, erkidego, estatu eta Europa mailako hauteskundeetako emaitzak ikus daitezke.
 
{{Navbox with collapsible groups
| title = Hauteskundeen emaitzak Lazkaon
 
| group2 = 2016ko Espainiako hateskunde orokorrak {{banderaikur|Espainia}}
| list2 = [[2016]] urteko [[Espainiako Gorteak|Espainiako Gorteetarako]] hauteskundeen emaitzak honakoak izan ziren:
* [[Euskal Herria Bildu]]: 869 boto
* [[Euzko Alderdi Jeltzalea]]: 664 boto
* [[Elkarrekin Ahal Dugu|Unidos Podemos]]: 653 boto
* [[PSE-EE|Espainiako Langileen Alderdi Sozialista]]: 273 boto
* [[Euskadiko Alderdi Popularra|Alderdi Popularra]]: 130 boto
* [[Herritarrak - Herritarron Alderdia|Ciudadanos]]: 30 boto
* [[PACMA]]: 23 boto
* '''Besteak:''' Murrizketak Zero (5) + Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia (2) + Espainiako Herrietako Alderdi Komunista (1) + Alderdi Libertarioa (1)
 
| group3 = 2015eko Espainiako hateskunde orokorrak {{banderaikur|Espainia}}
| list3 = [[2015]] urteko [[Espainiako Gorteak|Espainiako Gorteetarako]] hauteskundeen emaitzak honakoak izan ziren:
* [[Euskal Herria Bildu]]: 928 boto
* [[Euzko Alderdi Jeltzalea]]: 722 boto
* [[Ahal Dugu|Podemos]]: 550 boto
* [[PSE-EE|Espainiako Langileen Alderdi Sozialista]]: 305 boto
* [[Euskadiko Alderdi Popularra|Alderdi Popularra]]: 132 boto
* [[Herritarrak - Herritarron Alderdia|Ciudadanos]]: 47 boto
* [[Ezker Anitza|Orain Batera - Ezker Anitza]]: 43 boto
* '''Besteak:''' Animalien Torturen Aurkako Alderdia (17) + Murrizketak Zero (9) + Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia (3) + Libertate Nafarra (2)
 
| group4 = 2015eko Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hauteskundeak {{banderaikur|Gipuzkoa}}
| list4 = [[2015]] urteko foru hauteskundeen emaitzak honakoak izan ziren:
* [[Euzko Alderdi Jeltzalea]]: 1.109 boto
* [[Euskal Herria Bildu]]: 1.095 boto
* [[Podemos]]: 228 boto
* [[PSE-EE|Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra]]: 197 boto
* [[Euskadiko Alderdi Popularra]]: 40 boto
* [[Irabazi Gipuzkoa]]: 24 boto
 
| group5 = 2015eko Lazkaoko udal hauteskundeak [[Fitxategi:Flag of Lazkao.svg|20px|link=]]
| list5 = [[2015]] urteko udal hauteskundeen emaitzak honakoak izan ziren:
* [[Euzko Alderdi Jeltzalea]]: 1.285 boto (7 zinegotzi)
* [[Bildu]]: 1.176 boto (6 eserleku)
* [[PSE-EE|Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra]]: 176 boto (0 zinegotzi)
 
| group6 = 2014ko Europar Legebiltzarrerako hauteskundeak {{banderaikur|Europar Batasuna}}
| list6 = [[2014]] urteko [[Europako Parlamentua|Europar Parlamenturako]] hauteskundeak honakoak izan ziren:
* [[Euskal Herria Bildu]]: 841 boto (%45,8)
* [[Euzko Alderdi Jeltzalea]]: 453 boto (%24,7)
* [[Espainiako Langile Alderdi Sozialista|Espainiako Langileen Alderdi Sozialista]]: 178 boto (%9,7)
* [[Podemos]]: 86 boto (%4,7)
* [[Ezker Batua (Espainia)|Ezker Batua]]: 71 boto (%3,9)
* [[PP|Alderdi Popularra]]: 60 boto (%3,2)
* [[Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia]]: 41 boto (%2,2)
* '''Besteak.''' PACMA (14) + EB (13) + Movimiento RED (7) + Primavera Europea (6) + VOX (4) + Partido X (4) + I.Fem (3) + Recortes Cero (3) + Besteak (17) (%5,7)<ref name="HauteskundeakEB">{{Web erref|izenburua=Hateskundeak|url=http://elecciones.mir.es/resultados2014/99PE/DPE1420904999.htm?d=300|argitaletxea=Espainiako Gobernua - Barne Arazoetako Ministerioa|sartze-data=2015-05-09}}</ref>
 
| group7 = 2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak {{banderaikur|Euskadi}}
| list7 = [[2012]] urteko [[Eusko Legebiltzarra|Eusko Legebiltzarrerako]] hauteskundeen emaitzak honakoak izan ziren:
* [[Euskal Herria Bildu]]: 1.141 boto
* [[Euzko Alderdi Jeltzalea]]: 909 boto
* [[PSE-EE|Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra]]: 386 boto
* [[Euskadiko Alderdi Popularra]]: 74 boto
* [[Ezker Batua-Berdeak|Ezker Batua - Berdeak]]: 43 boto
* [[Ezker Anitza]]: 33 boto
* [[Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia]]: 17 boto
* '''Besteak:''' Alderdi Humanista (2) + Animalien Torturen Aurkako Alderdia (7) + Bidezko Mundurantz (4) + Equo (13) + Aulki Zuriak (13)
 
| group8 = 2011ko Espainiako Hateskunde Orokorrak {{banderaikur|Espainia}}
| list8 = [[2011]] urteko [[Espainiako Gorteak|Espainiako Gorteetarako]] hauteskundeen emaitzak honakoak izan ziren:
* [[Amaiur (koalizioa)|Amaiur]]: 1.313 boto
* [[Euzko Alderdi Jeltzalea]]: 582 boto
* [[PSE-EE|Espainiako Langileen Alderdi Sozialista]]: 467 boto
* [[Euskadiko Alderdi Popularra|Alderdi Popularra]]: 226 boto
* [[Ezker Anitza|Ezker Anitza / Ezker Batua-Berdeak]]: 61 boto
* '''Besteak:''' Equo (18) + Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia (12) + Animalien Torturen Aurkako Alderdia (10) + Bidezko Mundurantz (3) + Espainiako Batasun Komunista (1): 44 boto
 
| group9 = 2011ko Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hauteskundeak {{banderaikur|Gipuzkoa}}
| list9 = [[2011]] urteko foru hauteskundeen emaitzak honakoak izan ziren:
* [[Bildu]]: 1.170 boto
* [[Euzko Alderdi Jeltzalea]]: 835 boto
* [[PSE-EE|Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra]]: 308 boto
* [[Aralar (alderdi politikoa)|Aralar]]: 118 boto
* [[Euskadiko Alderdi Popularra]]: 107 boto
* '''Besteak.''' [[Ezker Batua-Berdeak]] (30) + Berdeak-Los Verdes (13) + [[Hamaikabat]] (10) + Bidezko Mundurantz (4)
 
| group10 = 2011ko Lazkaoko udal hauteskundeak [[Fitxategi:Flag of Lazkao.svg|20px|link=]]
| list10 = [[2011]] urteko udal hauteskundeen emaitzak honakoak izan ziren:
* [[Bildu]]: 1.289 boto (7 zinegotzi)
* [[Euzko Alderdi Jeltzalea|Eusko Alderdi Jeltzalea]]: 921 boto (5 zinegotzi)
* [[PSE-EE|Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra]]: 285 boto (zinegotzi 1)
* [[Euskadiko Alderdi Popularra]]: 78 boto (0 zinegotzi)
 
| group11 = 2009ko Europar Legebiltzarrerako hauteskundeak {{banderaikur|Europar Batasuna}}
| list11 = [[2009]] urteko [[Europako Parlamentua|Europar Parlamenturako]] hauteskundeak honakoak izan ziren:
* [[Iniziatiba Internazionalista - Herrien Elkartasuna|Iniziatiba Internazionalista]]: 595 boto (%34)
* [[Euzko Alderdi Jeltzalea]]: 454 boto (%26)
* [[Espainiako Langile Alderdi Sozialista]]: 383 boto (%22)
* [[Aralar (alderdi politikoa)|Aralar]]-[[Eusko Alkartasuna]]: 152 boto (%9)
* [[PP|Alderdi Popularra]]: 120 boto (%7)
* [[Ezker Batua (Espainia)|Ezker Batua]]: 21 boto (%1)
* '''Besteak.''' Europako Alderdi Berdea (16) + Bidezko Mundu rantz (2) + Espainiako Batasun Komunista (2) + Ezker Antikapitalista-Mundu Matxinada (2) + Extremadura Unida (1) + Familia eta Bizitza Alderdia (1) + Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia (1) + Animalien Torturen Aurkako Alderdia (1) + Demokrazia Nazionala (1): 26 boto (%1)<ref name="Hauteskundeak">{{Web erref|izenburua=Hauteskundeak|url=http://www9.euskadi.net/q93TodoWar/q93EntradaEleccion.jsp?idioma=E&codelec=E09|argitaletxea=Eusko Jaurlaritza|sartze-data=2010-07-05}}</ref>
 
| group12 = 2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak {{banderaikur|Euskadi}}
| list12 = [[2009]] urteko [[Eusko Legebiltzarra|Eusko Legebiltzarrerako]] hauteskundeen emaitzak honakoak izan ziren:
* [[Euzko Alderdi Jeltzalea]]: 913 boto
* [[PSE-EE|Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra]]: 616 boto
* [[Aralar (alderdi politikoa)|Aralar]]: 213 boto
* [[Eusko Alkartasuna]]: 157 boto
* [[Euskadiko Alderdi Popularra]]: 114 boto
* [[Ezker Batua-Berdeak|Ezker Batua - Berdeak]]: 62 boto
* [[Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia]]: 7 boto<ref name=Hauteskundeak />
 
| group13 = 2008ko Espainiako hateskunde orokorrak {{banderaikur|Espainia}}
| list13 = [[2008]] urteko [[Espainiako Gorteak|Espainiako Gorteetarako]] hauteskundeen emaitzak honakoak izan ziren:
* [[PSE-EE|Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra]]: 737 boto
* [[Euzko Alderdi Jeltzalea]]: 599 boto
* [[Eusko Alkartasuna]]: 222 boto
* [[Euskadiko Alderdi Popularra|Alderdi Popularra]]: 185 boto
* [[Eusko Alkartasuna]]: 152 boto
* [[Ezker Batua-Berdeak|Ezker Batua - Berdeak]]: 75 boto
* '''Besteak.''' Berdeak-Los Verdes (12) + Familia eta Bizitza Alderdia (7) + Animalien Torturen Aurkako Alderdia (6) + Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia (4) + Motor eta Kirol Alternatiba (3) + Bidezko Mundurantz (2) + Alderdi Humanista (1): 35 boto<ref name=Hauteskundeak />
 
| group14 = 2007ko Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hauteskundeak {{banderaikur|Gipuzkoa}}
| list14 = [[2007]] urteko foru hauteskundeen emaitzak honakoak izan ziren:
* [[Euzko Alderdi Jeltzalea]]: 753 boto
* [[PSE-EE|Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra]]: 355 boto
* [[Eusko Alkartasuna]]: 208 boto
* [[Ezker Batua-Berdeak|Ezker Batua]] - [[Aralar (alderdi politikoa)|Aralar]]: 193 boto
* [[Euskadiko Alderdi Popularra]]: 125 boto
 
| group15 = 2007ko Lazkaoko udal hauteskundeak [[Fitxategi:Flag of Lazkao.svg|20px|link=]]
| list15 = [[2007]] urteko udal hauteskundeen emaitzak honakoak izan ziren:
* [[Euzko Alderdi Jeltzalea]]: 895 boto (8 zinegotzi)
* [[PSE-EE|Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra]]: 326 boto (3 zinegotzi)
* [[Ezker Batua-Berdeak|Ezker Batua]] - [[Aralar (alderdi politikoa)|Aralar]]: 175 boto (1 zinegotzi)
* [[Euskadiko Alderdi Popularra]]: 100 boto (zinegotzi 1)
<br />
[[Eusko Alkartasuna]] eta [[Eusko Abertzale Ekintza]]ren zerrendak legez kanporatu ziren, lehenak txuri bozkatzeko eskatu zuen (185) ta bigarrenak baliogabeko botoen aldeko apustua egin zuen (768). [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJek]] 895 boto lortu zituen, hau da, gehiengo absolutua lortu zuen herria gobernatzeko. [[Patxi Albisu]] jarri zen udaleko alkate. Bestalde, [[PP|Alderdi Popularrak]] eserleku bat lortu zuen.<ref name=Hauteskundeak />
}}
 
=== Udala ===
==== Osoko bilkura (2019-2023) ====
{{sakontzeko|Lazkaoko Udalbatzen zerrenda}}
 
* alkate = Kepa Zubiarrain ([[EAJ]])
* Lehen alkateordea: Amagoia Naldaiz ([[EAJ]])
* 2. alkateordea: Aitor Altuna ([[EAJ]])
* 3. alkateordea: Joxemari Ormazabal ([[EH Bildu]])
* 4. alkateordea: Maialen Amundarain ([[EH Bildu]])
* Beste zinegotziak =
** Eneritz Miranda ([[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJ]])
** Iñaki Estensoro ([[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJ]])
** Felix Urkola ([[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJ]])
** Benita Goñi ([[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJ]])
** Aitziber Azurmendi ([[EH Bildu]])
** Josu Sarriegi ([[EH Bildu]])
** Mariaje Insausti ([[EH Bildu]])
** Jon Garmendia ([[EH Bildu]])
 
==== Batzordeak ====
* Ogasuna, Pertsonala, Kontratazioa eta Kontu Bereziak
* Etxebizitza eta Jarduera Ekonomikoa
* Gizarte Zerbitzuak
* Landa Lurra
* Kultura, Kirola eta Aisialdia
* Hezkuntza eta Euskara
* Hirigintza, Ingurugiroa, Obra eta Zerbitzuak
* Udal Gobernantza
 
==== Erakundeak ====
Lazkaoko Udalak, honako erakunde ezberdinetan parte hartzen du: Gipuzkoako Ur Kontsortzioa, Erinio-Aralar Mankomunitatea, Sasietako Mankomunitatea, GOIEKI, Tolosako Hiltegi Mankomunatua, Goierri Beheko Industrialdea, Goierriko Herrien Ekintza Fundazioa, [[Aralar|Aralar Parke Naturala]], GOIMEN, Ikaslan, [[EUDEL]] eta Drogomenpekotasun Batzordea.<ref>{{Web erref|izenburua=Udalak parte hartzen dueneko erakundeak|url=http://www.lazkao.net/udala.php?ikusi=poli&zein=4|argitaletxea=Lazkaoko Udala|sartze-data=2010-07-05}}</ref>
 
=== Udaltzaingoa ===
Lazkaoko Udaltzaingoa (baita ere [[gaztelania]]z ''Policía Municipal de Lazkao''), udalerriko segurtasunaz arduratzen den udal-polizia da. Honako betebeharrak betetzen ditu udaltzaingoak: trafikoaren antolaketa, jakinarazpenak, obren kontrola, azoka eta galdutako objektuak. Bestelako gauzetarako [[Beasain]]go [[Ertzaintza|ertzain-etxea]]. '''Udaltzaingoaren telefonoa: 943 08 80 80'''
 
Udaltzaingoak lau agente ditu, bi auto eta motor bat. Udaltzaingoaren armarria, Lazkaokoaren berdina da, baina fondo urdinarekin.
 
 
=== Justizia administrazioa ===
Udaletxean bertan [[bake epaitegi]]a dago, eta [[Ataun]], [[Olaberria]], [[Idiazabal]] eta Lazkao bake epaitegi barrutiko buru da.<ref>{{Web erref|izenburua=Bake epaitegien helbide eta telefonoak|url=http://www.justizia.net/Direcciones/default.asp?Accion=94&Opcion=visualizar&Codigo=2001&TipoWeb=&OpcionWeb=&Idioma=sp&Soporta=0|argitaletxea=EJ - Justizia Saila|sartze-data=2010-07-05}}</ref> Lazkao [[Goierri]]ko beste udalerriak bezalaxe, [[Tolosako barruti judiziala|Tolosako barruti judizialera]] atxikituta dago.<ref>{{Web erref|izena=Tolosa, partido judicial nº1 de Guipúzcoa|url=http://www.cgpe.es/partido.aspx?idprovincia=20&numpartido=1|argitaletxea=Consejo General de Procuradores de España|sartze-data=2010-07-05|hizkuntza=es}}</ref>
 
== Kultur ==
=== Euskara ===
[[Fitxategi:Lazkaoko Mertxe Esnaola.webm|thumb|Lazkaoko Mertxe Esnaolaren<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Esnaola Zubeldia, Mertxe - Ahotsak.eus|hizkuntza=eu|url=https://ahotsak.eus/lazkao/hizlariak/mertxe-esnaola-zubeldia/|aldizkaria=ahotsak.eus|sartze-data=2018-09-27}}</ref> pasartea, Lazkaomendiko eskolaren eta Beasaingo Karmeliten ingurukoa. [[Euskal Herriko Ahotsak]]<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea|hizkuntza=eu|url=http://www.ahotsak.eus|aldizkaria=www.ahotsak.eus|sartze-data=2018-09-27}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Lazkaomendiko eskolatik Beasaingo karmelitetara - Ahotsak.eus|hizkuntza=eu|url=https://ahotsak.eus/lazkao/pasarteak/laz-002-007/|aldizkaria=ahotsak.eus|sartze-data=2018-09-27}}</ref> proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko. ]]
Lazkaoko euskalkia [[gipuzkera]] da<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Erdialdekoa - Gipuzkera - Ahotsak.eus|hizkuntza=eu|url=https://ahotsak.eus/euskalkiak/erdialdekoa-gipuzkera/|aldizkaria=ahotsak.eus|sartze-data=2018-09-10}}</ref>, eta [[Goierriko gipuzkera|Goierriko euskararen]]<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Goierrikoa - Ahotsak.eus|hizkuntza=eu|url=https://ahotsak.eus/euskalkiak/erdialdekoa-gipuzkera/sartaldekoa-g/goierrikoa/|aldizkaria=ahotsak.eus|sartze-data=2018-09-10}}</ref> ezaugarri gehienak edo denak biltzen ditu. Indartsu ageri dira gipuzkeraren bereizgarri gehienak. Hala ere, [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] erdigunetik zabaldu den hainbat berrikuntza Lazkaora ere iritsi dira, eta nabariak dira mendebaleko euskararen zenbait ezaugarri, indartsuago edo ahulago.<ref>{{Web erref|izenburua=Sección: Lengua|url=http://www.euskomedia.org/aunamendi/99774/65097|artikulua=Lazkao|entziklopedia=Auñamendi Eusko Entziklopedia|sartze-data=2010-07-05|hizkuntza=es}}</ref>
 
Lazkaon dago [[Maizpide euskaltegia|Maizpide]] euskaltegi-barnetegia.<ref>{{Web erref|izenburua=Maizpide Euskaltegi-Barnetegiaren webgune ofiziala|url=http://www.maizpide.com/}}</ref>
 
=== Hezkuntza ===
[[Fitxategi:Lazkaoko ikastola.jpg|eskuinera|thumb|350px|Ikastolaren eraikinetako bat.]]Lazkaok hezkuntza-zentro bakarra du: [[San Benito Ikastola]], HH, LH, DBH, eta Batxilergoa heziketa eskaintzen da bertan. Halaber, antzerki tailerra, hizkuntza akademia eta garraio zerbitzuak eskaintzen ditu.<ref>{{Web erref|izenburua=San Benito Ikastola|url=http://www.sanbenitoikastola.net/web/default.php|sartze-data=2010-07-05}}</ref>
 
Eraikinak ''Euskadi enparantza''n daude, plaza ondoan, eta 3 futbolerako zelai eta saskibaloirako hainbat kantxa ditu bere eremuan.
 
=== Kirolak ===
* [[Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegia]]
* Harizti Haundi Futbol Zelaia
* Lazkaoko Antzar Pilota Kirol Elkartea (LAPKE)
* Lazkaoko Xake Elkartea
 
=== Lazkaoko Beneditarren Fundazioa ===
[[Lazkaoko Beneditarren Fundazioa]], ''Lazkaoko Beneditarren Fondoa'' deiturikoa gorde, osatu, garatu eta gizartearen esku jartzea helburu duen erakundea da.
 
== Ondasun nabarmenak ==
[[Fitxategi:Lazkao - Monasterio de Santa Ana (MM Cistercienses) 11.jpg|175px|thumb|Santa Ana Komentua]]
* [[Lazkaoko herrigune historikoa]], ''monumentu multzo'' izendatua. Lazkaoko lau eraikin nagusik eta hauen inguruek osatzen dute:
** [[Lazkanotarren jauregia]]: Herriaren erdigunean dagoen [[XVI. mendea|XVI. mendeko]] jauregi [[gaztela]]rra. [[Infantadoko duketza|Infantadoko Dukearena]].
** [[Beneditarren monasterioa (Lazkao)|Santa Teresa beneditarren monasterioa]]: fraide beneditarrena, aurretik Karmeldar Oinutsena.
** [[Santa Ana monasterioa (Lazkao)|Santa Ana komentua]]: moja zistertarrena, [[1646]]an sortua [[Maria Lazkanokoa|Maria Lazkanok]].
** [[San Migel Goiaingeruaren eliza (Lazkao)|San Migel Goiaingeruaren eliza]]: parrokia gotikoa. Barnean [[XIV. mendea|XIV. mendeko]] Itxaropenaren Ama Birjinaren taila dago.
* [[San Prudentzio baseliza (Lazkao)|San Prudentzio baseliza]]: San Prudentzio kalean.
* [[San Joan Bautista Iribekoa baseliza]]: [[Ataun]]erako bidean, [[Zubierreka (auzoa)|Zubierreka]] auzoan.
* [[San Joan baseliza (Lazkaomendi)|San Joan ''Ante Portam Latinam'' ermita]], San Joan Txiki izenez ere ezaguna:<ref>Iñaki Gurrutxaga: [http://paperekoa.berria.info/papera_inprimatu.php?htmla=BERRIA&urtea=y2007&hilabetea=m04&eguna=d20070421&orria=p00054342 «Lazkaomendi, Lazkao Txikiren sehaska»,] ''Berria'', 2007-04-21.</ref><ref>Igor Eguren: [http://www.argia.com/argia-astekaria/2135/goierriko-balkoia?pdf «Goierriko balkoia: Lazkaomendi (Gipuzkoa)»,] ''Argia'', 2008-05-04.</ref> [[Lazkaomendi]] auzoan, Maiz baserrien multzoan dagoen ermita.
* Udaletxea: herriaren erdigunean dago.
 
== Lazkaotar ospetsuak ==
* [[Maria Lazkanokoa]] ([[galdera-marka|?]]-[[1573]]), [[Antonio Okendo]] almirantearen emaztea.
* [[Francisco Areso]] ([[1872]]-[[1954]]) [[musika]]ria. Kale bat herrian bere omenez.
* [[Eugenio Mari Erauskin]] ([[1902]]-[[1936]]), Gerra Zibilean eraildako beatoa.
* [[Anastasio Albisu]] ([[1915]]-), [[euskal idazle]]a.
* [[Gerardo Armesto Hernando]] ([[1919]]-[[1957]]) margolaria.<ref>{{Web erref|izenburua=Gerardo Armesto Hernando, pintor, nace en Lazkao (Gipuzkoa) el 19 de octubre de 1919|url=http://www.euskonews.com/0272zbk/efem.html|aldizkaria=Euskonews|sartze-data=2010-07-05|hizkuntza=es}}</ref>
* [[Frantzisko Garmendia Aiestaran|Frantzisko Garmendia]] ([[1924]]-[[2005]]), [[Bronx]]eko apezpikua. [[New York]]eko artxiodiozesioaren lehen apezpiku ''hispaniarra''.
* [[Lazkao Txiki|Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"]] ([[1926]]-[[1993]]), [[bertsolari]]a.
* [[Dionisio Amundarain]] ([[1930]]-), itzultzailea, euskararen sustatzailea, euskara irakaslea, apaiz katolikoa eta beneditarra. [[Itsasondo]]n jaioa, 10 urte zituenez geroztik Lazkaon bizi izan da gehienbat.
* [[Iñaki Larrañaga]] ([[1933]]-), soziolinguista.
* [[Santi Auzmendi]] ([[1940]]-[[2014]]), moda diseinatzailea eta jostuna.
* [[Felipe Barandiaran Mujika]] ([[1945]]-), aktorea.
* [[Jokin Lasa]] ([[1954]]-), ''Josu eta Jokin'' bikoteko abeslari ohia.
* [[Josean Kerejeta]] ([[1957]]-), [[Saski Baskonia]]ko jokalari izandakoa eta klubeko presidentea.
* [[Joxemari Urteaga]] ([[1961]]-), euskal idazlea.
* [[Kaki Arkarazo]] ([[1961]]-), [[musika]]ria eta musika-ekoizlea.
* [[Francisco Puertas]] ([[1963]]-), errugbilaria.
* [[Josune Bereziartu]] ([[1972]]-), eskalatzailea.
* [[Joseba Beloki]] ([[1973]]-), txirrindulari profesional ohia.
* [[Josu Sarriegi]] ([[1979]]-), [[futbol]] jokalaria.
* [[Garikoitz Bravo]] ([[1988]]-), txirrindularia.
 
== Jaiak ==
=== Astotxo Eguna ===
Errege Egun ondorengo lehen [[igande]]an ospatzen da.
 
Urtean behin, Errege Egun ondorengo lehen igandean, Lazkaoko herrigune historikoa [[Judea]]n bihurtzen da eta ia berrehun lazkaotarrek, '''Egiptorako Ihesa''' antzezten dute, non [[Herodes I.a Handia|Herodes]] erregeak 2 urtetik beheko ume guztiak hiltzeko agindua ematen duen. [[Jose]], [[Maria]] eta [[Jesus Nazaretekoa|Jesusen]] laguntza bakarra astotxo bat da, eguneko protagonista.
 
1652 urtean hasi zen tradizio hori. [[Maria Lazkanokoa|Maria de Lazcano]] andreak, [[Antonio Okendo]] almirantearen emazteak, nahi izan zuen antzezpen hau egitea Lazkaoko moja zistertarren komentuan, berak aurretik eraikitzea bidali zuena. Antzezpena irudiekin egiten zen eta urte askoz, irudi horiek bisitatzea eta mojek egiten zituzten obleak jatea zen ohitura, noiz gaur egun oraindik saltzen dituzten.
 
Ume talde bat ibiltzen da fruta, barazki eta ogi postuetan zehar, eta bien bitartean, Herodesen soldaduek, beraien zaldietan, dena zaintzen dabiltza. Geroago, [[Errege Magoak]] iristen dira [[Betleem]]era. Momentu zirraragarriena Herodesen sarrerarekin hasten da.
 
=== San Prudentzio ===
=== San Migel ===
Irailaren 29an opatzen da.
 
Gauean afari herrikoia izaten da plazan musikarekin.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda|2}}
 
== Ikus, gainera ==
* [[2009ko Lazkaoko atentatua]]
* [[Lazkanoko Jaurerria|Lazkanoko Jauna]]
 
== Kanpo estekak ==
{{Atari|Gipuzkoa|Gipuzkoa}}
* [http://www.lazkao.net/ Lazkaoko Udalaren webgune ofiziala] {{eu}} {{es}}
* [http://www.galeon.com/ajedrezlazkao/ Lazkaoko Xake Elkartearen webgune ez ofiziala] {{es}}
{{autoritate kontrola}}
 
{{Lazkaoko auzo aurkibidea}}
{{Goierriko udalerri aurkibidea}}
{{Gipuzkoako udalerri aurkibidea}}
 
{{nabarmendutako artikulua}}
 
[[Kategoria:Lazkao]]
178

edits